×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ekintzaile izateko diru-laguntzen gidalibururik osatuena

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekintzaile izatea erabaki duzu. Badituzu negozio-ideia, gogoa eta denbora. Baina zerbait falta duzu: dirua. Ez arduratu. Gaztenpresan lagun zaitzakegu. Doako aholkularitzarik onena emateaz eta ideia daukazunetik enpresa gauzatzen duzun arte zure alboan izateaz gain, aholku eman eta beharrezko izapideak egin diezazkizukegu, diru-laguntzak eta laguntza publikoak eskura ditzazun.

Agian, Interneten aurkituko zenuen sakabanatuta hainbat diru-laguntzei buruzko informazioa. Sarri zaila izaten da hura aurkitzea eta iturria fidagarria den bereiztea. Eta ondoren epeen eta izapideen katramila dago. Funtsean, lau dira laguntzak eskatzeko fronteak: foru-aldundiak, udalak, Gobernu autonomikoa eta Gobernu zentrala. Zuri laguntzeko asmoz, sarrera honetan bildu ditugu lurralde bakoitzeko diru-laguntza nagusiak. Gainera, gure web-orrian eseki ohi ditugu pertsona ekintzaileei zuzenduriko Euskadiko eta Nafarroako  diru-laguntzen deialdiak.

Partida horietakoren bat eska dezakezula uste baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Gaztenpresan adituak gara administrazio-izapidetan. Eskaerak betetzen dituzun aztertuko dugu eta izapideekin lagunduko dizugu guztia eguneratua izan dezazun, dokumentu guztiak izan ditzazun, diru-laguntza jaso dezazun eta zure negozioari bultzada bat eman diezaiozun. Dirua falta baduzu, finantzaketa-bide bigunak eskaini diezazkizukegu, Laboral Kutxaren bitartez.

 

ARABA

Foru Aldundian eska ditzakezu diru-laguntzak. Ekintzailetzarako eta enpresa berriak sortzeko diru-laguntzak (ARABA EKINEAN 2017) nabarmentzen dira, produkzio-egitura modernizatzen, dibertsifikatzen eta haren lehiakortasuna hobetzen laguntzeko proiektuak egiten dituzten erakunde edo pertsona ekintzaileei zuzenduak. Martxoaren 31 arte dago zabalik epea. Informazio gehiago hemen.

-Berrikuntza sustatzeko laguntzak (ARABA BERRITZAILE 2017). Deialdi horren helburua Araban berrikuntza sustatzea da, norgehiagoka erregimeneko diru-laguntzak emanez Arabako produkzio-egituraren ekonomia modernizatzen eta haren lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten proiektuak eta/edo jarduerak egiten dituzten erakundeei. Besteak beste, enpresa bat sortzeko egitasmoa duten pertsonei zuzenduak daude laguntza horiek. Epea 2017ko martxoaren 31n amaitzen da. Informazio gehiago hemen.

-Lanerako prestakuntzarako laguntzak prestakuntza-erakundeentzat. Foru Aldundiaren laguntzok lanerako prestakuntza-ikastaroak eta zabalkunde-jardunaldiak sustatzea eta bultzatzea dute helburu. Besteak beste, bere jardueraren baitan biztanlego aktiboari zuzendutako prestakuntza-ikastaroak egiten dituzten irabazi-asmodun erakunde eta enpresentzat daude eskuragai. Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan egiaztatuta edota izena emanda egon beharko dira, edo, bestela, Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 17an itxiko da.Hemen irakur dezakezu deialdia.

Koadriletan lanerako prestakuntzarako laguntzak. Arabako koadriletan lanerako prestakuntza-jarduerak sustatzea dute xede; jarduerok gure ekonomiaren lehiakortasuna handitzeko helburua izan behar dute, bai eta biztanlego aktiboaren (enplegatua zein langabetua izan) gaitasunak eta prestakuntza hobetzea ere, 45 urtetik gorako pertsonei, iraupen luzeko langabetuei eta EEEren batek eragindakoei lehentasuna emanez. Epea 2017ko martxoaren 17an amaitzen da.

Gasteizko Udalak prestakuntza-programa bat, ekintzaile-txeke bat eta bekak eskaini zituen 2016an. Udaletik esan digutenez, espero dute datozen hilabeteetan zabaltzea laguntzen deialdiak. Gasteizen bizi bazara, Udalak asteazken eta ostiraletan ekintzaileentzat eskaintzen dituen saio informatiboetan eman dezakezu izena.

 

BIZKAIA

Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak eska ditzakezu, baina kontuan izan eskaera-epeak ez daudela zabalik urte osoan zehar.

