×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

NEGOZIO-IDEIA

NEGOZIO-IDEIA

Badakigu. Ideia original eta errentagarri baten bila zabiltza. Ez kezkatu! Bidearen lehen atal honetan, negozio-ideiak nola bilatu eta sortu ikusiko dugu.

Adi-adi zaude. Baina, bideari ekin aurretik, gauza batzuk prestatu behar dira.

Zure negozio-ideiaren bila

Hasi da zure abentura! Negozio-ideia praktiko eta errentagarri bat aurkitu behar duzu.

Helmugaraino izango duzu bidelagun; beraz, hartu denbora ongi aukeratzeko.

Ondo egokitzen zaizun ideia bat aurkitzeko, zure esperientziak eta gustuak aztertu behar dituzu aurrena.

Lo primero es repasar tus experiencias y gustos para encontrar una idea que se adapte a ti.

Zure negozio-ideiaren bila

Hasi da zure abentura! Negozio-ideia praktiko eta errentagarri bat aurkitu behar duzu.

Helmugaraino izango duzu bidelagun; beraz, hartu denbora ongi aukeratzeko.

Ondo egokitzen zaizun ideia bat aurkitzeko, zure esperientziak eta gustuak aztertu behar dituzu aurrena.

Gainbegiratu zure bizipen pertsonal eta profesionalak

Bizipen pertsonal eta profesionalek bidea aukeratzen lagunduko dizute

Aurkitu zoriontsu egingo zaituen sektorea. 

Zer egin nahi zenuke?

Zure zaletasuna tresna oso garrantzitsua da negozio berria irudikatzen hasteko. Berreskuratu eta inoiz ez zaizu ilusiorik, gogorik eta lanerako gaitasunik faltako. Arrakastarako funtsezkoa da zoriontsu egingo zaituen sektorea aurkitzea.

 Zein dira zure zaletasunak?

Sakondu horietan; zer negozio-aukera eskaintzen dute?

Arlo hori ezagutu egiten duzunez, zuretzat errazagoa izango da egun dagoen eskaintza hobetzea.

 Zein dira zure beharrak?

Askotan, eremu pertsonalean nahiz profesionalean behar bat sentitzen dugunean bururatzen zaigu ideia on bat. Behar hori estali gabe badago edo hobetu egin badaiteke, ez dago zu baino hoberik horretarako.

Zure beharrak eta proiektuarenak antolatu nahi dituzu? Egizu gure asteko planifikatzailearekin.

Aztertu zure aukerak ideia bat sortzeko

Zer behar dute sektoreko enpresek? Eskain iezaiezu haien behar guztiei erantzungo dien irtenbide bat, haien produktuari edo zerbitzuari balioa emango diena.

Eta beste herrialde batzuetako ideiak egokitu ahal izango bagenitu? Egokitu atzerriko ideiak, tokiko beharrizanetara.

Pentsatu kanpoan arrakasta izan duten negozio-ideietan. Nola izan daitezke bideragarriak hemen?

Ideia onak berrikuntzaren ondorio izaten dira. Merkataritza elektronikoa edo Ecommercea da adibiderik errazena: teknologia berriak merkataritzaren sektorean erabiliak.

Sektore batzuek interes handia pizten dute milioika pertsonarengan: luxua, mugikorretarako aplikazioak, bideo-jokoak, produktu ekologikoak… moda hutsa baino gehiago dira gaur egun, eta balioa ematen duen behar bilakatu dira. Une egokia da horiek aztertzeko!

Teknika lagungarriak

Brainstorminga, zalantzan jartzea edo Scamper metodoa. Gure ikastaroetan irakatsiko dizkizugun ideiak sortzeko tekniketako batzuk dira horiek. Ikusi zure ideia sortzen!  

 

Pertsona-talde baten ideiak trukatzean datza sormenezko teknika hori. Zeure kasa bururatuko ez litzaizkizukeen aukeretan pentsatzen lagunduko dizu.

Nola funtzionatzen du? Taldeak behar bati erantzungo dioten ideiak botatzen ditu, askatasun osoz. Zerrendatu eta banan-banan aztertzen dira.

Galderak eginez, gure ikuspegia irekitzeaz gain, eremu berrietara hel gaitezke. Teknika honen bidez, galderak eta erantzunak ematen dira, ideiak sortzerakoan aukera berriak bilatzeko.

