NETWORKINGAREN ETA MENTORETZAREN EREMUA

NETWORKINGAREN ETA MENTORETZAREN EREMUA

Esperientziak partekatzeko sortu da eremu hau.

Gure ekintzailetza-sarean parte hartu nahi duten pertsonen bila ari gara.

Ekintzaileentzako eta profesionalentzako mentoretza

Zer da Youth Businessen mentoretza-programa?

Youth Businessen mentoretza-programaren bidez, bi profil jartzen ditugu harremanetan: ekintzaileak batetik eta esperientziadun profesionalak besetik (ekintzaileei arrakastarako bidean lagun diezaieten).

Youth Business Spainek —Gaztenpresaren bidez, Hego Euskal Herrian— mentoretzako edo aholkularitzako doako zerbitzua eskaintzen du, ekintzaileei enpresa-proiektu osoan zehar laguntzeko.

Ekintzaileentzako mentoretza-programa

Negozio bat baduzu eta aholkularitza behar baduzu, jarri mentore bat zure bizitzan!

Zeure enpresa abian jarritakoan, agian zailtasunak aurkituko dituzu gestioan, beharbada ez duzu lortuko espero zenuen arrakasta eta laguntza behar duzu enpresa finkatzeko eta hazten laguntzeko.

Mentoretza-programari esker, zure sektorean adituak diren enpresaburuen aholkularitza jaso dezakezu. Kontuan izan: mentore bat izateak bikoiztu egiten du enpresa berrien iraute-tasa.

NETWORKING

Nola funtzionatzen du mentoretza-programak?

  1. Zure negozioaren egoera aztertuko dugu. Zure negozioaren egungo egoera ezagutu nahi dugu, eta zer erronka eta kezka dituzun; izan ere, zer profileko mentorea behar duzun jakingo dugu horrela.
  2. Mentore bat esleituko dizugu. Ekintzailearen beharretara ondoen egokitzen den profila bilatzen da horretarako.
  3. Urtebetean laguntza pertsonalizatua jasoko duzula bermatzen dizugu. Hilean behin gutxienez, zeure negozioan bertan egin ahal izango dituzu mentorearekiko bilerak.

Zer egin behar dut parte hartzeko? Eman izena inprimakian!

Profesionalentzako mentoretza-programa

Enpresa-gestore moduan ibilbide luzea baduzu… partekatu zure esperientzia!

Lagundu eskuzabalki ekintzaile berriei eta partekatu zure ezagutzak. Eskain iezaiezu gidaritza eta zure ikuspegi objektiboa, hausnarraraz iezaiezu eta lagun iezaiezu beren konpetentziak indartzen; hazi egingo zarete bai pertsona moduan eta bai profesional moduan.

Gizartearekin konprometitutako pertsonen bila ari gara, gazteen langabeziaren aurka borrokatzen lagun diezaguten. Horregatik, zure denboratik eta esperientziatik pixka bat eskatzen dizugu, ekintzaile bati bere negozio berria finkatzen laguntzeko.

Gainera, beste profesional batzuk ezagutu ahal izango dituzu, negozio berrietan egunean egongo zara eta sektoreari zure ikuspegia eskaini ahal izango diozu.

VENTAJAS-NETWORKING

Hartu parte mentoretza-programan

Hartu parte mentoretza-programan, bai laguntza behar baduzu eta bai etorkizuneko ekintzaile berriei lagundu nahi badiezu.