×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zure negozioaren finantzaketari heltzeko oinarrizko terminoak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Enpresen eguneroko funtzionamendurako oinarrizkoak diren hainbat kontzeptu erabiltzen dira egunero enpresa- eta finantza-munduan. Edozein ekintzailek erraztasunez erabili beharreko terminoak dira; izan ere, enpresa-jardunean, edonoiz izango ditu aurrean. Duela aste batzuk zure marketin-estrategia ulertzen eta diseinatzen laguntzeko kontzeptuak azaldu genizkizun moduan, oraingoan gure enpresa-glosarioa zabaltzeari ekingo diogu, zure negozioaren finantzaketa ulertzeko oinarrizko terminoak ezagun izan ditzazun.

  • Urte fiskala. Bi hitzok ezagunak irudituko zaizkizu, negozioez eta zergez ari garela beti baitira aipagai. Urte edo ekitaldi fiskala 12 hilabeteko epealdia da, eta horren barruan, zure finantza- eta kontabilitate-jardueren kontuak koadratu behar dituzu, bai zeure kontura lan egiten baduzu, bai enpresa bat baduzu. Jarduera-itxiera hori oso garrantzitsua da, zergak ordaintzeko oinarria baita. Gainera, urte fiskala erreferentziako epealdia da enpresaren bilakaera aztertzeko, doikuntzak egiteko eta baita etorkizuneko inbertsioak planifikatzeko ere. Urte fiskala bat dator urte naturalarekin: urtarrilaren 1ean hasi eta abenduaren 31n bukatzen da.
  • Kapital soziala. Kontabilitateko kontzepturik oinarrizkoenetako bat da. Enpresa baten ondasunen balioak eta bazkideek egindako ekarpen itzulezinek osatzen dute enpresaren kapital soziala. Sozietate mugatuetan, enpresa eratzeko gutxieneko kapital soziala 3.005,06 eurokoa da. Zenbateko hori osorik jarri behar da. Kapital soziala jabeen esku dauden partaidetza sozialetan zatikatuta dago. Sozietate anonimoen kasuan, gutxieneko kapital soziala 60.101,21 eurokoa da eta banakako akzioetan zatikatuta dago. Kapital soziala enpresaren ondarearen zati bat da, eta galera ekonomikoek ez diote eragiten, porrotik ezean. Kasu horretan, porrota gertatuz gero, eragina izan dezake kapital sozialean eta bazkideek euren ekarpenak itzultzea eska dezakete.
  • Arrisku-kapitala. Hazteko potentzial handia baina nolabaiteko arriskua ere baduten enpresentzat finantzatzeko bestelako aukera bat arrisku-kapitala da, startup-entzat edo enpresa txiki eta ertain sortu berrientzat, adibidez, haien etorkizuna ez baitago oso garbi. Inbertsio horren truke, arrisku-kapitaleko fondoek enpresa horien partaidetzak erosten dituzte, laguntza ematen diete eta enpresa-kudeaketan parte hartzen dute. Oro har, inbertitzaile pribatuak izaten dira arrisku-kapitaleko fondoetako partaideak, hala nola partikularrak, enpresak, pentsio-fondoak edota erakunde publikoak, eta onartzen duten arriskuaren ordaina errentagarritasun potentzial oso handia izaten da.
  • Palanka-efektu finantzarioa. Eragiketa bat zorpetze bidez finantzatzeari esaten zaio palanka-efektu finantzarioa. Hau da: inbertsioaren zati bat norbere diruarekin eta beste bat banku-maileguen edo kredituen bidez finantzatzea. Inbertsio hori bulego bat edo akzioak erostea izan daiteke. Palanka-efektu finantzarioari esker, duguna baino diru gehiago inbertitu ahal izango dugu eta, horrela, irabaziak ere handiagoak izango dira.

Demagun 100.000 €-ko akzioak erosi nahi ditugula, eta horretarako guk 20.000 € bakarrik jartzen ditugula eta gainerako 80.000 €-ak banku batek ematen dizkigula maileguan, urteko % 10eko interes-tasarekin (8.000 €-ko interesak ordaindu beharko ditugu). Gure palanka-efektua 1:4-koa izango da; hau da, guk bideratutako euro bakoitzeko bankuak lau jarriko ditu. Adibide horrekin jarraituz, demagun urtebete igarota akzioak saltzen ditugula, dirua irabazi eta 150.000 € lortzen ditugula.  Errentagarritasuna kalkulatzeko, zenbateko horri 80.000 €-ko mailegua eta 8.000 €-ko interesak kenduko dizkiogu, eta baita guk jarritako 20.000 €-ko hasierako kapitala ere. Horrenbestez, emaitza 42.000 €-koa izango da, hau da, % 210eko errentagarritasuna lortu dugu. Zergatik? Gure diruarekin egindako inbertsioa 20.000 €-koa bakarrik izan delako. 100.000 euroak guk bakarrik ordaindu izan bagenitu, berriz, mozkina, ehunekotan, askoz txikiagoa izango zen: % 50ekoa. Baina pentsa dezagun gure inbertsioak huts egin duela eta dirua irabazi beharrean 20.000 € galdu ditugula:  bankuari 80.000 €-ko mailegua eta 8.000 €-ko interesak itzuli behar dizkiogu, baina 80.000 euro bakarrik berreskuratu ahal izan ditugunez, kaudimengabezia-egoeran izango gara.

