Nola zaindu zure negozioaren irudia Facebooken eta Instagramen

Gaur egun, Espainian Facebook da, oraindik ere, sare sozialik ezagunena eta erabiltzaile gehien dituen bigarrena (WhatsApp da lehenengoa), IAB Spain elkarteak urtero egiten duen “Sare Sozialen Azterketaren (2021)” arabera. Txosten horretan adierazten denez, Instagram da azken urtean gehien hazi den sare sozialetako bat, bereziki emakumeen eta gazteenen artean, eta huraxe da erabilera-maiztasunik handiena duen bigarrena […]

Zer da merkatu-azterketa bat?

gzt-art-estudio-mercado

Ekintzailetza abentura zirraragarria da, erronkaz betea. Zure negozio berria martxan jartzeko orduan, zalantza pila bat izango dituzu, eta horiei ahalik eta segurtasunik handienarekin erantzun beharko diezu arrakasta ziurtatzeko. Horregatik, arduratsua izan behar duzu, zure negozio berriaren xehetasun guztiak zehaztu behar dituzu eta aurrez aurre aurkituko dituzun erronken jakitun izan behar duzu. Erronka horietako bat, beharbada […]

Zergatik eskaini beharko zenioke arreta handiagoa zure negozioaren Google My Business fitxari?

gzt-google-my-business

Bazenekien, Google My Business fitxari esker, zure enpresa Googlen emaitzen lehen orrian ager daitekeela, web-orririk ez baduzu ere? Eta, gainera, leku garrantzitsua eta nabarmena izango duzu bilatzailean. Jakina, hori ez da gertatuko edozein bilaketa motatan. Erabiltzaileak zuzenean zure negozioaren izen zehatza bilatzailean jartzen duenean baizik, edo pertsona batek zuk eskaintzen duzun zerbitzu, produktu edo marka […]

Ez egon Interneten egoteagatik bakarrik: diseinatu estrategia bat zure negozioaren helburuak lortu ahal izateko

gzt-social-media-webinar

Normalean, ekintzaile bati galdetzen diogunean zer marketin-tresna erabiliko dituen bere negozioa ezagutzera emateko, ia guztiek sare sozialak aipatzen dituzte. Hala ere, pixka bat gehiago sakondu eta zenbait galderari erantzuteko eskatzen diegunean ¾«Eta zer kontatuko duzu sareetan?», «Nola kontatuko duzu?», «Zer maiztasunekin?» eta «Nori kontatuko diozu, eta zer helbururekin?»), lehenengo erantzunaren irmotasunak askotan bide ematen dio […]

Gaztenpresaren 2020ko emaitzak: 256 enpresa eta 504 lanpostu berri

gzt-art-memoria-2020

Gaztenpresan 25 urte daramatzagu jada Euskadiko eta Nafarroako ekintzaile askori laguntzen. Denbora horretan, hasieran bezala eutsi diogu ekintzailetza sustatzeko eta enplegua sortzeko helburuari. COVID-19ak eragindako krisiak gogor jo du 2020an gure sare ekonomikoan eta sozialean, eta eragin larria izan du enpleguan. Hala ere, Gaztenpresan lanean jarraitu dugu ekosistema ekintzailea suspertzeko eta sasoi latz honi aurre egin […]

Nola ekin modaren munduan jasangarritasunaren bidez

gzt-art-moda-sostenible

Kotoia; artile eta liho organikoak; material birziklatuak; landare-larrua; laranja-, banbu- eta anana-zuntzak… Jasangarritasunaren eta ingurumenaren aldeko gizarte-joera asko bereganatu ditu modaren munduak azken urteotan, eta lanean jardun du gure ingurunea hobeto errespetatzen duten materialak sortzeko. Aldi berean, beste joera bat etorri da, jantziak birziklatzearen, berraprobetxatzearen eta berrerabiltzearen aldekoa, ekonomia zirkularraren kontzeptuari jarraituz. Horretan, hain zuzen, […]

Mentore on batek izan behar dituen ezaugarri garrantzitsuenak

gzt-mentoring

Elton John abeslari britainiarra bere karreraren hasieran nabarmentzen hasi zenean, haren agenteak, Howard Rosek, gomendio batzuk eman zizkion, eta gomendio horiek bere ibilbidea markatu zuten; sekula ez zituen ahaztuko. Kontzertu handiak eskaintzeko nahikoa fama izan arren, Rosek honako gomendio hau eman zion behin: “Ez ezazu zeure burua goizegi irudikatu leku oso handi batean. Hori egin […]

Nola jarri martxan proiektu ekintzaile bat?

gzt-arrancar-proyecto-emprendedor-blog

Duela urte batzuk, Alazne izeneko gazte ekintzaile bat konturatu zen, munduan zehar makina bat bidaia egin arren, ia ez zuela merezi zuen oroitzapeneko argazkirik. Selfie lausoak, enkoadraketa eskasak, jendea alde guztietan… Arrazoia zena zela, ateratako milaka argazkietatik gutxi batzuk baino ez ziren onik irteten. Urte batzuk geroago, Alaznek argazkilari profesionalez osaturiko sare bat sortu zuen, […]

Zure espiritu ekintzaileak saria du

GZT_Campaña-Reto-Post-Lanzamiento-de-Concurso-1000x530_OK_eus

Azken urtean, Gaztenpresan berritzeko eta negozio bat egokitzeko zenbait adibide eman dizkizugu osasun- eta enpresa-krisi zail honetatik irteten saiatzeko. Baina, orain, zure txanda eta beste askorena iritsi da, barruan daramazuen espiritu ekintzailea probatzen duzuen edo hala egin nahi duzuenona. Hurrengo egunetan, #BerrituErronka jarriko dugu abian, eta zure irudimena jarri beharko duzu martxan erronkari aurre egiteko. […]

CodeSyntax, kasu arrakastatsu bat Euskadiko ekintzailetza informatikoaren munduan

codesyntax-1

Eneko Astigarragak, Luis Fernándezek eta Gari Araolazak CodeSyntax sortu zuten 2000. urtean, ekintzailetzaren abenturan beren indarrak batuz. Hiru lagun horiek podologo baten kontsultan elkartu ziren, eta dagoeneko 21 urte daramatzate beraiek sortu zuten enpresan lan egiten. Webgune eleaniztunak sortzen hasi ziren, baina, azkenean, web-garapenaren, aplikazio mugikorren, posizionamenduaren edo big dataren eremura bideratu zituzten beren helburuak. […]