Berritu bai, aukera bat da

GZT_Reto-Reinvéntate-Reinventarse-sí-es-una-opción_eus

Krisi-egoera batean egokitzea 2020. urtea oso gogorra izan zen sektore askorentzat, eta 2021. urtea izaten ari da. Hori dela eta, are gehiago balioesten dugu inguruko negozio ugarien lana. Baina baikorrak izan behar dugu. Dena den, egoera aldatu egin daiteke; izan ere, ikusi dugu zenbaitek baliatu izan dutela barruan daramaten ekintzailea ateratzeko, egokitu eta aurrera egin […]

Zer da dropshippinga, eta nola inplementatu behar da zure online negozioan?

gzt-dropshipping

Izan al duzu noizbait dropshippingaren berri? Negozio-eredu bat da, eta oso modan dago gaur egun, online denda bat oso gastu txikiekin abiarazteko aukera ematen baitu. Sistema horren bidez, zure online salmentako webgune propioa kudeatuko duzu, baina zureak ez diren produktuekin; hau da, biltegi handi bateko saltzaile bihurtuko zara, baina zure plataforma propioarekin. Salmenta bat egiten […]

Nola lortu ideia berriak negozio bati ekiteko edo negozioa berritzeko

gzt-como-generar-ideas

Batzuetan, zure negozioaren norabidea aldatu beharra senti dezakezu, hainbat arrazoi direla medio: zure produktua edo zerbitzua zaharkituta geratu delako, zure merkatu naturala ase dagoela ikusten duzulako, edo pairatzen ari garen krisiak bete-betean jo zaituelako, besteak beste. Zure negozioa likidatu eta berriz hasteko tentazioa izan badezakezu ere, askotan komeni da egin duzun lana aprobetxatzea eta pertsiana […]

«Zure negozioa sendotzeko trebetasun pertsonal eta finantzarioei» buruzko web-mintegiak

GZT-ART-Webinars

Gaztenpresaren «berritu eta sendotu zure negozioa» programaren barruan, hainbat web-mintegi diseinatu ditugu, zure enpresaren egunerokorako funtsezkoak diren trebetasun bigunak (soft skills) eta finantzarioak garatzen laguntzeko. «Gaztenpresaren astelehen digitalak» programak bezala, zazpi web-mintegi ditu honako honek, eta «Zure negozioa sendotzeko trebetasun pertsonal eta finantzarioak» lantzen dituzte. Zoom bidez emango ditu Gaztenpresak, apirileko eta maiatzeko asteazken guztietan, […]

Ezagutu Lean Startup metodoaren gakoak

gzt-lean-startup

Proiektu bati ekitea zirraragarria izaten da, baina lan konplexua ere bai. Gure ekosistema ekintzailea sendotuz eta garatuz doa, eta enpresa sortu berriek gero eta aukera handiagoak dituzte aurrera egiteko. Hala eta guztiz ere, oso garrantzitsua da zure negozioa edo zure produktua ahalik eta gehien zehaztea, enpresa guztien sorreraren inguruko ohiko zalantzak ahalik eta txikienak izan […]

Euskadin saria jaso duten negozio-ideiak

gzt-ideas-premiadas

Ekintzailetzak ez du etenik Euskadin. Gure ekintzailetza-sareak egunez egun hainbat erronkari aurre egin behar izan arren, urtez urte talentu-lagin berriak ikusten ditugu, jarduera ekonomikoa eta enpresa-produktibitatea mantentzen laguntzen dutenak. Berrikuntza-lan hori bereziki handia izan da azken urtean. Osasun-krisiak eta hark berekin ekarri dituen murrizketek ezin izan dute geldiarazi negozio-ekimen bideragarri eta original berrien agerpena gure […]

Zein dira alboko marketinaren teknikak?

GZT-Marketing-Lateral-parte-2

Berrikuntza sortzea eta produktu edo zerbitzu bati ikuspegi ezberdin bat ematea, oro har, prozesu zaila da, baina gaur egungo egoeraren ondorioz, funtsezkoa bihurtu da negozio askoren bizi iraupenerako. Aurreko post batean, hain zuzen ere, prozesu horri buruz hitz egin genuen eta alboko marketina zertan datzan azaldu genuen. Alboko marketin-estrategia bat gauzatzeko, marketin mixaren edozein elementu […]

Zer da alboko marketina? Ezagutu abian jartzeko gakoak

GZT-Marketing-Lateral-parte-1

Azken urtean, ekintzaile askok beren asmamena eta egokitzeko gaitasuna erabili behar izan dituzte beren negozioak hondora ez daitezen, egungo osasun- eta ekonomia-krisiaren erdian. Gaztenpresatik, #JarraitzekoBerritzen ekimenaren bidez, berritzeko gaitasuna sustatu eta babestu dugu. Gure ehun ekintzailearen ikuspegi disruptibo eta berritzaileari esker, posible izan da bizi dugun egoera dinamiko eta ezegonkor honetan enpresa-jarduera bermatzea. Negozio askoren […]

Emakumeen Nazioarteko Eguna

Nork esan zuen enpresa bat martxan jartzea erraza zela? Urte hauetan zehar, Gaztenpresak ehunka pertsonari lagundu die ekintzailetzaren abenturan. Gaur, martxoaren 8an, emakumeen nazioarteko egunean, ekiteko eta negozio bat aurrera ateratzeko buru-belarri aritu diren emakume guztiei agerikotasuna ematen lagundu nahi dugu.   Gaur egun, azken GEM mundu-txostenaren datuen arabera emakumeen jarduera ekintzailea handitu bada ere, […]

Nola egin dezaket nire produktuaren edo zerbitzuaren aurrekontua? Zure lanaren prezioa kalkulatzeko jarraibideak

como-hacer-presupuesto

Zenbat kobratu behar dut nire lanagatik? Aurrekontu bat eskatzen badidate, nola egingo dut? Lanorduen kalkuluaren arabera edo burututako zerbitzuagatik? Nola jakin dezaket egin dudan aurrekontua garestia ala merkea den? Norberaren kontura lan egiten baduzu, oso ohikoa izango da zure buruari galdera horiek eta antzekoak egitea aurrekontu bat eskatzen dizuten bakoitzean. Izan ere, zaila da jarduera […]