×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zein dira alboko marketinaren teknikak?

GZT-Marketing-Lateral-parte-2
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Berrikuntza sortzea eta produktu edo zerbitzu bati ikuspegi ezberdin bat ematea, oro har, prozesu zaila da, baina gaur egungo egoeraren ondorioz, funtsezkoa bihurtu da negozio askoren bizi iraupenerako. Aurreko post batean, hain zuzen ere, prozesu horri buruz hitz egin genuen eta alboko marketina zertan datzan azaldu genuen.

Alboko marketin-estrategia bat gauzatzeko, marketin mixaren edozein elementu alda daiteke (produktua/zerbitzua, prezioa, banaketa eta sustapena). Horrela, merkatuaren ase gabeko premia bat aurki dezakegu, edota ordaintzeko modua eraldatu ere.

GZT_INF_Tecnicas_marketing_lateral_EUS

Alboko marketinaren teknikak

Teknika aipagarrienak merkatuan eskaintzen dugun produktuaren edo zerbitzuaren eraldaketari buruzkoak dira. Horretarako, sei teknika desberdin daude, albo-marketineko estrategia bat garatu ahal izateko funtsezkoak direnak eta Phillip Kotlerrek berak bere lankide Fernando Trías de Besekin batera finkatu zituenak.

  • Ordezkapena. Teknika hau produktu baten ezaugarriak eta publiko potentziala erabat aldatzean datza, erabat desberdina den produktu bat sortzeko. Teknika horren adibide bat alkoholik gabeko ardo bat sortzea izan daiteke.
  • Alderantzikatzea. Metodo horrek jatorrizkoen kontrako ideiak sortzearen alde egiten du; adibidez, tinta ezabaezinezko boligrafo bat badugu, tinta ezabagarrizko boligrafo bat sor dezakegu. Modalitate horrek hainbat aukera sortzen laguntzen du, marka batek bere publiko potentziala harritzeko modukoak.
  • Konbinazioa. Kontzeptu, ezaugarri edo produktu desberdinak konbinatzen dira zerbait berria sortzeko. Horren adibide dira freskagarriak, zukuak edo gozokiak, fruitu ezberdinen zaporeak konbinatzen dituztenak askotariko emaitzak sortzeko.
  • Puztea. Teknika horren bidez, produktu baten ezaugarriak puztu egiten dira, goitik nahiz behetik, erabat aldatu arte. Teknika hori izan daiteke urdaiazpiko iberikoa, kabiarra, babarrunak txorizoarekin edo patata-tortilla bezalako zaporeen izozkiak sortzeko oinarria.

  Kentzea. Teknika horrek elementu bereizgarri bat edo batzuk kentzen dizkio produktu bati, beste bat sortzeko. Soja-esneak, adibidez, animalia-jatorriko produktuak baztertzen ditu, landare-jatorriko produktu erabat desberdina sortzeko.

  Berrantolatzea. Modalitate horrek produktu baten elementuen ordena edo diseinua aldatzen du. Horren adibide dugu, etxez etxeko sukalde-zerbitzua —sukaldaria etxe batera joaten da otordua prestatzera—. Edo forma desberdinekin izotz-koskorrak pertsonalizatzeko sistema.

Produktu eta zerbitzu ugari sortu dira alboko marketin-estrategien ondorioz. Ikonikoenetako bat Kinder arrautzak izan ziren. Produktu hori gai izan zen txikiei gehien gustatzen zaizkien elementuetako hiru (txokolatea, jolasa eta opariak) konbinatzeko, erabat bestelakoa eta berritzailea den zerbait sortzeko. Oraindik ere arrakasta handia izaten jarraitzen du. Teknika horren arrakastaren beste adibide bat jogurt likidoa izan zen. Edari horrek jogurt baten abantailak ditu, baina eramateko eta kontsumitzeko errazagoa da. Interrail sistema ere tren-txartel bat eta Europa osoan zehar bidaiatzeko aukera elkartzetik sortu zen, eta audioliburuek posible egin zuten irakurketaren eta audioaren konbinazio bitxia.

