Enpresa bat sortzea - Gaztenpresa

ENPRESA BAT SORTZEKO URRATSAK

Enpresa bat sortzeko, jarraian aurkezten dizkizugun 5 urrats hauek bete behar dituzu: ideia, negozio-plana, izapideak, finantzaketa eta sendotze-prozesua. Nahi baduzu, bidean lagun diezazukegu.

Gauza bera al dira negozio-ideia bat eta negozio errentagarri bat?

Gaztenpresan, zure ideia benetan negozio-aukera bat den ala ez ikusten lagunduko dizugu.

Zure enpresak arazo bati edo merkatuko gabezia bati erantzun behar dio, bezero potentzialen premiak asetuz.

Haren bideragarritasun ekonomikoa ebaluatzea ezinbestekoa da bigarren urratsera igaro aurretik: negozio-plana.

Negozio-ideia bat duzu?

Bete gure ekintzaileentzako testa eta probatu zure proiektua.

Enpresa baten negozio-plana ekintzaileek duten erremintarik garrantzitsuena da.

Enpresa bat irekitzeak eragiten dituen alderdi guztiak ulertzen, ideia eraldatzen eta proiektua hezurmamitzen laguntzen du. Negozio-plan egoki bat egituratu ostean bakarrik jakingo duzu zure ideiak funtziona dezakeen ala ez. Gainera, haren ahulguneak eta indarguneak hauteman ahal izango dituzu.

Negozio-plan egoki baten egitura ezagutu nahi baduzu, egin klik botoian.

Negozio-plan egoki baten egitura ezagutu nahi baduzu, sakatu hemen.

Informazioa kontrastatu eta zabaldu nahi baduzu, Lanbideren webgunera, eta zehatzago esteka honetara, jotzea gomendatzen dizugu.

Negozio-plan arrakastatsua prestatzeko erari buruzko informazio baliagarria aurkituko duzu.

Gaztenpresan badakigu enpresa bat sortzeko izapideak «gogaikarriak» izaten direla.

Horregatik, zure esanetara gaituzu, laguntzeko. «Lehiatila bakarraren» eginkizuna betetzen dugu.

Zure zalantza guztiak argituko ditugu: Nola egin autonomo? Zenbateko kuota ordaindu behar diote Gizarte Segurantzari? Zenbatekoa da autonomoen PFEZ? Ba al dute autonomoek langabeziarik? Zenbatekoa da horien erretiroa? Eta abar.

Zer zerga-betebehar izango duzu hemendik aurrera?

Jarduera ekonomikoa abiarazten duten ETE-ek eta autonomoek zerga-betebeharrak bete behar dituzte aldian-aldian. Horixe da, hain zuzen, negozio bati ekin nahi diotenak gehien kezkatzen dituen puntuetako bat.

Horregatik, banakako enpresariei eta sozietateei normalean eragiten dieten zergen alorreko oinarrizko kontu batzuk argitzen lagunduko dizugu.

Hona hemen zerga-egutegiak, enpresaren kokalekuaren arabera:

Arabako zerga-egutegia
Bizkaiko zerga-egutegia
Gipuzkoako zerga-egutegia
Nafarroako zerga-egutegia

Gai horri buruzko argibide gehiago esteka honetan.

Zer izapide egin behar dituzu enpresa bati alta emateko?

Zein da egitura juridikorik egokiena?
Informazio gehiago esteka honetan

Horren arabera, zer izapide egin behar dituzu alta emateko?
Informazio gehiago esteka honetan

Gure laguntza behar baduzu, Info@Gaztenpresa.org helbidean edo 900 101 143 telefonoan aurkituko gaituzu. Ekintzailearentzako Arreta Guneetako bat da Gaztenpresa.

Eskura dituzun finantzaketari eta diru-laguntzei buruzko informazioa ematen dizugu Gaztenpresan.

Negozioa eratzeko finantzaketa behar izango duzu, zalantzarik gabe.

Zer aukera dituzu? Hauxe jakin behar duzu autonomoa edo ETEa bazara eta laguntza eskatu nahi baduzu. Gaztenpresan bidea erraztuko dizugu: egunean egoteko, nahikoa izango duzu gure webguneko diru-laguntzen atalera joatea.

Eta mailegua eskatu nahi baduzu eta ez badakizu nolako baldintza zehatzak izango dituzun, Laboral Kutxaren maileguen kalkulagailura jotzea gomendatzen dizugu.

Eta, gainera, dagoeneko negozioa abian baduzu, ez ahantzi oso garrantzitsua dela finantzaketa-era bakoitzaren baldintzak ondo ezagutzea. Gure finantzaketa-orria bisitatzea proposatzen dizugu.

Negozio bat abian jartzea prozesu gogorra eta zaila da. Hori lortu ondoren, egindako lan handiaren fruitua finkatzeko garaia da.

Zure enpresa sendotzeko, honako laguntza hauek eskaintzen dizkizugu:

  1. Enpresa sendotzeko lantegiak
  2. Zure enpresarako kontsultoretza berezia
  3. Laboral Kutxaren Pro zerbitzua
  4. Prozesuan lagun izango duzun mentorea esleituko dizugu

Gainera, gure profil sozialen jarraipena eginez gero, #GaztenpresaNegozio guztien jakinean egongo zara.

ENPRESENTZAKO TESTA

Gaztenpresan zure negozioarentzako aukerez beteriko mundu bat duzu. Denbora eta dirua aurrezten lagunduko dizugu zure negozioaren gestioan.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?