×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Hemen da Gaztenpresa Digitala!

gzt-art-gaztenpresa-digital
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Urte eta erdi daramagu egokitzen jakitea eta berritzea zein garrantzitsua den azpimarratzen. Labur esanda, #JarraitzekoBerritzen. Horregatik, 25 urte baino gehiago egon ondoren zu bezalako pertsona ekintzaileei laguntzen, 2021a berritasunez eta berrikuntzaz beteriko urtea da Gaztenpresan.

Urtea hasteko, gure webgunearen irudia garbitu genuen, sinpletu eta intuitiboagoa egiteko. Horrela, orain konexiorik gabe nabiga daiteke bertatik, aplikazio bat erabiliz, eta negozioak eskualdatzeko aukera ere eskaintzen du, nabarmendu beharreko berritasunen artean.

Baina ez dugu hor geratu nahi izan, eta iraila ere indartsu iritsi da. Izan ere, Gaztenpresa Digitala aurkeztu nahi dizugu, zuretzat pentsatutako plataforma bat, beren enpresa-ideiaren edozein garapen-fasetan dauden Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ekintzaile guztientzat.

Prestakuntza eta laguntza leku berean

Gaztenpresa Digitalean, ekiteko beharrezkoak diren alderdi guztiei buruzko informazioa eta prestakuntza jaso ahal izango duzu material didaktikoaren bitartez, hau da, bideo, irakurgai interesgarri eta ariketa praktikoen bitartez. Baina ez da berritasun bakarra. Betiko aurrez aurreko laguntzaz gain, onlineko laguntza ere izango duzu. Zerbitzu horren bidez, Gaztenpresako taldeko pertsona batek lagundu egingo dizu bide horretan, eta feedbacka emango dizu behar duzun guztietan.

Sar zaitez Gaztenpresa Digitalean

Aukera guztietan sartzeko, urrats erraz hauek eman behar dituzu, besterik gabe:

  1. Egin klik hemen edo «Gaztenpresa Digitala» botoian, pantailaren eskuineko goiko aldean.
  2. Egin klik «Izena eman» botoiaren gainean.
  3. Sartu zure proiektuaren izena, deskribapen labur bat eta zure datu pertsonalak (izen-abizenak, NANa, posta-kodea, telefonoa eta helbide elektronikoa).

Izena eman ondoren, zure eremu pribatuan sartu ahal izango zara. Une horretan, zurekin harremanetan jarriko gara elkarrizketa bat hitzartzeko, zure kasua ezagutzeko, izan ditzakezun aukera guztiak aztertzeko eta, behar izanez gero, zure negozio-plana garatzen laguntzeko.

Eta, orain bai, eman begiratua Gaztenpresa Digitalari! Gogoratu: zalantzaren bat izanez gero, mezu elektroniko bat idatz diezagukezu helbide honetara: info@gaztenpresa.org.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...