Negozio-plan on bat egiteko gako guztiak

plan-negocio

Zer da negozio-plan bat Kanpamentu nagusi gisako bat da negozio-plana edo enpresa-plana, edozein abentura ekintzaileren abiapuntua eta pauso garrantzitsuenetako bat enpresa bat sortzeko garaian. Hamaika aldiz entzungo zenuen noski horri buruz hitz egiten, baina beharbada ez dakizu nola garatu edo gauzatu. Dokumentu oso baliagarria dugu hau, enpresa-proiektu berriaren izaera laburbiltzeko gai izan behar duena, eta, […]

Garatu zure negozio-ideia: Canvas eredua

Canvas

Canvas eredua da negozio-ideia bat modu sinplean, bisualean eta ulergarrian deskribatzeko metodo eraginkorrenetako bat. Alexander Osterwalder-ek idatzitako The Business Model Canvas liburuan dago oinarrituta. Metodo horrek hau du premisatzat: enpresek lau ardatz izan behar dituzte. Hauek dira: bezeroak, eskaintza, azpiegitura eta bideragarritasun ekonomikoa. Hortik aurrera, produktuak edo zerbitzuak bezeroei balio erantsia ematea lortu behar du […]

Eguneratu zure negozio-plana: analisi estrategikorako tresnak

gzt-art-actualizar-plan-negocio

Beren bizitzan zehar, enpresa askok beren negozio-planak eguneratu behar izaten dituzte, egoera berrietara egokitzeko (krisi-egoeretara, adibidez) eta lehiakorrak izaten jarraitzeko. Analisi estrategikoei esker, zure enpresaren funtzionamenduan eragiten duten faktore guztiak ezagutu ditzakezu, hala nola alderdi operatiboak, barnekoak, eta merkatuen portaeran eragina duten kanpo-egoerak. Faktore horiek identifikatzen lagun diezazuketen hainbat tresna daude.   AMIA analisia edo […]

Marketin digitaleko 10 tip zure negoziorako

tips-marketing-digital

Steve Jobsek berak esan zuen: “Kontsumitzaileek ez dakite zer nahi duten, guk erakutsi arte”. Eta honako hau gaineratu zuen: “Interneten ez badago (zure produktua), ez da existitzen”. Bi esaldi horiek edozein negozio motatarako marketin-estrategia ororen oraina eta, batez ere, etorkizuna laburbiltzen dute: dena iristen da Internetera. Eta oraindik garbi ikusten ez baduzu, agian honako bi […]

Negozio Plan on baten gakoak

Negozio Plana edozein ekintzailetza-abenturaren kanpamentu nagusia da, abiapuntua. Dokumentu horrek gai izan behar du enpresa-proiektu berriaren izaera laburbiltzeko eta proiektu hori negozio arrakastatsu bihurtuko duten helburuak, identitatea eta funtzionamendua jasotzeko. Hainbat arrazoi daude Negozio Plan on bat diseinatzeko: Enpresaren funtzionamendu-gakoak finkatzen ditu. Enpresaren egitura eta antolamendua zehazteko aukera ematen du. Ahuleziak, Mehatxuak, Indarrak eta Aukerak […]

Zure marka pertsonala, funtsezkoa merkatuan nabarmentzeko

Zure enpresa berria sortu berri baduzu edo daukazuna sendotu nahian bazabiltza, zure marka pertsonala sustatzea da lehen urratsa. Gaur egun, branding pertsonala beharrezkoa izateaz gain, ezinbestekoa da edozein ekintzailerentzat, batez ere proiektuaren hasieran. Zeure marka pertsonala ezartzea zure burua merkataritza-enpresatzat hartzea da, lehiakideengandik bereizteko eta arrakasta profesional handiagoa lortzeko. Eskaintzaz betetako merkatu batean, Internetek eta […]

Ideia ona edo negozio ona?

Nola jakin negozio-ideia on baten aurrean gauden 1995ean, Nintendok Virtual Boy merkaturatu zuen, 3D errealitate birtualeko kontsola. Bideo-jokoen merkatua goitik behera aldatzeko baldintza guztiak betetzen zituen, baina, Japonian merkaturatu zutenean, huts egin zuten salmenta guztiek, eta konpainiak uko egin zion Europan merkaturatzeari. Ia 25 urte geroago, enpresa teknologiko handi batzuek, hala nola Googlek eta Sonyk, […]

Merkatuko beharrak. Negozio-ideiak identifikatzeko gida ona

gzt-art-necesidades-cliente

Hasi da negozio-ideiarik onena bilatzeko lasterketa. Hau da jakin behar duzun guztia Ikusi gehiago «Baina zergatik ez zait lehenago bururatu?». «Ene, zer errazago izango zatekeen dena, jakin izan banu…». «Ziurrenik, ez da bideragarria izango, eta, horregatik, inor ez da lehenago saiatu…». Hiru esaldi horiek negozio-ideia on bat bilatzen ari den eta oraindik aurkitu ez duen […]

Nola egin online denda bat? Zure merkataritza elektronikoa abian jarri

gzt-art-ecommerce

Merkataritza elektronikoa boom bat da, eta oraindik beraren lehen ondorioak baino ez ditugu ikusi. Eustaten datuen arabera, 2017an Euskadin Internet bidez egindako salmentei erreparatuz gero: Internet bidez ere aritzen diren 41.000 saltokiek guztira egindako salmenten % 41 bide horretatik egin zuten. Gorako joera dago, argi eta garbi: salmenta-sistema hori urtean % 10 baino gehiago handitzen da. Datu […]

Coworking-guneak, ekintzaileentzako aukera bikaina

Coworking

Zeure kasa lanean hasteko asmotan al zabiltza? Bada, orduan, seguru ez zaudela ziur non jarri lantegia. Zeure etxea duzu aukerarik errazena eta zuzenena, baina jende askok nahiago izaten du etxetik irten eta bulego baten lan-giroaren antzeko zerbait, errendimendu eta produktibitate hobeak izaten ditu eta. Horietakoa baldin bazara, coworkinga aztertzea gomendatzen dizugu. Izan ere, hori da […]