×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Non eta nola aurkitu negozio ideia on bat

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Argi duzu, erabakia hartua duzu: ekintzailetzaren munduan abiatuko zara. Azken urteetan beharrezko konpetentziak barneratu dituzu eta eskakizun handiko mundu horretan behar diren izaera eta jarrera jorratu dituzu… Gauza bat baino ez zaizu falta: ideia bat aurkitu eta arrakastaz gauzatzea.

Negozio-ideia ona ez da inoiz kasualitatez iristen. Bilaketa-prozesu zorrotza eta lan zehatza eskatzen ditu, eta ez da beti arrakasta erdiesten. Halere, enpresa-ideia bikainetako askok ezaugarri berbera dute: sustatzaileen jarduerari, zaletasunei, gustuei edo trebeziei lotuta egoten dira.

Benetako jeinuak ez bagara edo etorkizuna iragartzeko gaitasunik ez badugu, errazagoa da gu mugitu ohi garen arloan aurkitzea inspirazioa, inoiz ezagutu ez dugun batean baino. Eta gure arrakastaren zati handi bat gure lanaren menpe eta hirugarrenen aldetik, hala nola Gaztenpresaren aldetik, lortuko dugun laguntzaren menpe egongo da.

Gainera, hartu kontuan negozio arrakastatsu gehienak lehenagotik zeuden kontzeptuetan oinarritu direla; zoritxarrez, oso-oso pertsona gutxiri bururatzen zaie aurretiaz beste inork garatu ez duen ideia demasa. Horregatik, zeure negozio-ideiari buruz hausnartzen hasten zarenean, hartu kontuan elementu hauek:

  • Zer egin nahi zenuke? Pentsatu zer jardunetan aritu nahi duzun, zer utzi duzun egiteko gogoz edo zertarako trebatu zaren. Berreskuratu bokazio hori eta inoiz ez zaizu ilusiorik, gogorik eta lanerako gaitasunik falta izango. Hori lortzeko, jardun horretan ibili zaren aldi guztiak berrikustea eta ordenatzea komeni da, eta «nik beste modu batean egingo nuke…» pentsatu zenituen aldi guztiak azaleratzea. Zeure negozioa bideratzen hasteko tresna garrantzitsu-garrantzitsuak izango dira.

 

  • Aurkitu zoriontsu egingo zaituen sektorea. Lanean zoriontsua izatea ez da utopia. Edozein pertsonaren helburua izan beharko litzateke, eta helburua lorgarriagoa da zuk zeuk aukeratzen baduzu jarduna. Zeure ametsetako lana bilatzen ari zaren sentsazioak ematen dizun aparteko motibazioari esker, errazagoa gertatuko zaizu behar duzun hori bilatzea eta osatzen duten elementuetako bakoitza zehatz aztertzea. Zenbat eta azterketa zorrotzagoa egin, orduan eta aukera handiagoa edukiko duzu merkatuan hobia topatzeko eta zure ideia bideragarri bihurtzeko.

 

  • Errepasatu zure zaletasunak. Fitnessa gustatzen bazaizu, ondo ezagutzen baduzu eta horretan jarduten baduzu, errazagoa izango da jakitea zer beharrizan edo gabezia dauden sektore horretan eta nola hobe dezakezun fitnessa egiten duten pertsonen esperientzia. Eta gauza bera esan daiteke sukaldaritzari, irakurketari, golfari edo joskintzari buruz. Aprobetxatu zaletasun bati buruz duzun ezagutza, sakontzeko eta barruan dituen negozio-aukerak arakatzeko.

 

  • Aztertu zeure beharrizanak. Askotan, eremu pertsonalean nahiz profesionalean beharrizana sentitzen dugunean bururatzen zaigu ideia ona. Une horretan lehenengo bururatzen zaiguna hauxe da: ea nork erantzun ahal dion premiari eta zer baldintzatan erantzungo dion. Eta erantzunik aurkitzen ez baduzu, nor izango da gu baino hobea gabezia hori aztertzeko eta eskaintzen dituen negozio-aukerak arakatzeko?

 

  • Aztertu superespezializazioa. Sektore batzuek oso helduta dagoen merkatuan jarduten dute eta, a priori, ez dute negozio-aukera askorik eskaintzen. Alabaina, superespezializazioa ezarriz gero, etorkizun luze eta oparoko negozio-aukerak sor daitezke. Adibidez, abokatutza eta zibersegurtasuna batuz lortzen den espezializazioa.

