Negozio-plan on bat egiteko gakoak - Gaztenpresa

Negozio-plan on bat egiteko gakoak

Nahitaezko ibilbide-orria da, funtsezko pieza negozio guztien oinarrirako eta enpresa bat sortzeko urrats garrantzitsuenetako bat. Negozio-planaz edo enpresa-planaz hitz egiten ari gara. Milioika aldiz entzungo zenuen haren inguruan hitz egiten, baina beharbada ez duzu jakingo nola garatu edo eratu. Bada, uste dena ez bezala, hura egitea dirudiena baino errazagoa da. Hona hemen gakoak.

Jakin beharreko lehen gauza hau da: negozio- edo enpresa-plan guztiek ezaugarri eta atal berdinak dituztela, gutxi gorabehera. Plana sakonki landu den ala ez, hori izango da plan on baten edo plan txar baten arteko aldea. Oso garrantzitsua da zehatza izatea eta ildo orokorretan ez geratzea. Zure negozioaren mapa-mota hori egin nahi baduzu, xehetasunetara jo behar duzu. Hemen duzu saltoki elektroniko baten planaren adibide bat, gainbegiratu eta gida gisa erabiltzeko, nahi izanez gero.

Ikusiko duzun bezala, zure enpresa errentagarria izateko zer egingo duzun eta hori lortzeko zein urrats eman behar dituzun azaltzea da dokumentu horren helburua. Hasiera batean dituzun baliabideen marrazki xehatu bat egitea eta denbora-tarte jakin batean −urtebete, bi urte, bost…− nora iritsi nahi duzun mugatzea da ideia.

Eta hori guztia modu erakargarrian, jakina: plana oso lagungarria izango zaizu, baina haren beste aplikazio praktiko bat zure negozio-ideian interesa izan dezaketen inbertitzaileak edo business angels delakoak konbentzitzea izango da. Horregatik, plana idazteko orduan, oso garrantzitsua da harantzago joatea erraztuko dizun dokumentu iradokitzaile eta erakargarri bat sortzea, dinamikoa eta zehatza.

Negozio-plan baten egitura

Arestian aipatu dugun moduan, negozio-plan guztiek izan behar dituzten hainbat atal adieraz daitezke. Eskema ohikoena honako jarraibide hauetan oinarritzen da:

  1. Laburpen exekutiboa: Lehen urratsa bi orriko dokumentu bat egitea da. Bertan, planean zehar garatuko dituzun atalen ondorioak jasoko dira, modu eskematikoan. Laburtasuna, murriztasuna eta kontzeptu garbiak adieraztea izango dira haren premisak.
  1. Produktuaren edo zerbitzuaren definizioa: Atal horretan, zure negozio-ideia deskribatu behar duzu. Ideia horrek premia bati erantzun, arazo bat konpondu edo merkatuak dagoeneko eskaintzen duenari beste zerbait eskaini behar dio. Zure ideiaren abantailak eta eragozpenak deskribatzeko orduan oso garrantzitsua da zintzoa izatea, azaldutako arazoa nola ebatziko duzun deskribatzea eta gainerako lehiakideengandik nola bereiziko zaren.
  1. Lantaldea: Merkatuak asetzen ez duen premia horri nola erantzungo diozun azaldu ostean, hurrengo urratsa zure lantaldea finkatzea eta taldearen gaitasunak gaineratzea izango da, zure produktua edo zerbitzua horiei esker izango baita gainerakoak baino hobea eta osatuagoa.
  1. Merkatu-plana: Aztertu zure merkatua eta haren tamaina, eta egiaztatu zure ideiarentzako benetako aukera bat dagoen ala ez. Deskribatu zure kontsumitzaile potentzialen profila eta bideratu zure produktua horiengana. Gauza gehiegi barne hartzen ez saiatzea da gakoa. Bideratu zure azterketa eta ez pentsatu kantitatea arrakastaren baliokide dela.
  1. Negozio-eredua: Zer eta nola eskainiko duzun azaldu behar duzu, baita nork erosiko duen eta diru-sarrerak eta beharrezko baliabideak sortzeko zein metodo erabiliko duzun ere. Planaren indargune garrantzitsuenetako bat da, marketinari dagokion atala izango baitu barne, zure enpresaren arrakasta edo porrota finkatuko duen funtsezko alderdia.
  1. Finantza-plana: Baloratu zure ideiaren bideragarritasun ekonomikoa eta azaldu nola monetizatuko duzun zure negozioa. Aurreko puntuetan esan duzuna zenbakietara eramatea da kontua. Prezioen, kostuen, marjinen eta gastuen egitura bat sartu behar duzu.
  1. Arriskuen analisia: Era berean, oso garrantzitsua da zure negozioaren arriskuak ebaluatzea, merkatuaren mehatxuak identifikatzea eta egoera korapilatsuei erantzuteko jarduketa zehatzak planteatzea. Zer egingo zenuke gauzak zuk uste bezala gertatuko ez balira?
  1. Ezarpen-plana: Egin plangintza xehatu bat zure burua orientatu eta denborak zehazteko. Identifikatu azken helburura bideratuta dauden egunerokotasuneko ekintza eta eginkizun onenak.

Ikusten duzun moduan, plana egiteko lan pixka bat egin behar da, baina ez kezkatu. Galduta sentitzen bazara, jarri gurekin harremanetan. Gaztenpresak mentoring-programa bat du, eta nahi izanez gero, haren laguntza jaso ahal izango duzu zure proiektua aurrera ateratzeko.

 

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?