×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Web funtzional eta erakargarri bat sortzeko eman behar dituzun urratsak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gogoratzen duzu Bill Gatesen esaldi hau? “Interneten ez badago, ez da existitzen”. 80ko hamarkadan esan zuen eta, une hartan garrantzia izan bazuen, pentsa orain, XXI. mende betean.

Gaur egun ez dago Saretik kanpo egon daitekeen negoziorik, zerbitzurik, produkturik edo enpresarik. e-commerce, landing page, microsite edo web korporatibo baten bitartez izan daiteke, baina ezinbestekoa da Interneten egotea, eta irizpideekin gainera. Internet Live Stats estatistika-atariaren arabera, gaur egun 1.900 milioi webgune eta Interneteko 4.000 milioi erabiltzaile inguru daude mundu osoan. Eta gero eta gehiago dira. Horregatik, dagoeneko ez da nahikoa zure orria izatea: webguneak erakargarria eta, batez ere, funtzionala izan behar du, erabiltzaileari esperientzia on bat eskaintzeko modukoa. Baina, zure webgunea diseinatzen jarri aurretik, hainbat kontzeptu ezagutu behar dituzu:

  • Domeinua. Zure webgunea Interneten identifikatzen duen izen bakarra da eta .com, .eus, .es edo .net gisako luzapen bat izaten du, horiek generikoak, geografikoak… diren kontuan hartuta. Hori erabili ahal izateko, erregistratu egin behar da lehenengo, esteka honen bidez edo agente erregistratzaile baten bitartez.
  • Zerbitzaria. Zerbitzaria ordenagailu batean etengabe exekutatzen den programa bat da, eta webguneko erabiltzaileek exekuzio-eskaera zehatzak egin behar dituzte bertan. Nolabait ulertzearren, datuak gorde eta horiek Internet bidez transmititzen dituen ordenagailu handi bat da. Ordenagailuek bezala, IP helbide bakarra dute eta, erreferentzia gisa balio izan dezan, webgune guztien % 90ek baino gehiagok dituzte zerbitzariak alokatuta.
  • Hosting edo web-ostatatzea. Hostinga hornitzaile batek ematen dizun zerbitzu bat da eta Internetera konektatuta dagoen zerbitzari bat alokatzen dizu. Zure domeinuari atxikitako helbidea barne hartzen duen posta elektronikoko zerbitzari bat gaineratzen du, baita beste zerbitzu batzuk ere. Doakoa izan badaiteke ere, gehienek hosting partekatuak aukeratzen dituzte. Horietan, elkarren artean harremanik ez duten hainbat erabiltzailek makina bera partekatzen dute, bertan norbere eremu pribatua eta esklusiboa izan arren.

Kontzeptu horiek argitu ondoren, egiazta ezazu zure guneak honako baldintza hauek betetzen dituela webgunea diseinatzen hasi aurretik:

  • Diseinu eta eduki erakargarriak. Zure webgunea zure aurkezpen-txartela izango da eta begietatik sartu behar du. Gogoratu erabiltzaileak milisegundotan erabakitzen duela orri batean jarraitu ala ez.
  • Erabilgarria eta nabigagarria. Zure webguneak argia eta erabilerraza izan behar du, eta erabiltzaileari bilatzen ari dena erraz aurkitzea eta orri batetik bestera erosotasunez mugitzea ahalbidetu behar dio. “404 akatsa” gisakorik gabe, erabiltzaileak oso zorrotzak baikara, eta ez gara itzultzen arazoak eman dizkiguten lekuetara.
  • Bilatzaileentzat optimizatua. Bisitatzea nahi badugu, lehenengo aurkitu egin behar gaituzte. Eta horretarako ez dago bidezidorrik: eduki interesgarriak eta kalitatezkoak, eta SEO posizionamendua.

Jarraian, zure web-orria modu sinplean eta ekonomikoan diseinatu ahal izateko zenbait erreminta erakutsiko dizkizugu.

Wix

Web programazioan ezagutzarik ez baduzu, Wix oso plataforma interesgarria da, eta zure web-orria oso modu sinplean eta merkean sortzen lagunduko dizu, online dendak barne. Oso intuitiboa da eta diseinurako hainbat plantilla ditu. Gainera, hosting zerbitzua eta domeinua ditu hornitzaile bakar batean, eta hainbat plan-mota kontratatzea ahalbidetzen dizu, bat doakoa eta bestea hainbat erabilera- eta zerbitzu-mailetarako. Bestalde, plantillek egokitzeko moduko diseinua dute, mugikorrean modu egokian ikusi ahal izan daitezen, eta HTML5 erabiltzen du. Nolanahi ere, ezin izango duzu orria nahiko zenukeen bezala pertsonalizatu, ezta hosting zerbitzua aukeratu ere. Horrez gain, webgunearen domeinua ez da zurea izango: haren erabilera alokatzen dizute, eta ezin duzu beste hornitzaile batera eraman.

