Garatu zure negozio-ideia: Canvas eredua

Canvas

Canvas eredua da negozio-ideia bat modu sinplean, bisualean eta ulergarrian deskribatzeko metodo eraginkorrenetako bat. Alexander Osterwalder-ek idatzitako The Business Model Canvas liburuan dago oinarrituta. Metodo horrek hau du premisatzat: enpresek lau ardatz izan behar dituzte. Hauek dira: bezeroak, eskaintza, azpiegitura eta bideragarritasun ekonomikoa. Hortik aurrera, produktuak edo zerbitzuak bezeroei balio erantsia ematea lortu behar du […]

Negozio Plan on baten gakoak

Negozio Plana edozein ekintzailetza-abenturaren kanpamentu nagusia da, abiapuntua. Dokumentu horrek gai izan behar du enpresa-proiektu berriaren izaera laburbiltzeko eta proiektu hori negozio arrakastatsu bihurtuko duten helburuak, identitatea eta funtzionamendua jasotzeko. Hainbat arrazoi daude Negozio Plan on bat diseinatzeko: Enpresaren funtzionamendu-gakoak finkatzen ditu. Enpresaren egitura eta antolamendua zehazteko aukera ematen du. Ahuleziak, Mehatxuak, Indarrak eta Aukerak […]

Ideia ona edo negozio ona?

Nola jakin negozio-ideia on baten aurrean gauden 1995ean, Nintendok Virtual Boy merkaturatu zuen, 3D errealitate birtualeko kontsola. Bideo-jokoen merkatua goitik behera aldatzeko baldintza guztiak betetzen zituen, baina, Japonian merkaturatu zutenean, huts egin zuten salmenta guztiek, eta konpainiak uko egin zion Europan merkaturatzeari. Ia 25 urte geroago, enpresa teknologiko handi batzuek, hala nola Googlek eta Sonyk, […]

Merkatuko beharrak, negozio-ideiak identifikatzeko gida ona

«Baina zergatik ez zait lehenago bururatu?». «Ene, zer errazago izango zatekeen dena, jakin izan banu…». «Ziurrenik, ez da bideragarria izango, eta, horregatik, inor ez da lehenago saiatu…».   Hiru esaldi horiek negozio-ideia on bat bilatzen ari den eta oraindik aurkitu ez duen ekintzaile batek esan zitzakeen. Eta hirurek premisa bera dute ardatz: Ideiarik onenetakoak merkatuko […]

Nola egin online denda bat? Zure merkataritza elektronikoa abian jarri

gzt-art-ecommerce

Merkataritza elektronikoa boom bat da, eta oraindik beraren lehen ondorioak baino ez ditugu ikusi. Eustaten datuen arabera, 2017an Euskadin Internet bidez egindako salmentei erreparatuz gero: Internet bidez ere aritzen diren 41.000 saltokiek guztira egindako salmenten % 41 bide horretatik egin zuten. Gorako joera dago, argi eta garbi: salmenta-sistema hori urtean % 10 baino gehiago handitzen da. Datu […]

Ostalaritzako negozio arrakastatsua eratzeko gakoak

Ostalaritzaren eta jatetxeen munduak ahalegin handia eskatzen du, baina errentagarritasun handia ere eman diezazuke. Ekintzaile askok larregi pentsatu gabe irekitzen dute taberna edo jatetxea, berez dabilen jarduera delakoan eta, produktu ona eta lokal egokia izanez gero, besterik behar ez duelakoan. Kasurik gehienetan, ordea, jarduera horrek inbertsio handia eskatzen du, lehia itzela dago eta, lan handia […]