Aldundiak autoenplegua sustatzeko eta langabezian edo baztertzeko arriskuan dauden pertsonek enpresak sortzeko diru-laguntzak ematen ditu. Aldundiak argitaratu berri du  2017ko laguntzen oinarriak arautzen dituen dekretua, eta uste da eskaera-epea aurreko urtekoaren antzekoa izango dela (iaz uztailaren 27tik irailaren 15era izan zen). Orduko hartan, 5.000 eurorainokoa izan zen pertsona sustatzaileentzako diru-partida, eta 15.000rainokoa erakunde onuradunentzakoa.  Foru Aldundiak web-orria adi jarraitzea gomendatzen du, edo bertara deitzea informazioa eskatzeko (944/068008).

Partida horietaz gain, Elkartegiak programa ere eskuragai dago edozein bizkaitarrentzat. Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak dira, egitasmo iraunkor eta orekatuak dituzten enpresa txikiek Azpiegiturak SAUren elkartegien azpiegiturak erabili ahal izan ditzaten. Banakako enpresariak izan daitezke horien onuradunak, bai eta sortu berri diren edota zabaltzeko edo kokapena aldatzeko beharra duten lehendik dauden merkataritzako sozietateak ere. Epea 2017ko abenduaren 30ean amaitzen da. Errentamendu-kontratuak izaten dira (gehienez 10 urte), bulego-moduluak erosteko aukerarekin. Informazio gehiago hemen.

 

Udal-laguntzak

Udal-laguntzak eta diru-laguntzak ere badituzu. Eskaintza aldatu egin daiteke testu hau irakurtzen duzun garaiaren arabera:

Bilbao Ekintza. Udal-erakunde honen bidez, aholkuak eta informazioa jaso ditzakezu, Bizkaiko hiriburuan ekintzaile izatekotan bazabiltza. Zure egitasmoa aztertzen eta bideragarritasun-plana egiten lagunduko dizute.

Lanbiden izena emandako pertsona langabetuak kontratatzen dituzten Bilboko enpresentzako laguntzak. Kontrataturiko pertsonak langabezian eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile bezala izena emanda egon beharko dira. Kontratuen iraupena hiru hilabetekoa izan beharko da gutxienez. Epea 2017ko maiatzaren 2an amaitzen da. Hemen irakur dezakezu deialdia.

Kontrataziorako laguntzak (Santurtzi 2017). Lan-kontratuak egiteko laguntza multzoa da; kontratu mugagabeak zein iraupen mugatukoak izan daitezke, 6 edo 3 hilabeteko gutxieneko iraupenekoak, eta kasu batean zein bestean, lan-jardunaren % 50ekoak gutxienez. Laguntzok Santurtziko Udalak ematen ditu. Epea 2017ko apirilaren 30ean amaitzen da. Informazio gehiago hemen.

Enpresak eta negozioak sortzeko laguntzak (Gueñes 2017). Gueñeseko Udalak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ematen ditu 2017an zehar, eta pertsona langabetuak sustatzaile izanda, enpresa- eta inbertsio-egitasmoak sortzetik eta abian jartzetik eratorritako gastuei aurre egiteko. Epea 2017ko abenduaren 31n amaitzen da.Informazio gehiago hemen.

Enplegua sustatzeko bertoko jarduerei laguntza (Trapagaran). Herriko langabetuen kontratazioa errazteko ematen du Udalak laguntza. Gehienezko laguntza 3.000 eurokoa da lan-jardun osoko hiru hilabeteko kontratu bakoitzeko, eta 6.000 eurokoa lan-jardun osoko sei hilabeteko edo gehiagoko kontratu bakoitzeko. Epea 2017ko martxoaren 31n amaitzen da.Hemen irakur dezakezu gehiago.

 

GIPUZKOA

Ekintzaileei aholku emateko eta laguntzeko hainbat programa eskaintzen ditu Foru Aldundiak. EMEKIN Programa emakumeei zuzendutakoa da; TXEKIN Programa enpresa bat sortu nahi duten pertsonentzat; eta TXEKINTEK Programa egitasmo berritzaileentzat. Deialdiak ez dira oraindik zabaldu. Epeak zabaldu orduko, Foru Aldundiak haien berri emango du web-orrian.

Foru Aldundiak egitasmo berritzaileei zuzenduriko Etorkizuna Eraikiz – GipuzkoaLab laguntzak ere onartu zituen. Elkarteei, fundazioei, enpresa publikoei zein pribatuei, udalei, mankomunitateei edota interes ekonomikoko elkarteei zuzenduak daude, eta egitasmoek berritzaileak izan behar dute, eta etorkizuneko erronkei erantzun behar diete. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 13an itxiko da.Informazio gehiago hemen.

 

Udal-laguntzak

Udalaren laguntzak eta diru-laguntzak ere eska ditzakezu. Eskaintza aldatu egin daiteke testu hau irakurtzen duzun garaiaren arabera:

Donostiako Udalak, Ekonomia Sustatzeko Planaren bidez, enpresa berriak eta enplegua sorrarazteko eta lehiakortasuna hobetzeko hainbat laguntza zuzen eskaintzen ditu. Deialdia apirilean argitaratu ohi da.

