Negozio Plan bat egiterakoan sortzen diren ohiko galderak

Negozio Plan bat sortzeko eta idazteko orduan hainbat galdera metodologiko sor daitezke. Honako hauek dira ohikoenak. Ezinbestekoa da Negozio Plana egitea nire negozio berrirako? Zergatik? Negozio Plana oso garrantzitsua da kasu guztietan; baina, ezinbestekoa da, enpresa sustatzen duten pertsonek hura martxan jartzeko finantzaketa edo inbertitzaile pribatuak behar dituztenean. Helburu nagusia da inbertitzaile pribatuei eta finantza-erakundeei […]

Negozio Plan on baten gakoak

Negozio Plana edozein ekintzailetza-abenturaren kanpamentu nagusia da, abiapuntua. Dokumentu horrek gai izan behar du enpresa-proiektu berriaren izaera laburbiltzeko eta proiektu hori negozio arrakastatsu bihurtuko duten helburuak, identitatea eta funtzionamendua jasotzeko. Hainbat arrazoi daude Negozio Plan on bat diseinatzeko: Enpresaren funtzionamendu-gakoak finkatzen ditu. Enpresaren egitura eta antolamendua zehazteko aukera ematen du. Ahuleziak, Mehatxuak, Indarrak eta Aukerak […]

Web funtzional eta erakargarri bat sortzeko eman behar dituzun urratsak

Gogoratzen duzu Bill Gatesen esaldi hau? “Interneten ez badago, ez da existitzen”. 80ko hamarkadan esan zuen eta, une hartan garrantzia izan bazuen, pentsa orain, XXI. mende betean. Gaur egun ez dago Saretik kanpo egon daitekeen negoziorik, zerbitzurik, produkturik edo enpresarik. e-commerce, landing page, microsite edo web korporatibo baten bitartez izan daiteke, baina ezinbestekoa da Interneten […]

Ekintzailetzaren eta startup-en unibertsoan mugitzeko oinarrizko kontzeptuak

Ekintzailea bazara edo startup batean bazaude, edo arlo horretan sartzeko asmoa baduzu, beharrezkoa da zenbait kontzepturekin ohitzea, zure negozio-ideia garatzeko lagungarriak izan daitezke eta. Kontzeptu horien atzean, oinarrizko alderdi praktikoak daude, ekintzaileok arrakasta-bermeekin ekiteko beharrezkoak, eta oso garrantzitsuak, hala nola zure marketin-estrategia diseinatzeko edo zure negozioaren finantzaketa ulertzeko ezagutu behar dituzun kontzeptuak. Enpresa-azeleragailua. Irabazi-asmoa duten […]

Zure negozioaren finantzaketari heltzeko oinarrizko terminoak

Enpresen eguneroko funtzionamendurako oinarrizkoak diren hainbat kontzeptu erabiltzen dira egunero enpresa- eta finantza-munduan. Edozein ekintzailek erraztasunez erabili beharreko terminoak dira; izan ere, enpresa-jardunean, edonoiz izango ditu aurrean. Duela aste batzuk zure marketin-estrategia ulertzen eta diseinatzen laguntzeko kontzeptuak azaldu genizkizun moduan, oraingoan gure enpresa-glosarioa zabaltzeari ekingo diogu, zure negozioaren finantzaketa ulertzeko oinarrizko terminoak ezagun izan ditzazun. […]

Zer da merkatu-nitxo bat? Eta nola hauteman zure negoziorako errentagarria izango den bat?

Entzun duzu merkatu-nitxoen inguruan hitz egiten? Edozein fabrikatzailek edo zerbitzu-hornitzailek aurkitu nahiko lukeen negozio-aukera bat izan daitezke… errentagarriak badira. Eta hori ez da beti erraza izaten. Merkatu-nitxoak antzeko ezaugarriak, gustuak, ohiturak eta abar dituzten kontsumitzaileen sektoreak edo taldeak dira, baina merkatuko eskaintzak ez ditu horien eskaerak guztiz asetzen. Hor sortzen da negoziorako aukera: eskaera horiek […]

Tamara Pinto: «lanpostu finkoa utzi nuen neure ametsa gauzatzeko: Mundo Idiomas»

Duela ia lau urte, Tamara Pintok (Sosas de Laciana, Leon, 1987) erabaki garrantzitsu bat hartu zuen: lanpostu finkoaren segurtasuna utzi eta ekintzailetzaren abenturan abiatzea. Itzulpengintzako eta Interpretazioko lizentziaduna Soriako Fakultatean, Tamara alemanean espezializatu zen Alemanian bertan egindako Erasmus beka batean, baina azkenean maitasunak Bilbora ekarri zuen. Denbora batez enpresa batean jardun ondoren, hizkuntzekiko grina aprobetxatu […]

Zure bezeroengandik hurbilago Whatsappari esker

Ez dizugu ezer berririk esango Whatsappa gero eta jende gehiagok erabiltzen duela esaten badizugu. Baina, gero eta negozio gehiagok aplikazio hori bere bezeroengana hurbiltzeko erabiltzen dutela esaten badizugu? Urtero, ehunka pertsona ekintzaile gerturatzen dira Gaztenpresara, beren proiektuak errealitate egiten lagun diezaiegun. Horietako askok mundu digitalarekiko interesa agertzen dute, eta sare sozialei etekina nola atera galdetzen […]

Zeure marka pertsonala sortzeko 7 gako

Badakizu behar duzula, baina ez dakizu nondik hasi. Asko hitz egiten da hari buruz. Interneten gorakadarekin, ekintzaileentzat funtsezkotzat jotzen da marka pertsonala. Alabaina, zer da benetan? Nola sortzen da? Zergatik da horren garrantzitsua? Geroz eta ekintzaile gehiagok jotzen dute guregana euren marka pertsonala nola sortzen den galdetzeko. Zalantza ugari izaten dituzte. Zergatik behar dut? Interneten […]

Zure produktu izarrari etekin handiagoa ateratzeko modua

Agian gure bulegoren batean izan zara eta zure enpresa abian jartzeko lehen pausoak ematen lagundu dizugu. Ideia baduzu, izena ere bai, proiektua finkatzea bakarrik falta da. Azaldu izan dizugunez, lehiakideengandik bereiziko zaituen produktua edo zerbitzua zehaztea izan behar da zure negozio-planaren bereizgarrietako bat. Sarritan, hori izango da zure produktu izarra, zure jardueraren ikurra, eta horren […]