Alboko marketinaren ideia bat baduzu eta garatzeko laguntza behar baduzu, Gaztenpresan zure negozioaren edozein fasetan lagun diezazukegu. Zain gaituzu!

Post gehiago irakurri.

Ekaina 7, 2023
Laida San Sebastianena izan zen Gaztenpresatik ekimenean jasotako azken testigantza. Gizarte arloan ia 20 urtez ekintzaile izan ondoren, orain Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko ikasleekin partekatzen ditu bere ezagutzak eta esperientziak, Ekintzailetza Teknologikoko arduraduna baita han. “Ni naiz guztiari ‘bai’ esatearen asmatzailea”, aitortu zuen Laidak keinu bat eginez Andrea Fernandezek egin zuen aurreko mintzaldiari. Hain zuzen...
Maitza 31, 2023
Andrea Fernández-ena izan zen Gaztenpresatik ekimenean ezagutu genuen beste ekintzailetza-istorioetako bat. “Argentinar doinurik ez duen ekintzaile argentinarra eta erremediorik gabeko ibiltaria” da. Orain dela 20 urte baino gehiago etorri zen Andrearen familia Bilbora, hark hamabi urte baino ez zituenean. Bizitza pertsonalaren eta profesionalaren arteko orekari eusteak duen garrantziaz hitz egin zigun arlo anitz jorratzen dituen...
Maitza 23, 2023
Mahai-inguruaren ondoren, beren ibilbideko uneren batean Gaztenpresara gure aholkularitzaren bila etorri diren ekintzaileen benetako historiak entzuteko txanda iritsi zen Gaztenpresatik blogean. Hala, Elsa Pamparacuatro eta Keko Salvador ezagutu genituen, Iruñeko zirku-eskolan elkar ezagutu zuten bi artista. Amets bat zuten: Urdaibain zirku-eskola sortzea. Lehenengo aukera izan zen Gautegiz-Arteagan bizi ziren baserriko ukuilua egokitzea. “Han hasi ginen...
Maitza 17, 2023
Duela egun gutxi batzuk gure 2022ko Memoria aurkeztu genuen Donostian. Izan ere, aurten Donostia Gizarte Ekonomiaren Hiriburu izendatu dute. Prentsaurrekoaren ondoren, Gaztenpresatik ekitaldia egiteko aprobetxatu genuen, hain zuzen ere, gure erkidego ekintzailea inspiratu, motibatu eta babesteko ekitaldia. Topaketa hau oso mamitsua izan zenez, eta ezer ez ahazteko, bertan gertatu zen guztia kontatzea erabaki dugu. Has...
Apirila 28, 2023
Gure inguruko errealitate soziala hobetzeko helburuari jarraikiz, Gaztenpresan 314 negozio berri abiarazten lagundu dugu 2022an, eta horiei esker 637 lanpostu sortu dira. Hori horrela izanik, ia 30 urteko ibilbide honetan, 6.578 enpresa eta 12.041 enplegu sortzen lagunduko dugu, eta LABORAL Kutxaren bitartez 192 milioi euro lortzeko aukera eman dugu, mailegutan. Datu horiek guztiak gure 2022ko...
Apirila 17, 2023
Guztion ahotan dago Adimen Artifiziala (AA), eta ChatGPT tresnari zor zaio bere ospearen zati handi bat. Tresna hori OpenAI enpresak merkaturatu zuen joan den urtearen amaieran, eta guztiok harrituta utzi gaitu galderei erantzuteko, elkarrizketak izateko eta testuak modu natural eta koherentean sortzeko duen eraginkortasunagatik eta zehaztasunagatik. Tresna horrek zer egin dezakeen ikus dezazuen, pentsatu dugu...