30 urtez azpiko pertsonak kontratatzeko laguntzak Irunen. Irunen erroldatuta dauden eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile bezala izena emana duten gazte langabetuak kontratatzen dituzten Irungo enpresei zuzendutako laguntzak. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko apirilaren 30ean itxiko da. Hemen irakur dezakezu gehiago.

Tolosako ekintzaile berrientzako diru-laguntzak. Berriz Tolosa programaren bidez, Tolosan transferitutako negozioren baten ardura hartzen duten ekintzaile berriei ematen zaizkie diru-laguntzak. Diru-laguntza lokalaren lehen hiru urteetako alokairua ordaintzeko da. Laguntza, gehienez, hileko 450 eurokoa izango da lehen urtean, hileko 300 eurokoa bigarrenean eta hileko 150 eurokoa hirugarrenean. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 9an itxiko da. Hemen irakur dezakezu Tolosako Udaleko iragarkia.

Pertsona langabetuak kontratatzeko laguntzak (Oñati) Herriko mikroenpresei eta enpresa txikiei herrian erroldaturiko pertsona langabetuen kontratazioa erraztea dute helburu laguntzok. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko ekainaren 30ean itxiko da. Informazio gehiago hemen.

 

EUSKO JAURLARITZA

Eusko Jaurlaritzak laguntza-deialdi irekia dauka euskarazko ekoizpen editoriala sustatzeko. Laguntza argitaratze-kostuaren % 7rainokoa izan daiteke. Epea 2017ko martxoaren 31n amaitzen da.Informazio gehiago hemen.

Eusko Jaurlaritzaren deialdi guztiak egunean izateko, Eusko Jaurlaritzaren orri hau bisitatzea gomendatzen dizugu, bai eta Lanbide Enplegu Zerbitzuaren beste hau ere.

 

NAFARROA

Nafarroako Foru Gobernuak ekintzaileei zuzendutako hainbat laguntza eskaintzen ditu. Partida horien artean, hauek nabarmenduko genituzke:

-Enpresen hasierako gastuei aurre egiteko laguntzak. 2016ko uztailaren 1a eta 2017ko ekainaren 30a bitartean Nafarroan sortu diren edo epe horretan jarduera Nafarroara eraman duten enpresei zuzenduta daude laguntza horiek. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko ekainaren 30ean itxiko da. Informazio gehiago hemen.

-Nekazaritzaz kanpoko jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsio-laguntzak. Nekazaritzaz kanpoko jardueratan produkzio-proiektu bati ekin nahi dioten nekazari ohiei edo haien lehen graduko familiakoei zuzendutako laguntzak dira. Laguntza 200.000 eurokoa izango da gehienez egitasmo bakoitzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 20an amaituko da. Informazio gehiago hemen.

 

Udal-laguntzak

-Iruñeko Udalak ekintzaile izatea erabaki duten gazteentzako laguntzak eskaini zituen 2016an. Aurtengo diru-laguntzak ez dira onartu oraindik. Udaletik esan digutenez, laguntzen berri maiatz inguruan ematea espero dute.

-Orkoiengo Udalaren laguntzak autoenplegua sustatzeko. Herrian erroldatuta dauden eta langile autonomo gisa hasten diren langabetuei zuzenduta daude. 1.500 euroko laguntza emango da, gehienez ere. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 31n itxiko da.

-Odietako Udalaren diru-laguntzak enplegua sustatzeko.  Udalak laguntzak eskaintzen dizkie herriko langabetuak kontratatzen dituzten ekintzaileei. Herrian erroldatuta egonda, enpresari indibidual, profesional zein autonomo gisa hasten diren  pertsonei ere badagozkie diru-laguntzak. Horiek eskatzeko epea 2017ko abenduaren 31n itxiko da.Hemen irakur dezakezu deialdia.

Eguesibarko Udalaren laguntzak autoenplegua sustatzeko. Udalak urteko 2.000 eurorainoko laguntzak ematen ditu, herrian erroldatuta egonda, autonomo gisa hasten diren langabetuentzat. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 31n itxiko da.Hemen irakur dezakezu deialdia.

-Lokalak alokatzeko eta erosteko laguntzak Eguesibarko ekintzaileentzat. Alokairuan hartutako zein jabetzan erositako lokal batean negozio edo jarduera ekonomiko berri bat abian jartzera doazen pertsona fisikoak zein juridikoak izan daitezke diru-laguntzon onuradun. Jarduerak izaera industriala, komertziala edo bestelako zerbitzu-izaera izan lezake, baita profesionala ere. Erroldatutakoei zuzendutako laguntzak hileko 1.000 eurorainokoak izan daitezke erabilera industrialerako badira, eta 800 eurorainokoak erabilera ez-komertzialerako badira. Erroldatuta ez daudenentzako laguntzak 500 eta 400 eurora jaisten dira, hurrenez hurren. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 31n itxiko da.Hemen irakur ditzakezu deialdia eta oinarriak.