  • Cash Flowa. Finantza-hizkuntzan gehien erabiltzen den terminoetako bat da, eta garrantzitsuenetako bat, gainera, enpresa baten likidezia neurtzen baitu. Negozio batek epe jakin batean likidezia eskura izateko duen gaitasuna da Cash Flowa. Hau da, zorrei eta hornitzaileei aurre egiteko enpresa horri gelditzen zaion dirua. Formula honen bidez kalkulatzen da: Cash Flowa = Irabazi garbia + Amortizazioak + Hornidurak. Ez da nahastu behar enpresaren emaitzarekin. Gerta liteke salmenta oso onak lortzea baina fakturak kobratzeko zailtasunak izatea. Kasu horretan gure balantzea positiboa izango da baina gure likidezia mugatua. Horrelako egoerak saihesteko factoringa eta gisako tresnak erabiltzen dira.
  • Partaidetzazko maileguak. Partaidetzazko maileguek ohiko finantzaketa-formulek baino baldintza malguagoak eskaintzen dituzte, eta hazkunde aurreikuspenak dituzten proiektu ekintzaile bideragarrietara bideratuta daude bereziki. Mota horretako maileguek bi interes-tasa izaten dituzte, bata finkoa eta bestea aldakorra. Horrelako maileguek kapitalaren amortizazioa zehatzen dute, eta amortizazio aurreratua egin ahal izateko nahitaezkoa da enpresaren fondo propioak hein berean handitzea eta ekarpena dirutan egitea.

Gogoratu, ekintzailetzarekin lotutako beste pauso batzuen inguruko informazio gehiago behar baduzu, sare sozialetan ditugun profilen bidez —Facebook, Twitter  eta Linkedin— jar zaitezke gurekin harremanetan.

Pozik entzun eta lagunduko dizugu, beharrik baduzu.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Diciembre 4, 2023
Junto con a Beatriz Ramos y Tzibi Juaristie, Eukene Arana ha puesto en marcha una cooperativa sin ánimo de lucro que ayuda a entidades públicas y privadas a proteger, prevenir y conseguir el buen trato a la infancia y la adolescencia. Nos lo cuenta en esta entrevista. Para conoceros un poco mejor, ¿nos puedes explicar...
Noviembre 10, 2023
Hoy hablamos con Sheila Rubia, una emprendedora que, junto con su pareja, Emilio Cabrera, ha puesto en marcha en Pamplona un negocio de cocina casera para llevar. Su establecimiento se llama Pollos Asados La Abuela y, en esta entrevista, nos explica el origen de este proyecto y cómo le ha ayudado Gaztenpresa a convertirlo en...
Octubre 23, 2023
Fue construyendo una txalupa en la escuela cuando este alavés descubrió que su vida siempre iba a estar vinculada a la madera. Y así ha sido, aunque no siempre de la misma forma. En esta entrevista, Félix Pikatza nos cuenta cómo su actividad como artesano ha ido transformándose a medida que las necesidades del mercado...
Octubre 3, 2023
Jajoan es una marca de sastrería a medida y confección para caballeros que cuenta con varios puntos de venta a nivel estatal, entre ellos Bilbao. La persona que lleva las riendas de este comercio es Noelia Fernández y hoy hablamos con ella para conocer su historia de emprendimiento. ¿Cómo comienza tu aventura emprendedora? La marca...
Septiembre 26, 2023
La relación de esta emprendedora con Gaztenpresa se remonta a 2004, cuando Irene Rodríguez se lanzó a trabajar por cuenta propia como delineante. Pero no acabó ahí. En 2016, Iddtek decidió centrarse en el outsourcing de personal técnico altamente cualificado ampliando sus servicios y, de nuevo, volvió a apoyarse en Gaztenpresa para afrontar este cambio....
Septiembre 14, 2023
A finales de mayo abrió sus puertas en Bilbao House Of Movement Experience (HOME), un espacio dedicado al entrenamiento personal y el movimiento adaptado. Detrás de este proyecto, están Laura Leandro y Noel Herresánchez, que en esta entrevista comparten su experiencia emprendedora.   HOME nace con la intención de convertirse en una “casa” para todas...