 

  • Ikusi atzerrian zer ideiak duten arrakasta. Betidanik erabili eta beti ondo ibili den bide bat: negoziorako ideiak kanpoan bilatzea; hona ekartzea beste eremu batzuetan arrakasta frogatua duten jarduerak. Globalizazioak eta hiperkonektibitateak erraztu egiten du negozio-ideiak mugaz gaindi bilatzea; aldi berean, ordea, beste jende askok ere badauka ideia horiek berak ikusteko aukera. Horregatik, proposamen hori gure merkatu potentzialera egokitzeko gaitasunak bereiziko gaitu.

 

  • Ez alboratu dagoeneko abian diren ideiak, eta emaiezu buelta. Negozio berri gehienak abian diren ideietan oinarritzen dira, eta batzuetan ñabardurak dakar berezitasuna. Horregatik, buruan ideia bat badarabilzu, baztertu aurretik, galdetu zeure buruari ideia hori guztiz garatuta dagoen, sektorean zerbait interesgarri eskain dezakezun eta zergatik ez den gehiago arakatu.

Negozio-ideia bilatzean aholku horiek erabiltzen badituzu, inspirazioa aurkitzeko eta prozesua arrakastaz burutzeko aukera handiagoa izango duzu. Eta gogoan izan Gaztenpresan zuri laguntzeko gaudela: Konta iezaguzu zeure ideia eta negozio-plana prestatzen, abian jartzeko tramiteak egiten eta finantzaketa lortzen lagunduko dizugu.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 23, 2024
Euskadiko Emakume Ekintzaileen Elkarteak 10 urte baino gehiago daramatza emakumeen ekintzailetza sustatzen eta ikusarazten. Izaskun Rama egungo presidentearekin podcastaren atal berri honetan emakumeek euren negozioak martxan jartzeko dituzten erronkei buruz hitz egingo dugu.   Elkartearen jatorria 2013an, kafetegi batean, gauzak aldatzeko prest zeuden bost emakume ekintzailek bizia eman zioten EmakumeEkini. Izen horrek, “emakumeekin” eta “emakume”...
Uztaila 18, 2024
20 urteko ekintzailetza-abenturak askorako ematen du. Eta, bestela, esan diezaiotela gure gonbidatuari, Irene Rodríguezi. 20 urte hauetan bi familia osatu ditu. Etxekoa, bere senarrarekin eta bi alabekin. Eta, bestalde, Iddtek, gaur egun ia 100 langile dituen enpresa bat.   GAZTENPRESA: Nola hasi zen ekintzailetza-bide hori?   IRENE RODRÍGUEZ: Sektore honetako enpresa batean inoiz lan egin...
Uztaila 16, 2024
Ba al zenekien Kooperaren jarduerak arropei bigarren bizitza emateaz gain, batez ere, gehien behar dutenei bigarren aukera bat emango diela? Izan ere, ekonomia zirkularra eta ingurumenarekiko praktika jasangarriak sustatzeaz gain, gizarte-entitateen sare horren benetako helburua bazterkeria-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonentzako lan-aukerak sortzea da. Eta, lan handi horri buruz hitz egiteko, gure podcastera gonbidatu dugu Enrique...
Uztaila 9, 2024
Gaztenpresaren podcastean, kubaldun honekin (jaiotzez kubatarra eta bihotzez euskalduna) hitz egin dugu. Ekintzaile peto-petoa da, eta ez da konformatu bere proiektuak abiaraztearekin, baizik eta, gainera, ekintzailetzarako grina partekatzen du Euskadira migratutako emakumeekin, kolektibo horrek negozio bat abian jartzeko orduan dituen oztopo gehigarrien jakitun.   Laguntza eta ulermenerako gune bat Lan hori egiteko, Maylin Vergarak Emakume...
Uztaila 8, 2024
Ekin eta zure enpresa sortu aurretik, zure negozio-eredua landu behar duzu. Erakunde batek balioa nola sortzen, entregatzen eta bereganatzen duen deskribatzen duen eskema bat da. Bestela esanda, enpresa batek nola funtzionatzen duen eta irabaziak sortzen dituen definitzen duen plana da. Enpresa-tresna hau oso erabilgarria da, batez ere zure ibilbide berriaren hasieran, gida eta orientazio gisa...
Uztaila 2, 2024
Gaztenpresaren jarduera jarraitu ohi duzuen pertsonei ziur Elsa Pamparacuatro eta Keko Salvador izenak ezagunak egiten zaizkizuela. Ekintzaile bikote hau Gernikako Txitatoki zirku eskolaren sustatzailea da, iaz Donostian antolatu genuen Gaztenpresatik topaketan esan ziguten bezala. Han jakin genuen zentro honek, landa-eremuan zirkuko arteen praktika hurbiltzea eta sustatzea ez ezik, pertsonen garapen pertsonalerako eta gizarteratzeko tresna gisa...