×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ekintzailetzaren eta startup-en unibertsoan mugitzeko oinarrizko kontzeptuak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekintzailea bazara edo startup batean bazaude, edo arlo horretan sartzeko asmoa baduzu, beharrezkoa da zenbait kontzepturekin ohitzea, zure negozio-ideia garatzeko lagungarriak izan daitezke eta. Kontzeptu horien atzean, oinarrizko alderdi praktikoak daude, ekintzaileok arrakasta-bermeekin ekiteko beharrezkoak, eta oso garrantzitsuak, hala nola zure marketin-estrategia diseinatzeko edo zure negozioaren finantzaketa ulertzeko ezagutu behar dituzun kontzeptuak.

  • Enpresa-azeleragailua. Irabazi-asmoa duten enpresak dira, etorkizun handiko startupak hartzen dituztenak, prestakuntza- eta mentoring-programen bidez azkarrago haz daitezen laguntzeko. Askotariko azeleragailuak daude, baia ia denek ezaugarri bera dute: hasiera-hasieran hartzen dute startupa, eta negozio-eredua eratzen laguntzen diote, bai eta bezeroak erakartzeko estrategia bat prestatzen, hazkunde-aukerak aztertzen eta finantzaketa-iturriak aurkitzen ere. Enpresa-azeleragailu batek har ditzan, startupek lehiakor samarra den onarpen-programa bat gainditu behar dute. Ondoren, beharrezko prestakuntza jasotzen dute, negozio-eredua biribiltzeko, eskalagarritasuna egiaztatzeko, bezeroak lortzeko, etab. Ehun enpresa-azeleragailu baino gehiago daude. Hona hemen ezagunenak: SeedRocket, Lanzadera —Juan Roig Mercadonaren sortzailearena— eta Donostiako Berriup.
  • Enpresa-inkubadorea. Ekintzaileei eta startupei laguntzeko beste tresna bat dira, baina, batik bat, aholkularitza-zerbitzua eta administrazio-egitura eskaintzen dute: tokia, bilera-gelak, konektagarritasuna… Zerbitzu horien ordainean, startup parte-hartzaileek hileko kuota bat ordaintzen dute. Gainera, programaren barruan egon daitezkeen denbora ez dago mugatuta. Zerbitzuak hiru fase izaten ditu: aurreinkubazioa, edo startupek euren proiektuak aditu-talde bati aurkezteko hautespen-prozesua; inkubazioa, enpresa berria esparruan kokatzeko eta adostutako laguntza eta aholkularitza jasotzeko aldia; eta inkubazio-ostekoa, enpresa berriek programak nola bereganatu dituzten egiaztatzeko eta dagokien hazkunde-estrategian bideratzeko fasea.
  • Demo Day. Enpresa-azeleragailu baten lanaren amaieran, Demo Day jardunaldia antolatzen da. Azeleragailuak bere programan parte hartu duten startupen eta epaimahai baten arteko topaketa bat antolatzen du. Epaimahai horretan, inbertitzaile pribatuak, inbertsio-funtsak edo enpresa-arloko pertsona ezagunak egon daitezke. Demo Day jardunaldietan, startupek euren behin betiko aurkezpena defendatzen dute; epaimahaikideen feedbacka ikasteko eta euren aurkezpenak hobetzeko baliatzen dute.
  • Elevator Pitch (igogailuko aurkezpena). Ekintzailetza-proiektu baten aurkezpen-hitzaldia da, eta bezero potentzialen aurrean egiten da. Izen hori ez da ausaz aukeratu; izan ere, igogailu batek ibilbide bat egiteko behar duen denbora (2 minutu baino gutxiago) aipatzen du, eta hori da, hain zuzen ere, ekintzaileak inbertitzaile potentzialen arreta erakartzeko duen denbora. Igogailuko aurkezpenaren helburua ez da zerbait saltzea edo negozio bat ixtea, inbertitzaileen arreta erakartzea eta proiektuaren inguruan ahalik eta interesik handiena sortzea baizik, geroago bilera bat lortze aldera.
