×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Sozietate kooperatibo txiki bat eratzeko prozesua

gzt-cooperativa
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Enpresa- edo lanbide-jarduera bati hasiera emateko modu asko daude. Aintzat hartu behar diren aukeretako bat sozietate kooperatibo txiki bat sortzea da. Aukera juridiko horren alde egiten dutenek azaltzen dutenaren arabera, sozietate kooperatiboen bidez sortzen den etekin ekonomikoa modu konprometitu eta sozialagoan lortzen da. Gainera, enpresa horiek onura fiskal interesgarriak dituzte.

Nazioarteko Aliantza Kooperatiboak dioenez, kooperatibek balio bereizgarri batzuk dituzte, eta «elkarren arteko laguntzan, erantzukizunean, demokrazian, berdintasunean, ekitatean eta elkartasunean» oinarritzen dira. Era berean, kooperatibetako kideek «zintzotasunean, gardentasunean, erantzukizun sozialean eta besteekiko arduraren balio etikoetan» sinesten dute.

Kooperatiba txiki bat sortzeko, gutxienez bi bazkide behar dira. Hasierako ekarpena aldatu egiten da erkidego batetik bestera. Euskadin, gutxieneko kapital soziala 3.000 euro da. Nafarroako Foru Komunitatean, berriz, 1.500 euro da jarri beharreko gutxieneko kapitala.

Kooperatiba bat sortzeko prozesua urratsez urrats

Izapide asko direla dirudi, baina ez kezkatu; jarraian azalduko dizugu zer egin behar duzun sozietate kooperatibo baten bidez ekitea erabakitzen baduzu.

  1. Izen berdinik ezaren ziurtagiria eskatu. Euskadiko Kooperatiben Erregistroan eta Enplegu eta Gizarte Segurantzaren Ministerioaren Sozietate Kooperatiboen Erregistroan eskatu behar da. Gehienez ere hiru izen proposatu ahal dira, eta lehentasun-hurrenkera zehaztu behar da. Ziurtagiriak 6 hilabeteko balioa du, ematen denetik zenbatuta.
  1. Hasierako kapital sozialaren ekarpena egin. Bazkide sortzaileek banku-kontu bat ireki behar dute kooperatibaren izenean, eta bertan sartu bazkideek adostutako kapital soziala. Kapital hori ez da legeak ezarritakoa baino txikiagoa izango.
  1. Sozietatearen estatutuak idatzi. Gure kooperatibaren gida izango den erreferentzia-esparrua osatzen dute; beraz arreta handiz prestatu behar ditugu, eta adituen aholkularitza Besteak beste, estatutuek bazkideen betebeharrak eta eskubideak, haien ekarpenak eta kide berriak onartzeko betekizunak arautuko dituzte. Halaber, sozietatearen xedea den jarduera zehaztu behar da. Sozietate kooperatibo txikiek estatutu sozialen eredu lagungarri bat dute Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko otsailaren 27ko Aginduan (EHAA, 2010eko martxoaren 30ekoa). 
  1. Eskritura publikoa egiletsi. Erregistroak estatutuak aurretiaz kalifikatu ondoren edo biltzar eratzailea egin ondoren, kooperatiba notario aurrean eratu behar da, eskritura publikoaren bidez. Besteak beste, dokumentu hauek sartzen dira eskritura horretan: eratze-akta, bazkideen izenen zerrenda eta estatutu sozialak.
  1. IFK eskatu. Dagokion Ogasunaren ordezkaritzan eskatzen da, 036 ereduaren bidez, eta eraketaren eskritura publikoa erantsi behar da.
  1. Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioa egin. Kooperatibak zerga hori ordaintzetik salbuetsita daude, baina, horretarako, salbuesteko eskaera aurkeztu behar dute. Dokumentazio hau aurkeztu behar da: eraketaren eskritura (jatorrizkoa eta kopia), 600 inprimakia (laukian «salbuetsita edo subjektu hobariduna» jarrita) eta kooperatibaren IFK.
  1. Kooperatiba erregistroan inskribatu. Izapide horren bitartez kooperatibaren nortasun juridikoa lortzen da.
  1. Jardueraren benetako hasierari buruzko adierazpena. Bakoitzari dagokion foru-ogasunean eskatu behar da. Horretarako, 036 eredua aurkeztu behar da, eta jardueraren benetako hasieraren berri eman.
  1. Enpresa Gizarte Segurantzan afiliatu eta bazkide langileei alta eman. Enpresa bat denez, kooperatibak enpresa-zenbaki bat izan behar du, eta Gizarte Segurantzan inskribatuta egon behar du. Kooperatibek bereizgarri eta abantaila bat dute merkataritzako eratze juridikoekin alderatuta, bazkide langileek Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean sartzea edo autonomoen erregimenean sartzea aukeratu baitezakete. Horrez gainera, bost urterik behin alda dezakete aukeratutako erregimena.

