×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zeure marka pertsonala sortzeko 7 gako

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Badakizu behar duzula, baina ez dakizu nondik hasi. Asko hitz egiten da hari buruz. Interneten gorakadarekin, ekintzaileentzat funtsezkotzat jotzen da marka pertsonala. Alabaina, zer da benetan? Nola sortzen da? Zergatik da horren garrantzitsua?

Geroz eta ekintzaile gehiagok jotzen dute guregana euren marka pertsonala nola sortzen den galdetzeko. Zalantza ugari izaten dituzte. Zergatik behar dut? Interneten bakarrik sortu behar da? Nahikoa da gizarte-sare batean kontua irekitzea? Gaztenpresan badakigu ez dagoela formula bakar bat eta kasu bakoitza, berriz, bakarra dela. Ekintzailearen eta beraren premiaren arabera jokatu behar da beti. Horregatik, laguntza pertsonalizatua emango dizugu eta urrats guztietan zurekin batera izango gara, ideia duzun unetik negozioa ireki eta sendotu arte. Artikulu honetan marka pertsonalaren kontzeptua barneratzen eta gaurdanik sortzen hasteko zazpi gako emango dizkizugu.

 

  1. Kontu zahar baterako kontzeptu berria

Marka pertsonalaren kontzeptua Tom Peters estatubatuarrak ezagutarazi zuen laurogeita hamarreko hamarkadan; alabaina, horren atzean dagoena kontu zaharra da, nahiz eta beste izendapen batzuekin izan. Azken batean, zera da: pertsonak ospe komertziala izatea edo ez izatea. Jabeen jardunbide onean konfiantza dutelako joaten dira bezeroak establezimendu jakin batera. Edota lantegi bateko mekanikaria jenioa delako joaten dira bertara. Gaur egun gehiago hitz egiten da marka pertsonalaz, baina badago horretarako arrazoi sendo bat: Internet dela eta, ekintzailearen ospe ona edo txarra lehen baino errazago eta bizkorrago zabaltzen da, Enrique Dans IE Business Schooleko irakasleak artikulu honetan azaltzen duen bezala. Nahikoa da inork zure izena Googlen idaztea nor zaren jakiteko. Horrela esanda beldurgarria dirudi, baina hobeto pentsatuz gero, aukera ederra eskaintzen dizu eta, horrenbestez, marka pertsonal erakargarria sortzen ahalegintzeko gomendatzen dizugu.

 

  1. Aldatu zeure ikuspegia

Hasteko, guregana etortzen diren ekintzaile askoren erreparoak aipatuko ditugu. Batzuen ustez, euren burua «marka pertsonaltzat» hartzeak gizatasuna kentzen die, «marka» terminoak enpresa handientzat baizik balio ez duelakoan. Beste ikuspegi batetik aztertzeko esaten diegu guk. Eragozpenei baino gehiago, aukerei erreparatzeko. Izan ere, doako tresna askok, hala nola Twitterrek, Facebookek edo LinKedInek, bezeroen kopurua handitzen eta lanbide-harremanak hobetzen lagun diezazukete. Geroz eta lehiakorragoa den merkatu honetan baliabide hori baztertzea gehiegizko luxua da, eta ezin duzu aukera hori joaten utzi.

 

  1. Eragina 

Kontua ez da kopiatzea, beste batzuen eragina jasotzea baizik. Aztertu merkatua. Ikertu zein den zure enpresa lehiakideen marka pertsonala eta nola sortu duten. Har ezazu kontuan. Irakurri adituen artikuluak, hala nola lehen aipatu dugun Enrique Dansena edota Alfonso Alcántararena. Saiatu erantzuten: Haien marka pertsonala sortzeko lan horretatik zer duzu gustuko? Bilatu sare sozial nagusietan eta ikusi nola erabiltzen dituzten. Baina ez mugatu Internetera. Mundua ez da ordenagailuan amaitzen. Ikusi ekitaldirik antolatzen duten, jardunaldi profesionaletan parte hartzen duten, kongresuetara joaten diren, networking ekitaldietan izaten diren eta hedabideetan parte hartzen duten. Baduzu berdina egiterik? Edo hobeto: baduzu hobeto egiterik? Aurretiko ikerketa-lan horren bidez, marka pertsonalaren gakoak barneratzen hasiko zara. Konturatuko zara marka pertsonal on baten atzean lan handia egoten dela, bai marka sortzeko, bai hedatzeko. Eta orduan ikusiko duzu estrategia bat zehaztu beharra duzula.

 

  1. Estrategia

Lehenengo eta behin, munduaren aurrean zer irudi erakutsi nahi duzun zehaztu behar duzu. Nora zara lanbidean? Zer eskaintzen duzu? Zer egiten duzu beste inork baino hobeto? Eta garrantzitsuena: zerk bereizten zaitu? Helburu bat ere behar duzu. Horretarako, zer hartzailerengana heldu nahi duzun aukeratu behar duzu. Sarritan, gutxiago gehiago da: interesatzen zaizkizunengana iristea da kontua, ez mundu guztiarengana iristea. Eremu jakin batean aditua bazara, blog pertsonal bat edota Twitter edo Facebook kontu bat ireki dezakezu, menperatzen duzun gaiari buruzko artikuluak eta estekak bertatik partekatzeko. Zeu zara aditua! Aprobetxatu eta ez izan merkatu-hobi txiki bati zuzentzeko beldurrik.

