×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zergatik eskaini beharko zenioke arreta handiagoa zure negozioaren Google My Business fitxari?

gzt-google-my-business
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Bazenekien, Google My Business fitxari esker, zure enpresa Googlen emaitzen lehen orrian ager daitekeela, web-orririk ez baduzu ere? Eta, gainera, leku garrantzitsua eta nabarmena izango duzu bilatzailean.

Jakina, hori ez da gertatuko edozein bilaketa motatan. Erabiltzaileak zuzenean zure negozioaren izen zehatza bilatzailean jartzen duenean baizik, edo pertsona batek zuk eskaintzen duzun zerbitzu, produktu edo marka bat bilatzen duenean zuk eskaintzen duzun lekuan. Azken kasu horri tokiko SEO deitzen zaio eta, zalantzarik gabe, Google My Business fitxa da tokiko SEOrako tresnarik onena.

Zergatik? Lehenik eta behin, SEO kontzeptuak “posizionamendua bilatzaileetan” esan nahi duelako eta, Espainian, bilatzaileei dagokienez, oraindik ere Google da erregea. Zentzu horretan, Google markako tresnak beste edozeinenak baino hobeak dira, haren algoritmo ospetsuari esker. Tokiko posizionamenduari dagokionez, Google My Businessek Google Maps barne hartzen du, eta, beraz, kokapen geografikoekin lotutako bilaketa orok negozio-fitxa horiek erakutsiko ditu.

Googlek doan eskaintzen du aukera hori? Bai, guztiz doan, orain arte behintzat. Besterik gabe, Gmail kontu bat eduki eta zure negozioaren fitxa sortu behar duzu Google My Businessen, edo hura erreklamatu, Googlek dagoeneko zuretzako bat sortu badu.

Era berean, denda bat eskualdatuta hartzea eta Google My Business fitxa saltokiaren aurreko jabearena izatea gerta liteke. Hala bada, pertsona horri eskatu beharko diozu, negozioa eskualdatu dizun modu berean, fitxaren jabetza “eskualda” diezazula.

Web-mintegia: “Googleren enpresa-profila Interneten ikusgarritasun handiagoa izateko”

Hori izango da, hain zuzen ere, Googleren enpresa-profila Interneten ikusgarritasun handiagoa izateko web-mintegian jorratuko dugun gaietako bat. Web-mintegia “Gaztenpresako astelehen digitalak” zikloaren baitan, eta No te pierdas en las redes marketin digitaleko agentziak eskainiko du.

Online tailer horretan, Googlek edozein ekintzaileren eskura jartzen duen tresna honi etekinik handiena nola atera ikusiko dugu; eta, gainera, oso erraza da kudeatzeko. Horrela, honako alderdi hauetan jarriko dugu fokua:

  • Nola mantendu eguneratuta Google My Business fitxako informazio komertziala.
  • Nola egin argitalpenak eta igo argazkiak plataforman, zure inguruan zure produktuen eta/edo zerbitzuen antzekoak bilatzen dituzten pertsonei zu aurkitzen laguntzeko.
  • Nola kudeatu tresna honen bidez jaso ditzakezun erreseina positiboak zein negatiboak. Izan ere, Google My Business fitxak jasotzen dituen gomendio sozialak dira erabiltzaileek gehien kontsultatzen eta baloratzen dituzten baliabideetako bat. Horregatik, zure negozioaren balorazio positiboen kopurua handitzeko gomendioren bat ere emango dizugu web-mintegian.
  • Nola sortu minutu gutxi batzuetan zure enpresarentzako oinarrizko webgune funtzional bat, tresna hau erabiliz.

Baina, benetan funtzionatzen al du Google My Businessek?

Oraindik ez bazaude ziur doako baliabide honen onurez, datu batzuk emango dizkizugu, tresna hau beste begi batzuekin ikusten laguntzeko:

  • Pandemian zehar, negozioek beren Google My Business fitxaren bidez jasotako deien bolumena % 61 hazi da mundu osoan, CallRail softwarearen garatzaileak egindako txosten baten arabera, 100 milioi deiren analisian oinarrituz. Horrela, plataforma horrek tokiko merkataritza txikiaren eta bezeroen arteko harremana erraztuko luke kasu askotan.
  • Metricool-ek emandako datuen arabera, munduko bilaketa guztien % 46 tokiko bilaketekin lotuta dago eta, hasieran esan dugun moduan, Google My Business da tokiko SEOrako tresna, baliabide edo plataformarik onena.

Edonola ere, zure zain izango gara, tresna horren funtzionalitateak arretaz jorratzeko eta haren erabilerari buruz izan dezakezun edozein zalantza argitzeko.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...