×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zer da merkatu-nitxo bat? Eta nola hauteman zure negoziorako errentagarria izango den bat?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Entzun duzu merkatu-nitxoen inguruan hitz egiten? Edozein fabrikatzailek edo zerbitzu-hornitzailek aurkitu nahiko lukeen negozio-aukera bat izan daitezke… errentagarriak badira. Eta hori ez da beti erraza izaten.

Merkatu-nitxoak antzeko ezaugarriak, gustuak, ohiturak eta abar dituzten kontsumitzaileen sektoreak edo taldeak dira, baina merkatuko eskaintzak ez ditu horien eskaerak guztiz asetzen. Hor sortzen da negoziorako aukera: eskaera horiek aurkitu eta horiek modu egokian ustiatu behar dira. Baina, hori egin ahal izateko, zenbait faktore izan behar dira kontuan.

Nitxo horiek merkatuko hornitzaile nagusiek erantzuten ez dieten pertsona-taldeek osatzen dituzte. Hori da gogoan izan behar dugun lehen alderdia: Gure proposamenaren bideragarritasun ekonomikoa frogatu behar dugu eta, batez ere, xede den kontsumitzaile-taldea haren truke ordaintzeko prest dagoen ala ez jakin behar dugu.

Badaude merkatu-nitxoak, bai, baina horiek apetatsuak eta iragankorrak izan daitezke. Hasiera batean arrakasta duen, baina, denbora igaro ahala, arrakasta galtzen duen zerbitzu bat merkatura dezakegu. Era berean, objektiboki ezin hobea den produktu bat asmatzea, baina merkatuak, modu ulertezinean, hari bizkarra ematea gerta liteke.

Horregatik, honako hau da galdera: Nola hauteman dezakegu merkatu-nitxo bat? Hori egin ahal izateko, hainbat urrats eman behar ditugu:

  • Lehenik eta behin, antzeko gustuak, premiak edo ezaugarriak dituzten pertsonen edo erabiltzaileen taldeak identifikatu behar ditugu, eta segmentu zabala dela egiaztatu behar dugu, hari produktu edo zerbitzu bat eskaintzea errentagarria izan dadin.
  • Gero, talde horren eskaera zehatzak eta premiak ezagutu behar ditugu, baita haren truke ordaintzeko prest dauden ala ez ere.
  • Eta, azkenik, beste hornitzaile batzuek premia horri erantzuten ez diotela egiaztatu behar dugu, baita hori errentagarritasunik ezagatik izan ez dela ere.

Zalantza horiek argitu ostean, nola jakin dezakegu prestatu dugun produktuak edo zerbitzuak arrakasta izango duela? Hori da galdera nagusia eta, hari erantzun ahal izateko, eskura ditugun baliabide guztiak erabili behar ditugu. Gaur egun, Internetek merkatu-nitxo bat hautematen edo buruan duguna doitzen lagun diezaguketen bi erreminta eskaintzen dizkigu.

  • Google Trends. Termino edo hitz jakin batek Interneten izan dituen bilaketen joerak neurtzeko gai da. Besteak beste, Google-en egin diren bilaketek −erregaliz-freskagarrien inguruan, adibidez− denbora igaro ahala gora edo behera egin duten jakitea ahalbidetuko dizu, eta etorkizuneko jokaera zein izango den iragartzen lagunduko dizu.
  • Google Adwords-en hitz gakoen planifikatzailea. Aurrekoaren erreminta osagarri bat da eta, gainera, zure bilaketa-terminoarekin lotutako ideiak eskaintzen dizkizu. Horrez gain, beste internauta batzuek web bidez bilatzen dituzten zure sektoreko hitzak erakusten eta iradokitzen dizkizu. Tresna hori Google-en ordainpeko publizitate-zerbitzuaren barnean sartzen da.

Azkenik, xede dugun sektorea aztertu behar dugu, baita gure finantza-gaitasuna, eskaeraren estimazioa, orainaldiko eta etorkizuneko lehia… ere.

Ikus dezakezun moduan, merkatu-nitxo errentagarri bat aurkitzea ez da batere sinplea, baina hala egitea lortzen baduzu, ohiko beste sektore batzuetan aurkituko ez dituzun abantailak bereganatuko dituzu.

Beraz, zure arima ekintzailea esploratu behar baduzu eta merkatu-nitxo bat aurkitu nahi baduzu, gogoratu Gaztenpresan ia 4.000 enpresa-proiektu errealitate egiten lagundu dugula eta zure negozioa sortzeko urrats guztietan lagunduko dizugula. Zure zain gaude.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...