  • Gobernu korporatiboa. Enpresa guztiek zenbait arau, printzipio eta prozedura dituzte euren funtzionamendua eta egitura arautzeko. Hori da gobernu korporatiboa. Barruko kontuez gain (hala nola akziodunei eta kontseilu-kideei dagozkienak), kanpokoez ere arduratzen da (bezeroak, kontsumitzaileak, gobernuak, etab.). Besteak beste, hauek dira Gobernu Korporatiboaren Sistemak: estatutu sozialak; enpresaren misioa, ikuspegia eta balioak; politika korporatiboak; organo sozialen eta barne-batzordeen gobernu-arauak; eta kodeak eta erregelamenduak, eta haiek betetzen direla bermatzen duten prozedurak.
  • Crowdfundinga (finantzaketa kolektiboa). Mikromezenasgoa edo crowfundinga proiektuak finantzatzeko elkarlaneko ekonomia-mota bat da. Edozein pertsonak proiektu baten zati bat finantzatu dezake, eta, horren ordainean, diruzkoak ez diren sariak jaso ditzake, hala nola sustatzailearen esker pertsonalizatuak, produktu edo zerbitzu baten lehentasunezko erosketa-aukerak, edo lanpostu bat. Ekintzaileak Interneten ematen du bere ideiaren berri, eta crowdfunding-plataforma baten bidez sustatzen du (horrelako plataforma asko daude). Zenbait crowdfunding-mota daude, baina denek helburu bera dute: jendearen laguntza lortzea.

Gogoan izan gure laguntza eska dezakezula zure ekintzailetza-proiektua aurrera eramateko. Gaztenpresan, zure negozioa sortzeko etapa guztietan lagunduko dizugu: martxan jartzean, izapideetan, finantzaketan, finkatu arte. Orain arte, 4.000 ekintzaileri lagundu diegu. Zuk ere negozio bat martxan jartzen laguntzea nahi duzu? Zain gaituzu.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Febrero 23, 2023
El pasado 23 de diciembre se publicó en el BOE la Ley de Fomento del Ecosistema de las Empresas Emergentes, más conocida como la Ley de Startups. El objetivo de esta nueva norma es conseguir que el Estado se convierta en un destino atractivo para las personas emprendedoras y las inversoras interesadas en este tipo...
Febrero 17, 2023
Un año más, vuelven los Lunes Digitales de Gaztenpresa, unas sesiones de formación on-line impartidas por la agencia de marketing digital No te pierdas en las redes, en las que podrás ponerte al día de materias relacionadas con el ámbito digital de tu negocio. En estos talleres, de entre 1 hora y 1,5 hora de...
Noviembre 30, 2022
¿Sabías que más de la mitad de las empresas del Estado reconocen haber sufrido un ciberataque en el último año? ¿Conoces los términos Phishing, Vishing o Smishing? En este artículo, Lautik IT Solutions nos cuenta esto y mucho más. Esta empresa orientada a las soluciones tecnológicas y la transformación digital participó en el programa de...
Septiembre 16, 2022
Antes de lanzarse a la piscina del emprendimiento, hay que comprobar que tiene agua, lo que en este caso equivale a llevar a cabo un análisis de riesgos y a elaborar un plan de negocio. Recuerda que el plan de negocio o plan de empresa, es un documento muy útil que debe resumir el carácter...
Julio 29, 2022
HALO Donostia es el resultado de la reunión 3 enfermeras con ganas de emprender y de darle la vuelta a la oferta actual en el sector de la enfermería y la dermoestética. En el mes de las Cooperativas, desde Halo Donostia nos cuentan su historia y sus primeros pasos.   HALO Donostia se define como...
Julio 15, 2022
Un proyecto emprendedor puede materializarse en muchas formas jurídicas: Autónomo/a, Sociedad Limitada, Cooperativa, … con motivo del Día Internacional de las Cooperativas, entrevistamos a Ingravity Dreams, un centro enfocado al bienestar animal que inició su andadura empresarial de la mano de Gaztenpresa.   ¿Qué es Ingravity Dreams y cómo surge? Ingravity Dreams es bienestar animal....