Sozietate kooperatibo txiki bat abian jartzea pentsatzen ari bazara eta zalantzaren baduzu horretarako egin behar dituzun izapideen inguruan, ez kezkatu; Gaztenpresan behar duzun aholkularitza emango dizugu zure negozio-ideia gauzatu dezazun.

Post gehiago irakurri.

Otsaila 23, 2023
Iazko abenduaren 23an argitaratu zen BOEn enpresa emergenteen ekosistema sustatzeari buruzko legea, startupei buruzko lege bezala ezagunagoa dena. Estatua pertsona ekintzaileentzat eta horrelako negozioetan interesa duten inbertitzaileentzat helmuga erakargarri bihurtu dadila lortzea da arau berri honen helburua, hau da, enpresa berritzaile sortu berrietan, oinarri teknologikoa dutenetan, hazkunde bizkorrekoak direnetan eta negozio-eredu eskalagarri bat dutenetan interesatuta...
Otsaila 17, 2023
Aurten ere, Gaztenpresaren Astelehen Digitalak itzuliko dira, marketin digitaleko “No te pierdas en las redes” agentziak online ematen dituen prestakuntza-saioak. Saio hauetan, zure negozioaren eremu digitalarekin lotutako gaiak eguneratu ahal izango dituzu. Ordu edo ordu eta erdi inguruko iraupena duten tailer horietan, zure negozioan erantsi ditzakezun baliabide digitalen ikuspegi orokorra lortuko duzu. Izan ere, kontua...
Azaroa 30, 2022
Estatuko enpresen erdia baino gehiagok azken urtean zibereraso bat jasan dutela onartzen dute. Ezagutzen zenuen datu hau? Ezagutzen dituzu Phising, Vishing edo Smishing kontzeptuak? Artikulu honetan, Lautik IT Solutions hori eta askoz gehiago kontatu digu. Konponbide teknologikoetara eta eraldaketa digitalera bideratutako enpresa honek iaz Gaztenpresaren mentoretza-programan parte hartu zuen. Zibersegurtasunaren Eguna dela eta, negozio bat...
Iraila 16, 2022
Ekintzailetzaren igerilekuan murgildu aurretik, urik badagoen egiaztatu beharra dago; gure kasuan, horrek esan nahi du arrisku-analisia gauzatzea eta negozio-plana egitea. Gogoan izan ezazu negozio-plana edo enpresa-plana oso tresna baliagarria dela eta laburbildu behar duela enpresa-proiektu berria nolakoa den eta jaso egin behar dituela negozio arrakastatsu bihurtuko duten helburuak, identitatea eta funtzionamendua. Gainera, une oro gidatuko...
Uztaila 29, 2022
HALO Donostia hiru erizain elkartzetik sortutako proiektua da; hirurek ekiteko gogoa zuten, eta bereziki, erizaintzako zein dermoestetikako sektoreko egungo eskaintzari buelta emateko asmoa. Kooperatiben hilabetean, Halo Donostia-tik eman digute haien historiaren eta lehen urratsen berri.   HALO Donostia “estetika aurreratuko tratamenduetan espezializatutako erizaintza-zentro” moduan definitzen da. Azalduko zenigukete zertan datzan, eta zein den zuen balio...
Uztaila 15, 2022
Modu juridiko askotan gauzatu daitekeen proiektu ekintzaile bat: autonomoa, sozietate mugatua, kooperatiba… Ingravity Dreams elkarrizketatuko dugu Kooperatiben Nazioarteko Eguna dela-eta, Gaztenpresaren eskutik bere enpresa-ibilbideari ekin zion abereen ongizatera zuzendutako zentroa, hain zuzen ere.   Zer da Ingravity Dreams eta nola sortu zen? Abereen ongizatea da Ingravity Dreams. Gure abereak fisikoki indarberritzeko teknika naturaletan espezializatutako lekua,...