Zure produktu izarrari etekin handiagoa ateratzeko modua

Zure produktu izarrari etekin handiagoa ateratzeko modua

Agian gure bulegoren batean izan zara eta zure enpresa abian jartzeko lehen pausoak ematen lagundu dizugu. Ideia baduzu, izena ere bai, proiektua finkatzea bakarrik falta da. Azaldu izan dizugunez, lehiakideengandik bereiziko zaituen produktua edo zerbitzua zehaztea izan behar da zure negozio-planaren bereizgarrietako bat. Sarritan, hori izango da zure produktu izarra, zure jardueraren ikurra, eta horren mende egongo dira, hein handi batean, zure salmentak.

Egoera hori azaltzeko Pareto Legea aipatu ohi da: zure zorroko produktuen % 20k ekarriko dute beti diru-sarreren % 70 edo % 80. Beraz, produktu horiek zehaztea eta horien etekina areagotzen jakitea izango da zure negozioaren gakoetako bat. Zure produktu izarra zein den zehazteko hiru adierazle har ditzakezu kontuan.

Zure produktu izarra zehazteko hiru irizpide

Salmentei erreparatzea: Zure enpresaren adierazle kuantitatiboak aztertu eta salmentek denboran zehar izan duten bilakaerari begiratu behar diozu. Hazten ari den merkatuan asko saltzen den produktua izango da zure produktu izarra, goranzko salmenta-lerroa duena.

Marjinari erreparatzea: Bolumena ez da beti erabakigarria. Kontuan izan behar da gehien saltzen den produktua ez dela ezinbestean mozkin gehien emango diguna, ez gure zorroko garrantzitsuena ere. Marjina hartu behar dugu kontuan. Gure produktuak merkaturatzearen kostua ikusi eta errentagarriena dena bereizi behar dugu.

Ospeari erreparatzea: Halaber, gerta liteke zure produktu izarra ez izatea mozkin gehien ematen dizuna, baina irudiaren aldetik onuragarriena izatea. Produktu batzuekin publiko zabalagoa izan dezakezu eskura, zure negozioari ospea eman diezaiokete edo salmenta gurutzatua sustatu.

Zure produktu izarrarekin lan egiteko era

Ordenak garrantzia du: Ildo horretan lagungarri izan daitezkeen hiru ekintza:

  1. Eskuinerako joera: Vacuum and Sewing Dealers Trade Association elkarte estatu batuarrak egindako azterketaren arabera, denda batera sartzean bezeroen % 90 saltokiaren eskuinalderantz joaten dira.
  2. Sortu ibilbidea: Zure dendaren tamainaren eta formaren arabera egin beharko duzu. Eskuinerantz hasten den zirkulua sortzea gomendatzen dute aditu gehienek. Bezeroak zirkuluaren ibilbidea egin dezan da helburua; hortaz, gero eta produktu gehiago izango ditu ikusgai.
  3. Geldialdia: Zure produktuak kokatzen denbora eman duzunez, ez duzu nahi izango bezeroek denda presaka ikustea. Bezeroek une batez gelditzea erabaki dezaten, eta horrela haien erosketa-zikloa areagotu dadin, egokia izan daiteke ibilaldi horretan geldialdia eragitea: haien arreta desbideratuz, atsedenaldia eraginez edo bestelako elementu bat jarrita, toki berezietan kokatutako salgaiak edo sasoiko produktuak, esaterako.

Bazar txinatarraren estrategia: Trafikoa erakartze aldera, produktu onenak zonalde berean jartzean datza bazarraren estrategia. Modu horretan bolumena handitzen da. Produktu izarra antzeko erreferentziekin inguratzea da kontua, bezeroa produktu izarra erostera bideratzeko.

Jarri inguru egokia zure produktuari: Aukera itzazu zure produktu izarra dotoretu dezaketen produktuak. Adibidez, zure produktu izarra telebistak badira, horiekin lotura duten beste produktu batzuk ere saltzea komeni zaizu: DVDak, deskodegailuak, etab.

Marketina: Produktu izarra edukitzea erabakigarria bada ere, are garrantzitsuagoa da bezeroarekiko harreman-dinamika aldatzea. Produktua/bezeroa loturaren ordez enpresa/bezeroa erlazioa sustatu behar da. Sustapenak eta deskontuak erabil ditzakezu horretarako, harreman egokia finkatzeko era aproposa izan daiteke.

Aparteko zerbitzuak eta proaktibitatea: Zure produktu izarraren salmenta erakargarriago egin dezakezu osoko zerbitzua eskainiz eta bestelako aukerak proposatuz: produktuaren bestelako diseinuak edo modelo pertsonalizatuak, edo zerbitzuaren arloan berehala entregatzeko aukera edo 24 orduko arreta; eskaintza horiek zure negozioaren bereizgarri izan daitezke.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?