Euskadin liderrak gara enpresak sortzen eta ekintzailetza sustatzen.
Gure helburua da enplegua sortzen eta kontserbatzen lagunduko duten ekimenak babestea eta ekintzak garatzea.
2019an, 405 enpresa eta 787 lanpostu sortu genituen. Dagoeneko, 5.700etik gora enpresak jaso dute, guztira, gure laguntza.
0
2019n sortutako enpresak
0
Sortutako lanpostuak
0
Enpresak, guztira
Nor gara?
Irabazi asmorik gabeko ekimen bat gara, LABORAL Kutxaren gizarte-lanekoa. Gure helburua da enplegua sustatzea eta ekintzaileei enpresak sortzen laguntzea. Hego Euskal Herriko ekintzaileekin elkarlanean aritzen gara.
Nori laguntzen diogu?
Ekintzaileei. Berdin du zenbat urte dituzun, zure proiektua zer etapatan dagoen… Zure egoera edozein dela ere, zure negozio-ideia babestu eta gauzatzen lagunduko dizugu.
Garapen-proiektuak dituzten mikroenpresa gazteei. Prozesu osoan lagunduko dizugu, hasieratik amaierara. Ideiatik eta negozio-planetik, finkapenera arte.
Elkarlanean aritzen gara ekintzailetzaren kultura sustatu nahi duten erakundeekin ere.
Ekintzaileen profila
Datu demografikoak
39
Batez besteko adina
53%
Gizonak
47%
Emakumeak
Jarduera-sektorea
72%
Zerbitzuak
24%
Merkataritza
4%
Industria, nekazaritza eta abeltzaintza
Forma juridikoa eta finantzaketa
77%
Banakako enpresa
23%
Sozietateak
81.200€
Batez besteko inbertsioa
Giza taldea
Gaztenpresak hainbat eremutako profesionalak ditu bere taldeetan. Eta profesional horiek eskuzabal eta beren borondatez laguntzen dute fundazioan.
Boluntario batzuk korporatiboak dira —LABORAL Kutxan lan egiten duten pertsonak, alegia—, eta beste batzuk ekintzaileei mentoretza-programaren bidez lagundu nahi dieten pertsonak.