-Enplegua sustatzeko diru-laguntzak (Odieta).  Herrian erroldatutako langabetuak kontratatzea diruz laguntzen du Udalak. Herrian gutxienez urtebetez erroldatuta egonda, enpresari indibidual, profesional zein autonomo gisa hasten diren pertsonei ere badazgokie diru-laguntzak.Hemen irakur dezakezu deialdia. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 31n itxiko da.

 

GOBERNU ZENTRALA

Enplegu Ministerioak autonomo-lana, gizarte-ekonomia eta enpresen erantzukizun soziala sustatzeko laguntzak eman zituen 2016an. Aurten, oraindik, ez da deialdirik egin. Kultura Ministerioak, baina, kultura-enpresei zuzenduriko diru-laguntzak eskaintzen ditu. Haien artean honako hauek daude:

-Egitasmo digital eta teknologikoak baliatuz, kultura- eta sormen-industriak modernizatzeko eta berritzeko laguntzak. Ministerioak, laguntzon bidez, kultura- eta sormen-industrian enplegu-sorkuntza handitzeko asmoa du. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 14an itxiko da.Informazio gehiago hemen.

Liburu-dendek berriro balio kulturala hartzeko eta haiek modernizatzeko diru-laguntzak. Liburu-denda independenteak modernizatzeko jarduerei zuzendutako laguntzak dira. Web-orriak sortzeko edo hobetzeko erabili daitezke laguntzok, bai eta irakurleei eduki digitalak eskuratzea erraztuko dien beste edozein egitasmotarako ere. Azken urtean eskualdatu edo eskualdatuko diren liburu-dendak martxan jartzeko ere erabili daitezke, bai eta katastrofe batek edo salbuespenezko zirkunstantziek galera handiak eragin dituen haietan ere. Kultura Ministerioari eskaerak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 10ean itxiko da. Hemen irakur dezakezu deialdia.

Ikusten duzun bezala, aukera asko dituzu. Begiratu zein den zure negozioaren edo jardueraren profilari hobekien doakiona. Eta, noski, laguntza edo informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Gaztenpresan zure zain gaude.

*Deialdiek aurrera egin ahala, artikulu honetan jasotako laguntzak eguneratzen joango dira hiru hilean behin.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Octubre 9, 2024
Maite Ibáñez de Maeztu ha estado a la cabeza de Maikala, una pastelería que ha sido referente del barrio bilbaíno de Deusto y del Casco Viejo.   GAZTENPRESA: Maikala es un proyecto que arranca en 2015, ¿verdad? MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: Nació en el 2015 con la puesta en marcha de la parte del obrador...
Octubre 3, 2024
Vemos habitualmente el término “patrocinado”, ya sea un evento o contenido, pero ¿qué es exactamente? El patrocinio es una estrategia de marketing en la que una empresa (el patrocinador) proporciona financiamiento a una entidad, evento, persona o causa (el patrocinado) a cambio de la exposición de su marca asociada a ese elemento. Es decir, se...
Septiembre 18, 2024
Una mesa de tres patas. Pero no una cualquiera. Una sólida, resistente. Una de esas en las que te juntas a pasar buenos momentos. Eso podría decirse que es Emakumeook. Un proyecto creado por tres mujeres emprendedoras. Almudena, Bea y Naiara.   GAZTENPRESA: ¿Cómo os conocisteis y cómo surge Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook surge porque una...
Septiembre 3, 2024
¿Tu negocio necesita un impulso? ¿Tienes la sensación de que tu empresa se ha estancado últimamente? Quizá sea hora de reevaluar tu estrategia comercial o tu plan de negocio para subir de nivel, potenciar la visibilidad de tu marca y aumentar las ventas de tu producto o servicio. Te ofrecemos una serie de tips para...
Julio 30, 2024
En esta tercera temporada del podcast, hemos ahondado en la economía y el impacto social a través de diversas iniciativas emprendedoras. Pero, ¿cómo se mide y evalúa el impacto social? Para responder a esta pregunta, contamos en el último episodio de la temporada con Jessica Pizarro Arteaga, una emprendedora que ayuda a entidades y empresas...
Julio 23, 2024
La Asociación de Mujeres Emprendedoras y Empresarias en Euskadi lleva más de 10 años promoviendo y visibilizando el emprendimiento femenino. Con Izaskun Rama, su actual presidenta, charlamos en este nuevo episodio del podcast sobre los desafíos que afrontan las mujeres a la hora de poner en marcha sus propios negocios.   El origen de la...