EKITEA

EKITEA

Zorionak! Dagoeneko eman duzu urratsik garrantzitsuena: piztu zaizu ekiteko interesa. Prozesu osoan lagunduko dizugu, negozio-ideiatik finkapenera arte. Has gaitezen.

Hemen hasten da ekintzailetzarako bidea

Ekin nahi baduzu, urrats hauek gomendatzen dizkizugu

Ekitea prozesu bat da, eta, negozioa handia ala txikia izan, beharrezkoa da prestakuntza pertsonala nahiz profesionala jasotzea, arriskuak hartzeko eta hainbat trebetasun lortzeko.

Horregatik, hauxe da lehen galdera: Oraingo hau al da ekiteko une aproposa, zuretzat?

Ekintzaile izateko, ausardia-ukitu bat behar da, eta arriskuren bat edo beste hartzeko gai izan beharra dago. Dena den, horiek aurreikusten eta ahalik eta gehien txikitzen ahaleginduko gara.

Ez duzu argi nola hasi zure proiektua? Ez kezkatu! Jarraitu irakurtzen eta bidean lagunduko dizugu.

Ekintzaile-izaera

Ideia baten arrakasta edo porrota zehaztu dezakeen elementu garrantzitsu bat ideia abian jartzen duenaren izaera da. Aurrena, eman begiratu bat post honi; ekintzaile-izaeraren ezaugarri nagusiei buruzkoa da. Ekiteko ezaugarri nagusiak 10 urrats hauetan laburbiltzen dira:

Planifikatu. Bidaia honek pertsona antolatuak behar ditu, lanerako gaitasun handia eta jarraikitasuna dutenak. Ez begiratu zuzenean tontorrik garaienari, baizik eta etapaz etapako igoerari.

Indartu unerik zailenetan ere erabakiak errazago hartzen laguntzen duten ohiturak.

Gogoan duzu MacGyver eta haren klipa? Saiatu barruan duzun alde berritzailea ateratzen. Hobetzeko grina lantzeaz gain, irrikaz irakurri inguruan aurkitzen duzun informazioa. Bildu ideiak edozein txokotan.

Hara! Eta aukeratu dugun bidea itxita badago edo aldatu egin bada? Ikuspegi orokorra izan, eta arretaz begiratu zure jardueran eragin positiboa (edo negatiboa) izan dezakeen legearen, gizartearen, teknologiaren edo kontsumoaren alorreko edozein aldaketari.

Ez izan porrot egiteko beldurrik. Ekintzaile orok gainditu behar izan ditu une zailak arrakasta lortu aurretik. Ikasi haiengandik.

Erakarri jarraitzaileak. Murgildu buru-belarri negozioan, eta lortu zure taldea ere halaxe murgiltzea. Lider izatea ez da taldeari aginduak ematea, besterik gabe.

Ekintzaile ugarik asko daki bere negozioaz, baina ezer gutxi enpresa zuzentzeaz. Enpresa-zuzendaritzaren gaineko prestakuntza on bat izan daiteke irtenbidea.

Ez galtzeko plana. Ezin zaio misio bati ekin, negozio-plana garatu gabe. Helmugara iristeko gakoa da. Ez pentsa ideiak buruan izatea nahikoa denik. Edozein arazo agertuz gero, ez duzu irtenbidea aurreikusita izango.

Eginkizun honek talde-lana eskatzen du, bideko oztopoak gainditzekotan. Ez hartu erantzukizun osoa zeure lepoan: gogoan izan beti lankideak eta eskuordetu.

Zer beharko duzu bidaiarako? Gastuak eta sarrerak taxuz aurreikusi ezean, ahal duzuna baino gehiago gastatzeko arriskua duzu. Zaindu kontuak hasiera-hasieratik..

Gogoan izan Gaztenpresan zure eskura jartzen ditugula zure proiektua bultzatzeko behar dituzun baliabide guztiak, bai enpresak sortzeko tailerren bidez, bai mentoretza-programen bidez. Zure zain gaude.

Ekintzailetzarako prozesuan lagunduko dizugu

Negozio-ideia

Ekiteko prestatuta zauden pentsatu ostean, egiozu galdera hau zeure buruari: negozio-aukera bat da zure ideia?

Bihurtu zure ideia negozio bideragarria: hobetu daiteke? Fase honetan, ideia garatzea eta zentzu ekonomikoa ematea tokatzen da.

ELABORA-PLAN-DE-NEGOCIO

Negozio-plana

Ibilbidearen mapa da, bidean ez galtzeko funtsezkoa. Jatetxea, hotel turistikoa, startup digitala, saltokia, optika… Berdin da zer negozio den, guztiek behar dute. Ikasi zure neurrirako negozio-plana egiten.

COMUNICA-TU-IDEA

Ezagutarazi zeure ideia

Zure ideiaren alde dena emateko ordua da. Bidaia honetan egin dugun guztia aurkezteko unea da. Lortu argazkirik, oroigarririk, historiarik, esperientziarik… onenak.

Bezeroak eta inbertitzaileak liluratzeko, komunikazio-plan aproposa behar da. 

FINANCIA-TU-EMPRESA

Maileguak eta dirulaguntzak

Bidea amaitzear dago… Dirua behar duzu finkatzeko eta aurrera egiteko. Zer-nolako gaitasun finantzarioa daukazu? Hauek dira ekintzailetzarako dauden finantzaketa-aukera guztiak.

Hona hemen gure ekintzaileetako batzuk:

“Necesitaba una visión más empresarial”

Idoia Fernández

Proyectos eléctricos Argieskema

Bizkaia

“Es genial vivir de mis creaciones”

Maria Romero Laspiur

Joyas Artesanales Posidonia

Gipuzkoa

“Nos sentimos orgullosas de avanzar”

Amaya Sanchez y Enara Sanchez

Zarautz Serigrafía

Gipuzkoa

Ezagutu Gaztenpresarekin sortutako negozioak

Ekiten hasi nahi baduzu, kontsultatu.

Edozein modutako galdera edo iradokizuna egin dezakezu, inprimaki honen bidez. Ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.