×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

CodeSyntax, kasu arrakastatsu bat Euskadiko ekintzailetza informatikoaren munduan

codesyntax-1
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Eneko Astigarragak, Luis Fernándezek eta Gari Araolazak CodeSyntax sortu zuten 2000. urtean, ekintzailetzaren abenturan beren indarrak batuz. Hiru lagun horiek podologo baten kontsultan elkartu ziren, eta dagoeneko 21 urte daramatzate beraiek sortu zuten enpresan lan egiten. Webgune eleaniztunak sortzen hasi ziren, baina, azkenean, web-garapenaren, aplikazio mugikorren, posizionamenduaren edo big dataren eremura bideratu zituzten beren helburuak. Ekintzailetzan izan duten esperientziaz hitz egin digute, eta txikia den zerbait arrakasta handiko proiektua izan daitekeela ere azaldu digute.

GAZTENPRESA: Ekitearen ideia podologo baten kontsultan elkartu ondoren sortu zela diozue zuen blogean. Nolakoa izan zen lehen hartu-eman hori?

CODESYNTAX: «Egiaz, Interneteko euskarazko posta-zerrenda baten bidez jarri ginen lehenengoz harremanetan, Eibartarrak posta-zerrendaren bidez. Ez genuen elkar ezagutzen. Interneteko talde horretan, gure hizkuntzan erabilgarri zeuden Interneteko aplikazioen eskasiaz eztabaidatzen genuen, baita interesgarrienak iruditzen zitzaizkigunak euskaraz martxan jartzeko beharraz ere. Posta elektronikoz hitz egin eta eztabaidatu ondoren, proiektua martxan jartzea eta elkar ezagutzea erabaki genuen. Eibartarrak posta-zerrendako beste kide baten kontsulta libre zegoen larunbat arratsalde batean, eta bertan elkartu ginen elkar ezagutzeko, are gehiago autokonbentzitzeko eta CodeSyntax martxan jartzeko (hala ere, ez zen hori izan aukeratutako lehen izena)».

GZT: Zuetako bakoitzak ikasketa batzuk ditu. Nola bururatu zitzaizuen CodeSyntax gisako enpresa bat sortzearen ideia?

CS: «90eko hamarkadaren amaieran, Interneten ia ez zegoen ondo lokalizatutako aplikaziorik, eta, webgune askotan, euskarazko edo beste hizkuntza batzuetako ataletara iristean, honelakoak aurkitzen zenituen: “laster”, “horretan ari gara” edo antzeko zerbait, eta horrela geratzen ziren zenbait hilabete edo urtetan».

«Informatikan eta softwarearen garapenean, nazioartekotzea ―argot teknikoan, i18n numeronimoaren bidez laburtua― softwarea diseinatzeko prozesua da, hura hainbat hizkuntza eta eskualdetara egokitu ahal izateko. Era berean, lokalizazioa (l10n) softwarea eskualde zehatz batera egokitzeko prozesua da, osagai espezifikoak gehituz. Bi kontzeptuak “Softwarearen globalizazioa” terminoan multzoka daitezke (“g11n” gisa ezagutzen da), eta horixe izan zen negozioaren hasierako ideia: softwarearen lokalizazioarekin eta nazioartekotzearekin lotutako zerbitzuak eskaintzea».

GZT: Gogorrak izan ziren hastapenak ekintzailetzaren munduan? Aholku emateko norbait izan zenuten?

CS: «Egia esan, SPRIren sarearen eta zerbitzuen eta EAEko Ikerkuntza Batzorde Etikoen laguntza izan genuen, bereziki BIC Berrilanena. Horrela, pixkanaka, forma eman genion proiektuari, Marisa Arriolaren, Laura Espinen, José Viteriren, Esterren eta beste askoren laguntzarekin, horiek proiektua ardazten lagundu baitziguten. Gero, 2000. urtean, prestatzen eta ikerketa-zentroak, unibertsitateak eta teknologia-enpresak bisitatzen aritu ginen Seattlen eta Silicon Valleyn».

«Gure hasierako negozio-ideia l10n eta i18n zerbitzuak eskaintzea zen, baina inork edo oso gutxik erosten dute zerbitzu hori bere horretan. Interneteko zerbitzuak egiten hasi behar genuen, nazioartean saltzeko premia zuten enpresei eskaintzeko, hau da, Interneten presentzia eleaniztuna behar zuten erakunde eta komunikazio-zerbitzuei edo nazioarteko erakundeei. Horretarako, software libreko edukiak kudeatzeko sistemak (CMS) erabili genituen. Zope eta Plene sistemetan oinarritu ginen hasieran, eta geroago Djangon eta neurrira garatutako beste aplikazio batzuetan (maila handiko programazio-lengoaian garatutako software libreko aplikazioetan, hala nola Pythonen)».

«Gure ustez, zerbitzu-zorroak eta bezeroek egindako erreferentziek argi eta garbi islatzen dute zer harrera ona izan duten gure zerbitzuek merkatuan daramatzagun urteetan».

GZT: Zer sentitu zenuten proiektuak arrakasta zuela ikustean?

CS: «Ez dugu bat-bateko arrakasta-sentsaziorik izan; aitzitik, gure lana urteetan zehar finkatu eta onetsi dela sentitzen dugu. Atzera begiratuz gero, oso pozik gaude egin dugun ekarpenarekin, hau da, euskarazko Internet garatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan software librea ezartzeko, gure bezero askok beren digitalizazio-prozesuetan arrakasta izateko edo gure aplikazio batzuen onespenerako egin dugun ekarpenarekin. Talde gisa, gure bezeroei eta gure inguruneari askoz ekarpen handiagoa egiten jarraitzea espero dugu».

