Negozio-ideiak hobetzeko lantegi berria sortu du Gaztenpresak

Ekintzailetzaren mundua liluragarria da, baina ez da erraza, eta Gaztenpresan badakigu hori. Horregatik, lantegi bat diseinatu eta abian jarri dugu; haren bidez, ekintzaileei beren negozio-ideia gauzatzen eta enpresa-abentura garatzen lagundu nahi diegu, arrakasta izateko bermerik handienak eskainiz. Irailean zehar ikastaro horren lehen edizioa egin dugu, eta, datozen asteetan, beste deialdi bat egingo dugu, Gaztenpresaren sare […]

Ekintzailetzaren eta startup-en unibertsoan mugitzeko oinarrizko kontzeptuak

Ekintzailea bazara edo startup batean bazaude, edo arlo horretan sartzeko asmoa baduzu, beharrezkoa da zenbait kontzepturekin ohitzea, zure negozio-ideia garatzeko lagungarriak izan daitezke eta. Kontzeptu horien atzean, oinarrizko alderdi praktikoak daude, ekintzaileok arrakasta-bermeekin ekiteko beharrezkoak, eta oso garrantzitsuak, hala nola zure marketin-estrategia diseinatzeko edo zure negozioaren finantzaketa ulertzeko ezagutu behar dituzun kontzeptuak. Enpresa-azeleragailua. Irabazi-asmoa duten […]

Ekonomia zirkularra: ingurumenaren aldeko apustua eta negozio-aukera bat

Bazenekien Europar Batasuneko herrialdeek urtean 5.000 milioi tona hondakin baino gehiago sortzen dituztela, etxekoak kontuan hartuta? Eta bazenekien, Euskadin sortzen ditugun 5,5 tona hondakinetatik, % 80k eraikuntzan eta industrian dutela jatorria? Pentsatu duzu noizbait, 2050. urtean, munduko biztanleek gaur egun kontsumitzen ditugun baliabideak baino hiru aldiz baliabide gehiago beharko dituztela? Izugarrizko datuak dira, ezta? Baina, […]

Zer dira, nola prestatzen dira eta zertarako balio dute proformako fakturek?

Ba al duzu proformako fakturen entzuerarik? Harritu egingo zaitu jakiteak dokumentu horiek ez dutela zerikusirik denok ezagutzen ditugun fakturekin eta ez dutela zerga- eta kontabilitate-baliorik. Baina hala ere, funtsezkoak dira enpresa batek edo autonomo batek merkataritza-harreman bati hasiera emateko. Zergatia azalduko dizugu. Proformako faktura merkataritza- edo salerosketa-eragiketa bati aurrea hartzen dion dokumentua da. Dokumentu horretan, […]

Zer da merkatu-nitxo bat? Eta nola hauteman zure negoziorako errentagarria izango den bat?

Entzun duzu merkatu-nitxoen inguruan hitz egiten? Edozein fabrikatzailek edo zerbitzu-hornitzailek aurkitu nahiko lukeen negozio-aukera bat izan daitezke… errentagarriak badira. Eta hori ez da beti erraza izaten. Merkatu-nitxoak antzeko ezaugarriak, gustuak, ohiturak eta abar dituzten kontsumitzaileen sektoreak edo taldeak dira, baina merkatuko eskaintzak ez ditu horien eskaerak guztiz asetzen. Hor sortzen da negoziorako aukera: eskaera horiek […]

Tamara Pinto: «lanpostu finkoa utzi nuen neure ametsa gauzatzeko: Mundo Idiomas»

Duela ia lau urte, Tamara Pintok (Sosas de Laciana, Leon, 1987) erabaki garrantzitsu bat hartu zuen: lanpostu finkoaren segurtasuna utzi eta ekintzailetzaren abenturan abiatzea. Itzulpengintzako eta Interpretazioko lizentziaduna Soriako Fakultatean, Tamara alemanean espezializatu zen Alemanian bertan egindako Erasmus beka batean, baina azkenean maitasunak Bilbora ekarri zuen. Denbora batez enpresa batean jardun ondoren, hizkuntzekiko grina aprobetxatu […]

Ikasi zeure marka sortzen Gaztenpresaren eta Doctora Retailen eskutik

Zeure enpresa sortzeko zorian zabiltzala eta jarraibide batzuk behar dituzu negozioa hasieratik ondo gestionatzeko? Ba al dakizu nola eman ezagutzera bezeroei enpresa berria? Bezeroekiko harreman-eremu bat izango duzu, eta lokalaren diseinua planifikatu beharra al daukazu? Irtenbide praktikoa emango diegu gai horiei guztiei Gaztenpresaren lantegietan, behar bezala has dadin lanean zure enpresa. Horregatik, beste ezer egin […]

Ekintzaile izateko diru-laguntzen gidalibururik osatuena

Ekintzaile izatea erabaki duzu. Badituzu negozio-ideia, gogoa eta denbora. Baina zerbait falta duzu: dirua. Ez arduratu. Gaztenpresan lagun zaitzakegu. Doako aholkularitzarik onena emateaz eta ideia daukazunetik enpresa gauzatzen duzun arte zure alboan izateaz gain, aholku eman eta beharrezko izapideak egin diezazkizukegu, diru-laguntzak eta laguntza publikoak eskura ditzazun. Agian, Interneten aurkituko zenuen sakabanatuta hainbat diru-laguntzei buruzko […]

Pop The Wine, ardo-denda bat baino gehiago

«Saltzen ditugun ardo guztiak hautatzen ditugu. Denak edan ditugu». Pop The Wine ardo-denda bat baino askoz gehiago da. Ardandegi bat da. Zer esan nahi du horrek? Euskaltzaindiaren arabera, «Ardoa saltzen eta zerbitzatzen den etxea edo denda» da. Iruñean Pop The Winera bazatoz, ardoari eskainitako toki bat aurkituko duzu. Lokala babestuta dago eguzki-izpietatik. Iparraldera ematen du, […]

Buzzko: irudirik onena Interneten

Bi ekintzailek beren indarrak batu, arriskatu, eta lan, izapide eta bilera asko egin ostean, web-diseinurako eta online komunikaziorako agentzia bat sortu zuten. Horixe da Buzzko enpresaren historia, baina, batez ere, hura sortu duten Irati González (Donostia, 1985) eta Maialen Fernández (Donostia, 1985) fundatzaileen historia. Bi ekintzaile horiek tandem ezin hobea osatzen dute, eta, bost urtez […]