Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.
Enpresa-munduan bidaia bati ekitea ari bazara pentsatzen, baina hutsetik hasi nahi ez baduzu, hauxe da zure geltokia! Beste batzuek martxan jarri duten eta gainera errentagarria den negozio bat erostea izan daiteke zure aukera.
Halaber, zure bidaia amaitu dela uste baduzu eta zure negozioa beste batek har dezan nahi baduzu, beste bati eskualdatzea ere kudea dezakegu. Norabidea aldatu eta lekukoa lagatzea modu polita da zure negozio-ideiari beste bizitza bat emateko.
Negozio baten jarduera ekonomikoa beste bati lagatzea da eskualdatzea.
Funtsean, jabeak lokal bat du alokatuta, eta alokairu-kontratua lagatzea erabakitzen du. Interesdunek lagapen-kontratu bat sinatzen dute, eta kontratu horrek lokalean dagoen eta jarduera ekonomikorako beharrezkoa den guztia hartzen du barne.
Horren ondorioz, eskualdaketetan, aldeetako batek negozioa lagatzen du eta besteak eskuratu egiten du, berriro irekitzeko asmoarekin. Lehen atalean, eskualdatutako negozio bat eskuratu nahi duten ekintzaileei erreparatuko diegu.
Hau izan daiteke zure ekintzailetzarako aukera. Aukera honi esker, bizitza berria ematen diozu dagoeneko martxan dagoen negozio bati. Aukera ona izan daiteke errentagarria den eta bilatzen duzunarekin bat datorren negozio bat hartzea eskualdaketa bidez. Zergatik hasi hutsetik? Hartu beste pertsona baten lekukoa, eta lortu egiaztatuta dagoen negozio bat.
Eskualdaketa bat onartu aurretik, zalantza asko izan ditzakezu. Zeure buruari egiten dizkiozun galdera horien guztien aurrean, badago lasaitasuna emango dizun formula bat: Hauek dira aztertu behar ditugun alderdirik garrantzitsuenak:
Negozio osoa eskualdatzen bada, negozioaren eskualdatze-akzioek ez dute balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) ordaintzen, ez eta ondare-eskualdaketen gaineko zerga (OEZ) ere.
Aitzitik, negozioaren zati bat soilik lagatzen bada, BEZa ordaindu beharko da akzioengatik, eta OEZ, ibilgailu eta higiezinengatik.
Negozioak lokalaren jabearen baimenik gabe eskualda daitezke.
Hala ere, gogoan izan kontratua sinatu eta hilabeteko epean jakinaren gainean jarri behar duzula jabea. Eta komeni zaizu, zeren eta jabeak edozein unetan eska baitezake errenta % 20 igotzea.
Eskualdatutako negozio bat berriz ireki nahi dut
Enpresa bat duzu eta eskualdatu egin nahi duzu? Negozioa eskualdatzea aukera bat izan daiteke, zure establezimendua saldu edo itxi nahi ez baduzu. Denbora-falta edo erretiroa izaten dira eskualdatu nahi izateko arrazoirik ohikoenetako batzuk.
Nire negozioa eskualdatu nahi dut