GZT: Zerbait aldatuko zenukete proiektuaren gidaritzan egin dituzuen 21 urte hauetan?

CS: «Gure ustez, garrantzitsuagoa da CodeSyntaxen etorkizunera eta proiektuaren jarraitasunera begiratzea, eta ez iraganera. Baina, ziurrenik, hasieran ez genituen horrenbeste aintzat hartzen edo ez genituen gehiegi ezagutzen zenbait arrakasta-faktore, hala nola kudeaketa aurreratua, kalitatea eta testatzea, merkatuaren eta bezeroen ezagutza, salmenta- eta sustapen-kanalak, eta abar».

GZT: Pandemiaren eraginez, negozio askok ideiak bilatu behar izan dituzte egoerari aurre egiteko. Nola berrasmatuko zenukete web-garapenean jarduten duen negozio bat, zuena bezalakoa, alegia?

CS: «Oro har, IKTen sektore osoak eta Internetera bideratutako enpresek, gureak bezalakoak, ondo erantzun dute pandemia-egoeran: barnean, metodologia arinak eta lan egiteko modu berriak bereganatu dituzte; eta, horrez gain, hainbat sektoretako enpresei eta erakundeei irtenbideak eta aholkularitza eskaini dizkiete haien eraldaketa digitalaren prozesuetan».

GZT: Aholku bat ekiteko asmoa duten edo proiektu bat hasi berri duten pertsonentzat.

CS: «Ezinbestekoa iruditzen zaigu laguntza-talde bat edo aliatuak izatea, baita proiektua bezeroen beharretara egokitzea ere. Guri gertatu zitzaigun bezala, zerbitzu edo produktu berritzaileak eskaini arren, seguruenik merkatuko eskaeretara egokitu beharko dugu gure hasierako ideia».

Ekiteak pertsona baten bizitza nola alda dezakeen erakusten duen adibide bat baino ez da. Horregatik, Gaztenpresan zure proiektuko fase guztietan lagunduko dizugu. Izan ere, inoiz ez dakizu non sor daitekeen ekiteko aukera!

Post gehiago irakurri.

Iraila 26, 2023
2004an hasi zuen bere harremana Gaztenpresarekin Irene Rodríguez ekintzaileak, bere kontura delineatzaile gisa lan egiten hasteko pausoa eman zuenean. Baina harremana ez zen hor bukatu. 2016an, goi-kualifikazioko langile teknikoen outsourcinga bere jardueraren ardatz gisa hartzea erabaki zuen Iddtekek, bere zerbitzuak zabalduz, eta, berriro ere, Gaztenpresan oinarritu zen aldaketa horri aurre egiteko. Eta, orain, mentore gisa...
Iraila 14, 2023
Maiatzaren amaieran ireki zuten Bilbon House Of Movement Experience (HOME) zentroa, entrenamendu pertsonal eta mugimendu egokiturako gunea. Proiektu horren atzean, Laura Leandro eta Noel Herresánchez ditugu, eta euren esperientzia ekintzailea kontatuko digute elkarrizketa honetan. Entrenamendu-zentro horretara joaten diren guztientzat “etxe” bihurtzeko asmoz sortu duzue HOME. Zer du bereizgarri zuen proposamenak ariketa fisikoa egiteko beste aukerekin...
Iraila 4, 2023
Bi emakume gazte ekintzaile hauek urte batzuk zeramatzaten Concha Calle Decoración dendan lanean, Portugaleten (Bizkaia) erreferentziazkoa den interiorismoko negozioa. Orain, jabeek erretiroa hartu dute, eta proiektuaren buru jartzea erabaki dute Cristinak eta Edurnek. Elkarrizketa honetan kontatuko digute prozesu hori nolakoa izan den.   Zein unetan erabaki zenuten dekorazioko eta interiorismoko denda honen jarduerarekin jarraitzea? Edurne:...
Uztaila 7, 2023
Gaur Leire Uretarekin hitz egingo dugu, Nukka dendaren sortzailearekin. Emakume eta gizonentzako marka anitzeko moda-denda da Nukka, duela hiru urte irekia Amorebieta-Etxanon (Bizkaia). Bere apustua outfit erosoak egitea da, estilo handiko jantziekin eta osagarriekin, Leirek 20 urte baino gehiagoko eskarmentua baitu retail sektorean. Baina utz diezaiogun berari kontatzen. Zergatik erabaki zenuen zeure arropa-denda martxan jartzea?...
Ekaina 7, 2023
Laida San Sebastianena izan zen Gaztenpresatik ekimenean jasotako azken testigantza. Gizarte arloan ia 20 urtez ekintzaile izan ondoren, orain Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko ikasleekin partekatzen ditu bere ezagutzak eta esperientziak, Ekintzailetza Teknologikoko arduraduna baita han. “Ni naiz guztiari ‘bai’ esatearen asmatzailea”, aitortu zuen Laidak keinu bat eginez Andrea Fernandezek egin zuen aurreko mintzaldiari. Hain zuzen...
Maitza 31, 2023
Andrea Fernández-ena izan zen Gaztenpresatik ekimenean ezagutu genuen beste ekintzailetza-istorioetako bat. “Argentinar doinurik ez duen ekintzaile argentinarra eta erremediorik gabeko ibiltaria” da. Orain dela 20 urte baino gehiago etorri zen Andrearen familia Bilbora, hark hamabi urte baino ez zituenean. Bizitza pertsonalaren eta profesionalaren arteko orekari eusteak duen garrantziaz hitz egin zigun arlo anitz jorratzen dituen...