×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Negozio-ideiak hobetzeko lantegi berria sortu du Gaztenpresak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekintzailetzaren mundua liluragarria da, baina ez da erraza, eta Gaztenpresan badakigu hori. Horregatik, lantegi bat diseinatu eta abian jarri dugu; haren bidez, ekintzaileei beren negozio-ideia gauzatzen eta enpresa-abentura garatzen lagundu nahi diegu, arrakasta izateko bermerik handienak eskainiz.

Irailean zehar ikastaro horren lehen edizioa egin dugu, eta, datozen asteetan, beste deialdi bat egingo dugu, Gaztenpresaren sare sozialak (Facebook, Twitter eta LinkedIn) eta webgunea erabiliz.

Lantegi horren helburua da ekintzaileei laguntzea negozio bat abian jartzeko behar dituzten gaitasunak garatzen eta lanbide-ibilbidean zehar izango dituzten erronkei aurre egiten. Hori dela eta, zenbait atal ditu lantegiak.

0. Ekintzaileen izaera eta gaitasunak

Atal honetan, ekintzaileek beren izaera eta gaitasunak egokitzen ikasiko dute, enpresa-ibilbidean zehar agertuko zaizkien oztopoak gainditu ahal izateko. Hain zuzen, helburu hauek lortzeko jarraibideak eskainiko ditugu ikasturtean zehar:

  • Ziurgabetasunari aurre egitea, gastu, ekintza eta abarren plangintza egokiari esker.
  • Gure proiektuarekin ongi moldatzeko (gainezka ez egiteko) prebentzio-neurriak finkatzea.
  • Lankidetzako eta networkingeko ekintzak burutzea.

Ekintza horien eta beste batzuen bidez, ekintzaile guztiengan eragina izaten duten egoera askori aurre egiteko prestatuko dira parte-hartzaileak.

1. Ideia

Ekintzailetzako abentura bati arrakastaz ekiteko, ezinbestekoa da negozio-ideia on bat izatea. Ideia horrek, praktikoa ez ezik, errentagarria ere izan behar du, gainera. Behin arrakastaz ekiteko aukera emango dien izaera finkatutakoan, negozio-ideiarik onena aurkitzen lagunduko diegu ekintzaileei, lantegiaren bidez, eta helburu hauek lortzeko orientabideak emango dizkiegu:

  • Negozio-aukerak
  • Ideia on batek izan behar dituen ezaugarriak zehaztea.
  • Ideien iturburuak identifikatzea (bidaiak, lana, bizipen pertsonalak…).
  • Banakako eta taldekako proposamenak bilatzeko teknikak aztertzea (brainstorminga, auzitan jartzea, Scamper teknika).
  • Ideia konplexuak sinplifikatzea.

2. Ideiatik negoziora — Canvas eredua

Ez dira gauza bera negozio-ideia on bat eta ideia bideragarri eta, batez ere, errentagarri bat. Ikastaro honetan ideia bideragarri bat identifikatzeko eman beharreko pausoak ikasiko dituzte ekintzaileek. Horretarako, Canvas eredua erabiliko dute, negozio-eredu bat azkar eta erraz identifikatzea ahalbidetzen duen tresna, hain zuzen. Fase honetan, ikastaroan parte hartzen dutenek aukera hauek izango dituzte:

  • Negozio-ideiaren bideragarritasun-testa.
  • Merkatu-azterketa egitea.
  • Gutxieneko produktu bideragarri bat diseinatzea, hau da, hasierako bezero-multzo bat gogobetetzeko oinarrizko ezaugarriak dituen artikulu edo zerbitzu errentagarria, baita etorkizunean garatzeko behar diren elementuak ere.

Gogoan izan, gure negozio-ideien lantegiaren hurrengo edizioan izena emateko, Gaztenpresaren sare sozialak (Facebook, Twitter eta LinkedIn) eta webgunea arretaz begiratu behar dituzula. Laster eskainiko dizkizugu hurrengo deialdiaren xehetasunak. Zain gaituzu.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...