Web funtzional eta erakargarri bat sortzeko eman behar dituzun urratsak
Gogoratzen duzu Bill Gatesen esaldi hau? “Interneten ez badago, ez da existitzen”. 80ko hamarkadan esan zuen eta, une hartan garrantzia izan bazuen, pentsa orain, XXI. mende betean. Gaur egun ez dago Saretik kanpo egon daitekeen negoziorik, zerbitzurik, produkturik edo enpresarik. e-commerce, landing page, microsite edo web korporatibo baten bitartez izan daiteke, baina ezinbestekoa da Interneten […]
Ekintzailetzaren eta startup-en unibertsoan mugitzeko oinarrizko kontzeptuak
Ekintzailea bazara edo startup batean bazaude, edo arlo horretan sartzeko asmoa baduzu, beharrezkoa da zenbait kontzepturekin ohitzea, zure negozio-ideia garatzeko lagungarriak izan daitezke eta. Kontzeptu horien atzean, oinarrizko alderdi praktikoak daude, ekintzaileok arrakasta-bermeekin ekiteko beharrezkoak, eta oso garrantzitsuak, hala nola zure marketin-estrategia diseinatzeko edo zure negozioaren finantzaketa ulertzeko ezagutu behar dituzun kontzeptuak. Enpresa-azeleragailua. Irabazi-asmoa duten […]
Zure finantzak erabili eta zure kontuak automatizatu ahal izateko tresnak
Freelance eta autonomo gehienen kasuan, fakturazioa eta kontabilitatea dira gutxien gustatzen zaien lanaren alderdietako bat, modu arinean esatearren. Eta seguru zu ez zarela salbuespen bat. Zure lanbideari ez dagozkion lanak dira; beharbada ez zenuen horretarako prestakuntzarik jasoko eta seguruenik ez zaizkizu gustatuko, baina funtsezkoak dira kobratu eta hilabete amaierara iritsi ahal izateko. Nolanahi ere, teknologiak […]
Zer dira, nola prestatzen dira eta zertarako balio dute proformako fakturek?
Ba al duzu proformako fakturen entzuerarik? Harritu egingo zaitu jakiteak dokumentu horiek ez dutela zerikusirik denok ezagutzen ditugun fakturekin eta ez dutela zerga- eta kontabilitate-baliorik. Baina hala ere, funtsezkoak dira enpresa batek edo autonomo batek merkataritza-harreman bati hasiera emateko. Zergatia azalduko dizugu. Proformako faktura merkataritza- edo salerosketa-eragiketa bati aurrea hartzen dion dokumentua da. Dokumentu horretan, […]
Zer da merkatu-nitxo bat? Eta nola hauteman zure negoziorako errentagarria izango den bat?
Entzun duzu merkatu-nitxoen inguruan hitz egiten? Edozein fabrikatzailek edo zerbitzu-hornitzailek aurkitu nahiko lukeen negozio-aukera bat izan daitezke… errentagarriak badira. Eta hori ez da beti erraza izaten. Merkatu-nitxoak antzeko ezaugarriak, gustuak, ohiturak eta abar dituzten kontsumitzaileen sektoreak edo taldeak dira, baina merkatuko eskaintzak ez ditu horien eskaerak guztiz asetzen. Hor sortzen da negoziorako aukera: eskaera horiek […]
Tamara Pinto: «lanpostu finkoa utzi nuen neure ametsa gauzatzeko: Mundo Idiomas»
Duela ia lau urte, Tamara Pintok (Sosas de Laciana, Leon, 1987) erabaki garrantzitsu bat hartu zuen: lanpostu finkoaren segurtasuna utzi eta ekintzailetzaren abenturan abiatzea. Itzulpengintzako eta Interpretazioko lizentziaduna Soriako Fakultatean, Tamara alemanean espezializatu zen Alemanian bertan egindako Erasmus beka batean, baina azkenean maitasunak Bilbora ekarri zuen. Denbora batez enpresa batean jardun ondoren, hizkuntzekiko grina aprobetxatu […]
Ekintzaile izateko diru-laguntzen gidalibururik osatuena
Ekintzaile izatea erabaki duzu. Badituzu negozio-ideia, gogoa eta denbora. Baina zerbait falta duzu: dirua. Ez arduratu. Gaztenpresan lagun zaitzakegu. Doako aholkularitzarik onena emateaz eta ideia daukazunetik enpresa gauzatzen duzun arte zure alboan izateaz gain, aholku eman eta beharrezko izapideak egin diezazkizukegu, diru-laguntzak eta laguntza publikoak eskura ditzazun. Agian, Interneten aurkituko zenuen sakabanatuta hainbat diru-laguntzei buruzko […]
Zer kontratu mota egin zure langileari?
Langileak kontratatzea erabaki duzu. Oso urrats garrantzitsua da eta badakigu ez dela erraza. Urtero-urtero gure aholkuak jasotzen dituzten ehunka ekintzailek gaur egun dituzten beldurren berri ematen digute: bizkorregi hazten ari ote naiz? Arrisku larregi hartuko ote ditut? Hautagairik onena aurkituko ote dut? Eta gauzak areago zailtzeko, izapide burokratikoei ere egin beharko diezu aurre. Baina ez […]
Frankizia batekin arrakasta izateko bost gako
Frankizia-erregimeneko negozio bati ekitea pentsatzen ari zara? Frankizia-emaile baten bila zabiltza? Horrela bada, badakigu nola sentitzen zaren. Ez da batere erraza erabakia hartzea. Ezta ondo aukeratzea ere. Seguruenik galdera pila bat egingo zenizkion dagoeneko zure buruari. Zein enpresa aukeratu behar dut? Zergatik bat eta ez bestea? Nolakoa izan behar du kontratuak? Zer gertatzen da bertan […]
Zeure marka pertsonala sortzeko 7 gako
Badakizu behar duzula, baina ez dakizu nondik hasi. Asko hitz egiten da hari buruz. Interneten gorakadarekin, ekintzaileentzat funtsezkotzat jotzen da marka pertsonala. Alabaina, zer da benetan? Nola sortzen da? Zergatik da horren garrantzitsua? Geroz eta ekintzaile gehiagok jotzen dute guregana euren marka pertsonala nola sortzen den galdetzeko. Zalantza ugari izaten dituzte. Zergatik behar dut? Interneten […]