×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ezagutzen al ditut ekintzailea izateko behar ditudan konpetentziak?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Norbaitek ekintzaile izateko abenturari ekiten dionean, lanbide izango duen negozioari buruzko ezagutza zabala ez ezik, enpresa txikiaren funtzionamenduari lotutako alderdi guztiei buruzko prestakuntza osagarria ere behar du.

Ondoren, ekintzailea izateko eskuratu behar dituzun konpetentziak azalduko dizkizugu, baita horiek eskuratzeko garatu behar dituzun gaitasunak eta ezagutzak ere.

Enpresa bat sortzeko konpetentziak.

Enpresa txiki baten bidez autoenpleguaren munduan hasi nahi baduzu, enpresa hori nola sortu jakin behar duzu.

Horretarako, aukerak ezagutzeko eta ideiak proiektu bideragarri bihurtzeko gaitasuna izan behar duzu. Buruan negozio-ideia bat duten pertsona askok ez dute hori abian jartzeko beharrezko ezagutzarik.

Etapa horretan, plangintza- eta azterketa-gaitasunak behar dituzu:

  • Negozio Plan on bat egitea, zure ideiaren bideragarritasuna egiaztatzeko aurretik eman beharreko funtsezko urratsa delako.
  • Zure xede-merkatua eta eman beharreko lehen urratsak

Zure negozioa gestionatzeko konpetentziak.

Behin zure negozio berria abian jartzea erabakita, behar bezala gestionatu behar duzu egunero. Horretarako, honako gestio-gaitasun hauek behar dituzu:

  • Komunikazio- eta negoziazio-gaitasun eraginkorrak: eragile komertzial bezala jarduten jakitea eta zure produktu edo jarduera saltzeko trebetasuna izatea.
  • Administrazio-gaitasuna: enpresako zifra orokorrak ezagutzea, fiskalitateari, nominei eta abarri aurre egitea… hilero-hilero zure enpresaren bilakaera zehatz-mehatz ezagutzeko.
  • Lidergo-gaitasuna eta talde-lanean aritzeko gaitasuna.
  • Arriskuak ebaluatzeko eta zeure gain hartzeko gaitasuna, justifikaturik badaude.

Konpetentzia digitalak.

Zure negozioa aro digitalera egokitzeko, IKTei lotutako gaitasunak eskuratu behar dituzu. Informatikako aplikazio nagusiei lotutako ezagutzez gain, honako gaitasun hauek behar dituzu:

  • Informazioa aurkitu, ulertu, erlazionatu eta tratatzeko
  • Zure markarekin zerikusia duen eduki nabarmena sortzeko eta eraginkortasunez ezagutarazteko gaitasuna: zure webean, zure appean edo sare sozialetan.

3.0 Marketinaren aroan murgilduta gaude, bezeroa ez da jada kontsumitzaile hutsa, orain gure aliatu eta laguntzailea da, eta guk lagundu eta esperientzia bat eskaini beha diogu. Sare sozialen estrategiaren barruan, erantzuna eman behar diegu geure publikoaren behar eta lehentasunei.

Gogorarazi nahi dizugu Gaztenpresa Fundazioak prestakuntza-tailerrak eskaintzen dituela, zure negozio-proiektua aurrera ateratzen laguntzeko:

Enpresak sortzeko tailerrak. Horietan zure proiektuak arrakasta izateko izan litzakeen aukerak aztertu, zure produktuak edo zerbitzuak xede duen merkatua ikertu, eta abiatzeko oinarrizko ekintza plana prestatu ahalko duzu.

Negozioa sendotzeko tailerrak, hainbat ataletan banatuak eta zure negozioa gestionatzeko konpetentzia- eta ezagutza-multzo bat garatzera bideratuak.

Eta oraindik XXI. mendeko gaitasun digitalak garatu ez badituzu, Gaztenpresan SPRIren laguntza teknikoa eskaintzen dizugu. Interneten mugitzen eta saltzen irakatsi eta zure irudia eta marka sortzen lagunduko dizute, zure erabiltzaileen konfiantza irabazteko.

Post gehiago irakurri.

Otsaila 23, 2023
Iazko abenduaren 23an argitaratu zen BOEn enpresa emergenteen ekosistema sustatzeari buruzko legea, startupei buruzko lege bezala ezagunagoa dena. Estatua pertsona ekintzaileentzat eta horrelako negozioetan interesa duten inbertitzaileentzat helmuga erakargarri bihurtu dadila lortzea da arau berri honen helburua, hau da, enpresa berritzaile sortu berrietan, oinarri teknologikoa dutenetan, hazkunde bizkorrekoak direnetan eta negozio-eredu eskalagarri bat dutenetan interesatuta...
Otsaila 17, 2023
Aurten ere, Gaztenpresaren Astelehen Digitalak itzuliko dira, marketin digitaleko “No te pierdas en las redes” agentziak online ematen dituen prestakuntza-saioak. Saio hauetan, zure negozioaren eremu digitalarekin lotutako gaiak eguneratu ahal izango dituzu. Ordu edo ordu eta erdi inguruko iraupena duten tailer horietan, zure negozioan erantsi ditzakezun baliabide digitalen ikuspegi orokorra lortuko duzu. Izan ere, kontua...
Azaroa 30, 2022
Estatuko enpresen erdia baino gehiagok azken urtean zibereraso bat jasan dutela onartzen dute. Ezagutzen zenuen datu hau? Ezagutzen dituzu Phising, Vishing edo Smishing kontzeptuak? Artikulu honetan, Lautik IT Solutions hori eta askoz gehiago kontatu digu. Konponbide teknologikoetara eta eraldaketa digitalera bideratutako enpresa honek iaz Gaztenpresaren mentoretza-programan parte hartu zuen. Zibersegurtasunaren Eguna dela eta, negozio bat...
Iraila 16, 2022
Ekintzailetzaren igerilekuan murgildu aurretik, urik badagoen egiaztatu beharra dago; gure kasuan, horrek esan nahi du arrisku-analisia gauzatzea eta negozio-plana egitea. Gogoan izan ezazu negozio-plana edo enpresa-plana oso tresna baliagarria dela eta laburbildu behar duela enpresa-proiektu berria nolakoa den eta jaso egin behar dituela negozio arrakastatsu bihurtuko duten helburuak, identitatea eta funtzionamendua. Gainera, une oro gidatuko...
Uztaila 29, 2022
HALO Donostia hiru erizain elkartzetik sortutako proiektua da; hirurek ekiteko gogoa zuten, eta bereziki, erizaintzako zein dermoestetikako sektoreko egungo eskaintzari buelta emateko asmoa. Kooperatiben hilabetean, Halo Donostia-tik eman digute haien historiaren eta lehen urratsen berri.   HALO Donostia “estetika aurreratuko tratamenduetan espezializatutako erizaintza-zentro” moduan definitzen da. Azalduko zenigukete zertan datzan, eta zein den zuen balio...
Uztaila 15, 2022
Modu juridiko askotan gauzatu daitekeen proiektu ekintzaile bat: autonomoa, sozietate mugatua, kooperatiba… Ingravity Dreams elkarrizketatuko dugu Kooperatiben Nazioarteko Eguna dela-eta, Gaztenpresaren eskutik bere enpresa-ibilbideari ekin zion abereen ongizatera zuzendutako zentroa, hain zuzen ere.   Zer da Ingravity Dreams eta nola sortu zen? Abereen ongizatea da Ingravity Dreams. Gure abereak fisikoki indarberritzeko teknika naturaletan espezializatutako lekua,...