Posible al da nire mugikorrarekin argazki onak ateratzea, sare sozialetarako eta nire negozioaren webgunerako?

gzt-art-webinar-fotografia

Erantzuna BAI da, baina ez gaitezen engainatu. Denok ez daramagu argazkilari bat barruan, eta gure telefono adimendunarekin ateratako argazkiek ez dute inoiz izango profesional batek atera ditzakeen argazkien kalitate bera, argazkilaritza beti gure hobbyetako bat izan ez bada eta arlo horri buruzko prestakuntzarik ez badugu behintzat. Baina kontu hori argi badugu, eta une horretan argazkilari […]

Aukeratu zure negozioa LinkedInen aurkezteko modurik onena

LinkedIn 2002an sortu zen, eta, 20 urte eskasean, profesionalen sare sozial nagusia eta B2B sektoreko negozioen ezinbesteko elkargunea izatera heldu da. Izan ere, plataforma hori erabiltzen dute beren produktu eta zerbitzuak beste konpainia eta profesional batzuei eskaintzen dizkieten enpresa eta espezialistek. Sare sozial horretan lehen aldiz jotzen duten pertsona askok ez badakite ere, LinkedInen egoteko bi […]

Baduzu ekintzailetzarako konpetentziarik?

gzt-art-competencias-emprendedoras

Zure enpresa-proiektua sortu eta haren buru izan nahi baduzu, konpetentzia pertsonalak oso lagungarriak izan daitezke proiektu horretan arrakasta izateko. Zer dira soft skill edo konpetentzia pertsonalak? Gure helburuak lortzen laguntzen diguten jokabideak, jarrerak eta ezaugarri pertsonalak dira. Inguratzen gaituzten pertsonekin gustura lan egiten eta ziurgabetasun-egoeretan arazorik gabe nabigatzen laguntzen digute: gaur egun bizi dugunaren gisako […]

Hemen da Gaztenpresa Digitala!

gzt-art-gaztenpresa-digital

Urte eta erdi daramagu egokitzen jakitea eta berritzea zein garrantzitsua den azpimarratzen. Labur esanda, #JarraitzekoBerritzen. Horregatik, 25 urte baino gehiago egon ondoren zu bezalako pertsona ekintzaileei laguntzen, 2021a berritasunez eta berrikuntzaz beteriko urtea da Gaztenpresan. Urtea hasteko, gure webgunearen irudia garbitu genuen, sinpletu eta intuitiboagoa egiteko. Horrela, orain konexiorik gabe nabiga daiteke bertatik, aplikazio bat erabiliz, […]

Nola hobetu zure webgunearen erabiltzaile-esperientzia

gzt-art-experiencia-usuario

Internetek bere gain hartu ditu gure denbora profesionala, aisialdia, harreman sozial eta sentimentalak, erosketak…, eta pertsona gehienek beren telefono adimenduna piztu eta itzaltzeko botoia sakatuz hasten eta amaitzen dute eguna. Hootsuite plataformak eta We Are Social agentziak Digital 2021 txostenerako egindako azterketa baten arabera, egunean 6 ordu baino gehiago pasatzen ditugu gure mugikorrera, ordenagailura edo tabletara […]

Zergatik erabili enpatia-mapa bat zure negozioan?

gzt-art-mapa-empatia

Seguruenik gertatuko zitzaizun noizbait, negozio baten jabeari bere negozioaren onurei buruz hitz egiten entzun eta, lokalera iritsitakoan, hau pentsatzea: «Amatxo maitea… Hemen ez dut zoratuta ere erosiko!». Salmenten arrakastaren zati handi bat pertsonak erosteko unean duen pertzepzioaren araberakoa izaten da. Horregatik, funtsezkoa da bezeroaren azalean jartzea eta haren gustuak eta beharrak ezagutzea. Baina badago albiste […]

Sozietate kooperatibo txiki bat eratzeko prozesua

gzt-cooperativa

Jakin nahi duzu nola martxan jarri zure negozio-ideia? Lagunduko dizugu Ikusi gehiago Enpresa- edo lanbide-jarduera bati hasiera emateko modu asko daude. Aintzat hartu behar diren aukeretako bat sozietate kooperatibo txiki bat sortzea da. Aukera juridiko horren alde egiten dutenek azaltzen dutenaren arabera, sozietate kooperatiboen bidez sortzen den etekin ekonomikoa modu konprometitu eta sozialagoan lortzen da. […]

Eskerrik asko!

GZT_post_cierre_eu

Azken aste hauetan, #BerrituErronka-n parte hartu duten pertsonen ideia irabazleak erakutsi dizkizuegu gure sare sozialetan. Beren proposamenekin, ekimenak aurkeztu dituzte osasun-krisiak eragindako murrizketek gehien kaltetutako hiru sektoreetako negozioetarako. #BerrituErronka abian izan den aste hauetan, 50 ideia baino gehiago jaso ditugu, eta ideia horiek guztiek aurrera jarraitzeko lezio bat eman digute. Horrez gain, gogorarazi digute posible […]

Zergatik komeni da WhatsApp erabiltzea bezeroak artatzeko eta haiekin komunikatzeko?

gzt-whatsapp

Batez ere WhatsApp denok daukagun zerbait delako. Bueno, agian ez denok, baina bai gehienok. Mundu osoko bederatzigarren postuan dago Espainia WhatsApp aplikazioaren erabilerari dagokionez: 30,5 milioi erabiltzaile, «Informe ditrendia: Mobile en España en el Mundo 2020» txostenaren arabera (Ditrendia txostena: mugikorren erabilera Espainian eta munduan 2020an). Bestalde, bezeroekin zuzeneko harremana izateko aukera eskaintzen duen doako […]

Interneten saltzen hasi nahi dut. Nola egingo dut?

gzt-art-webinar-venta-online

Pandemia dela eta, onlineko denda bat martxan jartzea aztertu dute saltzaile txiki askok. Horrela, konfinamendu bat egongo balitz ere, bezeroei arreta ematen eta diru-sarrerak eskuratzen jarraituko lukete. Hala ere, onlineko salmentari ekin aurretik, kontu batzuk aztertu behar dira arreta handiz. Lehena eta garrantzitsuena honako hau da: argi izatea online saltzea beharrezkoa den gure negozioarentzat eta […]