Non eta nola aurkitu negozio ideia on bat

Argi duzu, erabakia hartua duzu: ekintzailetzaren munduan abiatuko zara. Azken urteetan beharrezko konpetentziak barneratu dituzu eta eskakizun handiko mundu horretan behar diren izaera eta jarrera jorratu dituzu… Gauza bat baino ez zaizu falta: ideia bat aurkitu eta arrakastaz gauzatzea. Negozio-ideia ona ez da inoiz kasualitatez iristen. Bilaketa-prozesu zorrotza eta lan zehatza eskatzen ditu, eta ez […]

2018an ere aurrera jarraitzen du ekintzailetzak: 415 enpresa berri eta 812 lanpostu

Gaztenpresak 2018an garatutako jardueren laburpena aurkeztu du, eta urtearen itxiera arrakastatsua izan dela esan dezakegu! Fundazioaren jarduerak pertsona ekintzaileei laguntzea du helburu, ekintzailetzaren etapa guztiak gaindi ditzaten. Horrenbestez, aholkularitza pertsonalizatua ematen zaie lau etapatan bereizita, zenbait programaren bitartez: sorrera, finantzaketa, finkapena eta Mentoring programa. Sorrera Gaztenpresaren laguntzarekin eta ahaleginarekin abian jarri diren 415 enpresa berriei […]

Ezagutzen al ditut ekintzailea izateko behar ditudan konpetentziak?

Norbaitek ekintzaile izateko abenturari ekiten dionean, lanbide izango duen negozioari buruzko ezagutza zabala ez ezik, enpresa txikiaren funtzionamenduari lotutako alderdi guztiei buruzko prestakuntza osagarria ere behar du. Ondoren, ekintzailea izateko eskuratu behar dituzun konpetentziak azalduko dizkizugu, baita horiek eskuratzeko garatu behar dituzun gaitasunak eta ezagutzak ere. Enpresa bat sortzeko konpetentziak. Enpresa txiki baten bidez autoenpleguaren […]

Ekintzaile bihurtzeko lehen pausoak

GZT-Primeros-pasos

Ekintzailetza bokaziozkoa da, gero eta gehiago. Urtez urte gora egiten du espiritu ekintzailea askatu nahi duten eta beren negozioa eratzeko aukera aztertzen duten pertsonen kopuruak, 35 urtera arteko gazteen artean batez ere. Baina, ekiten hasi aurretik, edo aspalditik buruan darabilzun negozio-ideia hori garatu aurretik, oinarrizko pauso batzuk eman behar dituzu. Prestakuntza. Ekintzailetzaren munduan emango dituzun lehen […]

Ekin aurretik, erantzun 4 galdera hauei

Zer da ezinbestekoa nolabaiteko arrakasta-bermeekin ekin ahal izateko? Prestakuntza egokia eta, batez ere, dedikazio handia behar direla esango genuke: ekiteko asmoa duzun sektorea dena dela, bertan moldatzeko prest egon behar duzu, baita zure negozioa aurrera ateratzeko denbora inbertitzeko ere. Baina bada bere enpresa-ibilbidean zehar uneren batean edo bestean mundu guztiak behar izan duen zerbait: laguntza. […]

Pertsona ekintzailearen izaera eta jarrera al dituzu?

Ekintzailetza modan dago. Egunero ikusi eta irakurtzen ditugu startup bikainei edo negozio-ideia apartak izan dituen jendeari buruzko albisteak. Gaiaren inguruko informazioa oso ugaria da, eta batzuetan badirudi arrakastaz ekiteko nahikoa dela ideia on bat edukitzea, gainerako guztia berez etorriko dela. Baina errealitatea oso bestelakoa da. Mundu guztia ez da ekintzaile perfektua: negozio bat martxan jartzeko […]

2019: Lankidetzaz eta jardueraz betetako urtea

Gaztenpresan hainbat erakunderekin lan egiten dugu ekintzailetzarekin lotutako arrazoiak sustatzeko helburuarekin. Urtearen hasieratik, zenbait ekimenetan eta ekitalditan parte hartu dugu, Euskadin ekintzailetza gaztea sustatzen duten erakundeetako bat izateko. Africa Basque Challenge 2019: otsailaren 15a Gaztenpresatik epaimahai gisa parte hartu dugu Africa Basque Challenge lehiaketaren azken edizioko sari-banaketan, Bilbon. Lehiaketa ekintzaile euskaldunen eta afrikarren arteko lankidetzan […]

Langile autonomoen zerga-sistema ezagutzeko oinarrizko gida

Langile autonomoek edo norberaren kontura ari direnek ordaindu beharreko zergei buruz hitz egiten dugunean, BEZaren aitorpena datorkigu burura berehala. Baina profesional horien tributazioa hori baino zabalagoa da, eta ezaugarri ezberdinak dituzten zerga batzuk hartzen ditu barne. Hona hemen kontuan hartu behar dituzun zergak, langile autonomoa bazara: Balio Erantsiaren gaineko Zerga. BEZa kontsumorako zeharkako zerga da, […]

Coworking-guneak, ekintzaileentzako aukera bikaina

Coworking

Zeure kasa lanean hasteko asmotan al zabiltza? Bada, orduan, seguru ez zaudela ziur non jarri lantegia. Zeure etxea duzu aukerarik errazena eta zuzenena, baina jende askok nahiago izaten du etxetik irten eta bulego baten lan-giroaren antzeko zerbait, errendimendu eta produktibitate hobeak izaten ditu eta. Horietakoa baldin bazara, coworkinga aztertzea gomendatzen dizugu. Izan ere, hori da […]