 

  1. Pazientzia

Mundua bizkor dabil eta gauza guztiak geroz eta lehenago eskuratu nahi izaten ditugu. Alabaina, marka pertsonala sortzeko denbora behar izaten da. Zure ospea egunero irabazten (eta galtzen) da. Gogoratu edozein bezerok duela Interneten zuri buruzko zerbait idazteko aukera, eta beraren iritzia, ona edo txarra, betiko geldituko dela bertan. Edota, zure lanarekin pozik badago, ingurukoen aurrean gomendatuko zaituela. Era bereran, gizarte-sareetan profila sortu edo bloga ireki baduzu, pixkanaka-pixkanaka geroz eta jarraitzaile gehiago izango dituzu, baldin eta ekinekoa bazara eta sarritan eguneratzen baduzu.

 

  1. Kontakizuna

Hori horrela da: kontakizunak asko gustatzen zaizkigu. Zer zaren eta zer egiten duzun era atseginean kontatzen baduzu, errazago transmitituko duzu zeure marka pertsonala. Pentsatu ekintzaile ezagunengan. Steve Jobs, Bill Gates, Richard Branson… Guztiek erabili dute ondo neurtutako kontakizun inspiratzailea, askotan pixka bat manipulatua ere bai, bilatzen zuten inpaktua lortzeko. Ez da nahikoa asko eta ondo lan egitea; gainera, jendeak jakin egin behar du. Zure kontakizuna aspergarria bada, inork ez du entzun nahi izango. Aukeratu kontakizuna eta bihurtu atsegin. Eta jakina: jakitera eman.

 

  1. Bilatu euskarriak

Mundua geroz eta elkarlotuago dago. Zure marka pertsonala beste marka batzuekin lotuta dago, eta euskarritzat erabil ditzakezu. Pentsatu, adibidez, zer ikastetxetan ikasi duzun eta zer enpresatan lan egin edo kolaboratu duzun. Pentsatu zer unibertsitatetan ibili zaren. Nabarmendu zure profil digitaletan. Egin networkinga zeure ikaskide eta lankide ohiekin, eta ez ahantzi irakasleak. Beharbada, lankidetzarako aukerak sor daitezke, hala nola euren blogetan artikulu bat idaztea, lantegietan parte hartzea, hitzaldi bat ematea…

Ikusten duzunez, lan handia duzu aurrean eta zure ospearen zati handi bat duzu jokoan. Egin arreta eta aritu gogoz. Eta, beti bezala, zalantzaren bat baduzu edo gure laguntza behar baduzu, sartu Gaztenpresaren webgunean eta begiratu ea zer egin dezakegun zuregatik.

 

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Febrero 23, 2023
El pasado 23 de diciembre se publicó en el BOE la Ley de Fomento del Ecosistema de las Empresas Emergentes, más conocida como la Ley de Startups. El objetivo de esta nueva norma es conseguir que el Estado se convierta en un destino atractivo para las personas emprendedoras y las inversoras interesadas en este tipo...
Febrero 17, 2023
Un año más, vuelven los Lunes Digitales de Gaztenpresa, unas sesiones de formación on-line impartidas por la agencia de marketing digital No te pierdas en las redes, en las que podrás ponerte al día de materias relacionadas con el ámbito digital de tu negocio. En estos talleres, de entre 1 hora y 1,5 hora de...
Noviembre 30, 2022
¿Sabías que más de la mitad de las empresas del Estado reconocen haber sufrido un ciberataque en el último año? ¿Conoces los términos Phishing, Vishing o Smishing? En este artículo, Lautik IT Solutions nos cuenta esto y mucho más. Esta empresa orientada a las soluciones tecnológicas y la transformación digital participó en el programa de...
Septiembre 16, 2022
Antes de lanzarse a la piscina del emprendimiento, hay que comprobar que tiene agua, lo que en este caso equivale a llevar a cabo un análisis de riesgos y a elaborar un plan de negocio. Recuerda que el plan de negocio o plan de empresa, es un documento muy útil que debe resumir el carácter...
Julio 29, 2022
HALO Donostia es el resultado de la reunión 3 enfermeras con ganas de emprender y de darle la vuelta a la oferta actual en el sector de la enfermería y la dermoestética. En el mes de las Cooperativas, desde Halo Donostia nos cuentan su historia y sus primeros pasos.   HALO Donostia se define como...
Julio 15, 2022
Un proyecto emprendedor puede materializarse en muchas formas jurídicas: Autónomo/a, Sociedad Limitada, Cooperativa, … con motivo del Día Internacional de las Cooperativas, entrevistamos a Ingravity Dreams, un centro enfocado al bienestar animal que inició su andadura empresarial de la mano de Gaztenpresa.   ¿Qué es Ingravity Dreams y cómo surge? Ingravity Dreams es bienestar animal....