Ideia berritzaileak bururatzen bazaizkizu, SCAMPER teknika erabil dezakezu. Dagoen ideia bat hartu eta hobetzeko itzuli bat ematean datza.

Nola funtzionatzen du? Ideia aurreratuago batera heltzen lagunduko dizuten galderak egin behar dituzu.

Badago prozesuko faseren bat Ordezkatzerik?

Zer gertatuko litzateke ideia bat beste batekin Uztartuz gero?

Nola Egokitu dezakegu ideia beste nitxo batzuetara iristeko? Zer Alda dezakegu jatorrizko ideian, bezerogaiaren beharrei erantzun ahal izateko?

Badago eskaintzen dugunari Beste erabilera bat ematerik?

Zer Ezaba dezakegu gure prozesua atzeratzen ari delako?

Zer gertatuko litzateke lan-prozesua Berrantolatuko bagenu?

Hori guztiori da SCAMPER: Ordezkatzea, Uztartzea, Egokitzea, Aldatzea, Beste erabilera batzuk ematea, Ezabatzea eta Berrantolatzea.

Nola jakin ideia bat zure negozio-aukera dela

Komeni da ideia osatu eta negozio-aukera bat ote den ikustea. Hauek dira ideia on bat duzun jakiteko gakoetako batzuk:

  1. Ikertu ea zure ideiak merkatuko benetako behar bati erantzuten dion.

Jar zaitez pertsonen lekuan, zure produktua edo zerbitzua kontsumituko luketen jakiteko.

Benetan behar dute?

Beste aukera bat da kontsumitzaile posibleei edo ezagunei galdetzea ea erabilgarria iruditzen zaien, beren interesekoa den edo erosiko luketen.    

  1. Ikertu lehiakideen ideiak

Aztertu lehiakideen produktu edo zerbitzuak eta begiratu ia badagoen horiek hobetzeko modurik.

Ondo erantzuten dizkiete bezeroen beharrizanei?

Ez erabat bada erantzuna, eman antzemandako gabeziak estaltzeko irtenbide zehatzak.

Sinplifikatu zure negozio-ideia doako baliabide honekin: Ideia-sortzailea.

Ideiatik negoziora: Canvas eredua

Ez dira gauza bera negozio-ideia on bat eta ideia errentagarri bat. Identifikatu ideia bideragarri bat Canvas eredua erabiliz: negozio-eredu bat azkar eta erraz identifikatzea ahalbidetzen duen tresna da.

¿

Ideia on bat baino ez da edo dirua eman diezaguke? Zehaztu ideia on batek izan behar dituen ezaugarriak.

Aztertu ea norbait produktu edo zerbitzu hori ordaintzeko prest egongo litzatekeen eta, garrantzitsuagoa, zenbat ordainduko lukeen.

Oso ondo jakin behar duzu nora zoazen. Zehaztu proiektuaren helburuak, bidearen etapa bakoitzean.

Aztertu zure sektorea

Egiozu AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) azterketa zure sektoreari. Identifikatu alde indartsuak eta ahulak: saiatu lehenak ahalik eta gehien ustiatzen eta bigarrenak indar bihurtzen.

Aztertu merkatua

Pentsatu epe luzean. Zer-nolako portaera izan du zure merkatuak iraganean? Horrela, etorkizunean nola jokatuko duen aurreikusi ahal izango duzu.

Aztertu ea merkatu hegakorra den, etorkizuna duen edo multinazional handien atzaparretan erortzeko arriskua duen.

Aztertu zure produktua eta lehiakideak

Zure produktu edo zerbitzua ahalik eta gehien zehazteko unea da, eta erabiltzaileek zergatik erosiko duten ebaluatzekoa. Horretarako, lehiakideak aztertu behar dituzu. Alderatu zure produktua eta lehiakideena. Bilatu zure lehiarako abantailak.

Egizu zure negozio-ideiaren bideragarritasun-testa. Inbertitu aurretik ideiarekin asmatu ote duzun jakiteko ebaluazio txiki bat da.

Abiapuntuko bezero-talde bat asetzeko oinarrizko ezaugarriak dituen artikulu edo zerbitzu errentagarria da.

Zure ideia errentagarria da? Jakizu Canvas ereduko deskargagarriari esker.

Garatu zure negozio-ideia

Gaztenpresak ekiteko prozesu osoan lagunduko dizu.

Zure ideia gauzatzeko unea da! Bete inprimakia eta lortu negozio-ideiaren faseko deskargagarriak.