Joomla

Joomla mundu osoan ezagutzen den Edukiak Kudeatzeko Sistema bat da, doakoa eta kode irekikoa. Horrenbestez, edozein erabiltzailek erabil dezake. Mota guztietako web-orriak sortzeko aukera ematen du, microsite bat, web korporatibo bat nahiz merkataritza elektronikorako webgune sinple bat. Haren abantailarik handiena plantillen diseinu polita duela da, nahiko sinplea izan arren. Horregatik, oso aukera ona izan daiteke mundu honetara iritsi berri bazara eta prestazio gutxi behar badituzu. Izan ere, Joomlak ere baditu bere eragozpenak: besteak beste, oso zaila da diseinu aurreratuagoak egitea, eta dagoeneko programatuta dauden pluginak edo osagaiak erabili behar dira, eskuz egitea oso korapilatsua baita. Joomla bidez sortu duzun webgunea online denda bat bihurtzeko plugin baten bila bazabiltza, Virtuemart ere deskarga dezakezu.

1&1 my web

Erraz erabiltzeko moduko web-plataforma sinple bat da. Editore txiki bat eskaintzen dizu, denbora-tarte txikian, zure webgunea eraiki eta editatu ahal izan dezazun. Lehendik dauden plantillak direnez eta osagai batzuk bakarrik pertsonalizatzea ahalbidetzen duenez, sormena oso mugatuta geratzen da eta motz samar gera daiteke. Azkenean, “serieko” orri bat izango duzu emaitza gisa, baina baditu bere abantailak ere, sinpletasuna eta prezioa, adibidez. Dena den, orria alokatzen duen zerbitzu baten aurrean gaude berriz ere, eta hura ez da inoiz izango zuena. Beraz, Wix edo beste web-hornitzaile askoren antzeko zerbitzu bat da.

Prestashop

Honako hau da salmentarako online webgune bat sortzeko plataforma ezagunenetako bat. Doakoa eta kode irekikoa da, eta e-commerce bat ezerezetik sortzeko bereziki diseinatuta dagoen funtzionaltasun handiko plataforma da. Horregatik, guztiz gomendagarria da ehunka edo milaka produktuz osaturiko saltoki elektroniko baten bila bazabiltza, edo negozioaren kudeaketa aurreratua behar baduzu (hornitzaileak, fakturazioa, estatistikak…).

Jimdo

Doako beste aukeretako bat da. Ezaugarri azpimarragarrienen artean, oso sinplea dela eta mota guztietako pertsonentzat eta negozioentzat egokia dela esan genezake: freelance nahiz web profesionalentzat. Plataforma honek bi aukera eskaintzen dizkizu: express bat, Jimdo Dolphin izenekoa eta zure webgunea hiru minutuan sortzea ahalbidetzen dizuna, eta beste bat, Jimdo Creator. Azken horrekin, diseinu pertsonalizatuagoak egin ahal izango dituzu, hori bai, plantilletan oinarrituta.

Tira, orain lanean hasteko prest zaude, pazientzia eta irizpide pixka batekin. Webgunea prestatzen duzunean, ez ahaztu zure bezeroek Interneten aurkitu ahal izateko urrats hauek ematea. Trikimailu edo iradokizunen bat baduzu, ez izan zalantzarik: idatz iezaguzu ohar bat. Eta gogoratu, Gaztenpresan, zure negozioa martxan jartzeko eta finkatzen laguntzeko beharrezko guztia eskaintzen dizugula. Zain izango gaituzu!

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Octubre 9, 2024
Maite Ibáñez de Maeztu ha estado a la cabeza de Maikala, una pastelería que ha sido referente del barrio bilbaíno de Deusto y del Casco Viejo.   GAZTENPRESA: Maikala es un proyecto que arranca en 2015, ¿verdad? MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: Nació en el 2015 con la puesta en marcha de la parte del obrador...
Octubre 3, 2024
Vemos habitualmente el término “patrocinado”, ya sea un evento o contenido, pero ¿qué es exactamente? El patrocinio es una estrategia de marketing en la que una empresa (el patrocinador) proporciona financiamiento a una entidad, evento, persona o causa (el patrocinado) a cambio de la exposición de su marca asociada a ese elemento. Es decir, se...
Septiembre 18, 2024
Una mesa de tres patas. Pero no una cualquiera. Una sólida, resistente. Una de esas en las que te juntas a pasar buenos momentos. Eso podría decirse que es Emakumeook. Un proyecto creado por tres mujeres emprendedoras. Almudena, Bea y Naiara.   GAZTENPRESA: ¿Cómo os conocisteis y cómo surge Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook surge porque una...
Septiembre 3, 2024
¿Tu negocio necesita un impulso? ¿Tienes la sensación de que tu empresa se ha estancado últimamente? Quizá sea hora de reevaluar tu estrategia comercial o tu plan de negocio para subir de nivel, potenciar la visibilidad de tu marca y aumentar las ventas de tu producto o servicio. Te ofrecemos una serie de tips para...
Julio 30, 2024
En esta tercera temporada del podcast, hemos ahondado en la economía y el impacto social a través de diversas iniciativas emprendedoras. Pero, ¿cómo se mide y evalúa el impacto social? Para responder a esta pregunta, contamos en el último episodio de la temporada con Jessica Pizarro Arteaga, una emprendedora que ayuda a entidades y empresas...
Julio 23, 2024
La Asociación de Mujeres Emprendedoras y Empresarias en Euskadi lleva más de 10 años promoviendo y visibilizando el emprendimiento femenino. Con Izaskun Rama, su actual presidenta, charlamos en este nuevo episodio del podcast sobre los desafíos que afrontan las mujeres a la hora de poner en marcha sus propios negocios.   El origen de la...