Nola hobetu zure webgunearen erabiltzaile-esperientzia
Internetek bere gain hartu ditu gure denbora profesionala, aisialdia, harreman sozial eta sentimentalak, erosketak…, eta pertsona gehienek beren telefono adimenduna piztu eta itzaltzeko botoia sakatuz hasten eta amaitzen dute eguna. Hootsuite plataformak eta We Are Social agentziak Digital 2021 txostenerako egindako azterketa baten arabera, egunean 6 ordu baino gehiago pasatzen ditugu gure mugikorrera, ordenagailura edo tabletara […]
Zergatik erabili enpatia-mapa bat zure negozioan?
Seguruenik gertatuko zitzaizun noizbait, negozio baten jabeari bere negozioaren onurei buruz hitz egiten entzun eta, lokalera iritsitakoan, hau pentsatzea: «Amatxo maitea… Hemen ez dut zoratuta ere erosiko!». Salmenten arrakastaren zati handi bat pertsonak erosteko unean duen pertzepzioaren araberakoa izaten da. Horregatik, funtsezkoa da bezeroaren azalean jartzea eta haren gustuak eta beharrak ezagutzea. Baina badago albiste […]
Sozietate kooperatibo txiki bat eratzeko prozesua
Jakin nahi duzu nola martxan jarri zure negozio-ideia? Lagunduko dizugu Ikusi gehiago Enpresa- edo lanbide-jarduera bati hasiera emateko modu asko daude. Aintzat hartu behar diren aukeretako bat sozietate kooperatibo txiki bat sortzea da. Aukera juridiko horren alde egiten dutenek azaltzen dutenaren arabera, sozietate kooperatiboen bidez sortzen den etekin ekonomikoa modu konprometitu eta sozialagoan lortzen da. […]
Eskerrik asko!
Azken aste hauetan, #BerrituErronka-n parte hartu duten pertsonen ideia irabazleak erakutsi dizkizuegu gure sare sozialetan. Beren proposamenekin, ekimenak aurkeztu dituzte osasun-krisiak eragindako murrizketek gehien kaltetutako hiru sektoreetako negozioetarako. #BerrituErronka abian izan den aste hauetan, 50 ideia baino gehiago jaso ditugu, eta ideia horiek guztiek aurrera jarraitzeko lezio bat eman digute. Horrez gain, gogorarazi digute posible […]
Zergatik komeni da WhatsApp erabiltzea bezeroak artatzeko eta haiekin komunikatzeko?
Batez ere WhatsApp denok daukagun zerbait delako. Bueno, agian ez denok, baina bai gehienok. Mundu osoko bederatzigarren postuan dago Espainia WhatsApp aplikazioaren erabilerari dagokionez: 30,5 milioi erabiltzaile, «Informe ditrendia: Mobile en España en el Mundo 2020» txostenaren arabera (Ditrendia txostena: mugikorren erabilera Espainian eta munduan 2020an). Bestalde, bezeroekin zuzeneko harremana izateko aukera eskaintzen duen doako […]
Interneten saltzen hasi nahi dut. Nola egingo dut?
Pandemia dela eta, onlineko denda bat martxan jartzea aztertu dute saltzaile txiki askok. Horrela, konfinamendu bat egongo balitz ere, bezeroei arreta ematen eta diru-sarrerak eskuratzen jarraituko lukete. Hala ere, onlineko salmentari ekin aurretik, kontu batzuk aztertu behar dira arreta handiz. Lehena eta garrantzitsuena honako hau da: argi izatea online saltzea beharrezkoa den gure negozioarentzat eta […]
Nola zaindu zure negozioaren irudia Facebooken eta Instagramen
Gaur egun, Espainian Facebook da, oraindik ere, sare sozialik ezagunena eta erabiltzaile gehien dituen bigarrena (WhatsApp da lehenengoa), IAB Spain elkarteak urtero egiten duen “Sare Sozialen Azterketaren (2021)” arabera. Txosten horretan adierazten denez, Instagram da azken urtean gehien hazi den sare sozialetako bat, bereziki emakumeen eta gazteenen artean, eta huraxe da erabilera-maiztasunik handiena duen bigarrena […]
Zer da merkatu-azterketa bat?
Ekintzailetza abentura zirraragarria da, erronkaz betea. Zure negozio berria martxan jartzeko orduan, zalantza pila bat izango dituzu, eta horiei ahalik eta segurtasunik handienarekin erantzun beharko diezu arrakasta ziurtatzeko. Horregatik, arduratsua izan behar duzu, zure negozio berriaren xehetasun guztiak zehaztu behar dituzu eta aurrez aurre aurkituko dituzun erronken jakitun izan behar duzu. Erronka horietako bat, beharbada […]
Zergatik eskaini beharko zenioke arreta handiagoa zure negozioaren Google My Business fitxari?
Bazenekien, Google My Business fitxari esker, zure enpresa Googlen emaitzen lehen orrian ager daitekeela, web-orririk ez baduzu ere? Eta, gainera, leku garrantzitsua eta nabarmena izango duzu bilatzailean. Jakina, hori ez da gertatuko edozein bilaketa motatan. Erabiltzaileak zuzenean zure negozioaren izen zehatza bilatzailean jartzen duenean baizik, edo pertsona batek zuk eskaintzen duzun zerbitzu, produktu edo marka […]
Ez egon Interneten egoteagatik bakarrik: diseinatu estrategia bat zure negozioaren helburuak lortu ahal izateko
Normalean, ekintzaile bati galdetzen diogunean zer marketin-tresna erabiliko dituen bere negozioa ezagutzera emateko, ia guztiek sare sozialak aipatzen dituzte. Hala ere, pixka bat gehiago sakondu eta zenbait galderari erantzuteko eskatzen diegunean ¾«Eta zer kontatuko duzu sareetan?», «Nola kontatuko duzu?», «Zer maiztasunekin?» eta «Nori kontatuko diozu, eta zer helbururekin?»), lehenengo erantzunaren irmotasunak askotan bide ematen dio […]