×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

«Zure negozioa sendotzeko trebetasun pertsonal eta finantzarioei» buruzko web-mintegiak

GZT-ART-Webinars
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gaztenpresaren «berritu eta sendotu zure negozioa» programaren barruan, hainbat web-mintegi diseinatu ditugu, zure enpresaren egunerokorako funtsezkoak diren trebetasun bigunak (soft skills) eta finantzarioak garatzen laguntzeko.

«Gaztenpresaren astelehen digitalak» programak bezala, zazpi web-mintegi ditu honako honek, eta «Zure negozioa sendotzeko trebetasun pertsonal eta finantzarioak» lantzen dituzte. Zoom bidez emango ditu Gaztenpresak, apirileko eta maiatzeko asteazken guztietan, eta ordubeteko iraupena izango dute. Lehenengoa apirilaren 14an izango da.

Horietako edozeinetan eman dezakezu izena hemen.

 

Nola bilatu zure negoziorako aukerak (apirilak 14)

Gaur egun, merkatua etengabe aldatzen da, eta aukera ugari eskaintzen dizkie erosleei. Hori dela eta, ekintzaile izateko asmoa duten pertsonei edo negozioa abian izan arren berritu nahi dutenei nekeza egiten zaie asegabeko aukerak eta beharrak identifikatzea. Beraz, merkatuan aukera berriak identifikatzeko eta negozioaren etorkizunari arrakastaz aurre egiteko zer kontuan hartu ikusiko dugu web-mintegi honetan.

 

Garatu zure helburuak arrakastaz (apirilak 21)

Enpresaren arrakasta bermatzeko, aurrez estrategia on bat finkatu behar da, eta oso ondo zehaztutako helburuak ere bai. Horretarako, ingurunea eta baliabideak sakon aztertu beharko ditu ekintzaileak, helburuak finkatu aurretik. Lantegi honetan, gure negozioarekin bat datozen helburuak adimenez (SMART) ezartzeko kontuan hartu beharreko alderdiak azpimarratuko ditugu.

 

Aldatu norabidea zure negozio-ereduari – Canvas (apirilak 28)

Enpresa-munduan hainbat modu daude negozio-eredu on bat nola diseinatu azaltzeko. Lantegi honetan, Canvas tresna aztertuko dugu; negozio-eredua zehazteko, ekintzailearen trebetasun pertsonaletan oinarritzen da. Eredu horren 9 moduluak aztertuko ditugu, baita horietako bakoitzak zer adierazten duen ere.

 

Berreraiki zure altxortegia (maiatzak 5)

Batzuetan zaila izan daiteke negozio baten altxortegia kontrolatzea eta planifikatzea. Beraz, ikusiko dugu nola kudeatu altxortegiko koadro bat eta nola erregistratu zergak modu automatizatuan egunez egun, CashBox kudeaketa-tresna erabiliz. Oso tresna erraza eta intuitiboa da; beraz, adibide praktiko batzuk simulatuko ditugu, berorren soiltasuna erakusteko. Web-mintegian parte hartzen duten guztiek banakako tutoretza izango dute, ondoren, eskura, sortu zaizkien zalantzak argitzeko eta tresna behar bezala erabiltzen dutela ziurtatzeko.

 

Kalkulatu zure produktuen prezioak – Merkataritza (maiatzak 12)

Negozio batentzat zaila izan daiteke merkatuan eskainiko duen produktuaren edo zerbitzuaren prezioa zehaztea. Horretarako, elementu inplizitu guztiak hartu behar dira kontuan, eta kostu horiek azken prezioan aplikatu. Prezioa behar bezala kalkulatzeko oso tresna erabilgarria ikusiko dugu, eta prezio egokia ezartzea lortuko dugu. Web-mintegi honetan, merkataritzaren sektorean eta sektore horretako produktuen prezioetan jarriko dugu arreta.

 

Kalkulatu zure produktuen prezioak – Zerbitzuak (maiatzak 19)

Merkatuan faktore asko hartu behar ditugu kontuan, gure produktu edo zerbitzuei prezio egokia ezartzerakoan. Kasu honetan ikusiko dugu nola zerbitzuen sektoreko negozioek edo sektore horretan negozio bat irekitzeko asmoa duten pertsonek erraz kalkula dezaketen preziorik onena, kostuak estaltzeko eta irabaziak lortzeko. Horretarako, kudeaketa-tresna baliagarri bat erabiliko dugu.

 

Kalkulatu zure produktuen prezioak – Ostalaritza (maiatzak 26)

Ostalaritza beti izan da gure kulturaren parte. Tabernek eta jatetxeek prezioak egokitu behar izan dituzte, merkatuak eta lehiak gora egin ahala. Baina, egokiak dira lokal horietan ezartzen diren prezioak?

Web-mintegi honetan ikusiko dugun kudeaketa-tresnarekin erraza izango da negozioaren kostu guztiak antzematea eta eskaintzen den zerbitzuari prezio egokia jartzea.

Post gehiago irakurri.

Azaroa 10, 2023
Sheila Rubiarekin hitz egin dugu gaur. Emakume ekintzaile honek, Emilio Cabrera bikotekidearekin batera, etxeko sukaldaritzako negozio bat jarri du abian Iruñean, eramateko janariarekin. Bere establezimenduak “Pollos Asados La Abuela” du izena eta, elkarrizketa honetan, proiektu honen jatorria eta Gaztenpresak errealitate bihurtzen nola lagundu dion azalduko digu.   Nola sortu zen zuen negozioa abian jartzeko ideia?...
Urria 23, 2023
Eskolan txalupa bat egiten ari zela konturatu zen arabar hau bere bizitza betiere zurarekin lotuta egongo zela. Eta horrela izan da, baina ez beti modu berean. Elkarrizketa honetan, merkatuko premiak aldatzen ziren neurrian bere artisau-jarduera ere nola aldatu den kontatutako digu Félix Pikatzak. Baita berrasmatze-prozesu horretan Gaztenpresak nola lagundu dion ere. Oso txikitatik argi izan...
Urria 3, 2023
Gizonentzako neurrirako joskintzako eta jantzigintzako marka da Jajoan, hainbat saltoki ditu estatu osoan, eta Bilbokoa dago haien artean. Noelia Fernándezek gidatzen du saltoki hau, eta gaur harekin hitz egingo dugu ekintzailetzari lotuta duen historia ezagutzeko. Nola hasi zen zure abentura ekintzailea? Jajoan markak zenbait urte zeramatzan jada Bilbon zeukan dendarekin eta dendako langileetako bat nintzen...
Iraila 26, 2023
2004an hasi zuen bere harremana Gaztenpresarekin Irene Rodríguez ekintzaileak, bere kontura delineatzaile gisa lan egiten hasteko pausoa eman zuenean. Baina harremana ez zen hor bukatu. 2016an, goi-kualifikazioko langile teknikoen outsourcinga bere jardueraren ardatz gisa hartzea erabaki zuen Iddtekek, bere zerbitzuak zabalduz, eta, berriro ere, Gaztenpresan oinarritu zen aldaketa horri aurre egiteko. Eta, orain, mentore gisa...
Iraila 14, 2023
Maiatzaren amaieran ireki zuten Bilbon House Of Movement Experience (HOME) zentroa, entrenamendu pertsonal eta mugimendu egokiturako gunea. Proiektu horren atzean, Laura Leandro eta Noel Herresánchez ditugu, eta euren esperientzia ekintzailea kontatuko digute elkarrizketa honetan. Entrenamendu-zentro horretara joaten diren guztientzat “etxe” bihurtzeko asmoz sortu duzue HOME. Zer du bereizgarri zuen proposamenak ariketa fisikoa egiteko beste aukerekin...
Iraila 4, 2023
Bi emakume gazte ekintzaile hauek urte batzuk zeramatzaten Concha Calle Decoración dendan lanean, Portugaleten (Bizkaia) erreferentziazkoa den interiorismoko negozioa. Orain, jabeek erretiroa hartu dute, eta proiektuaren buru jartzea erabaki dute Cristinak eta Edurnek. Elkarrizketa honetan kontatuko digute prozesu hori nolakoa izan den.   Zein unetan erabaki zenuten dekorazioko eta interiorismoko denda honen jarduerarekin jarraitzea? Edurne:...