Frankizia batekin ekiteko jakin behar dituzun kontzeptuak
Frankizien mundua modu esponentzialean hazi da azken urteetan, ekiteko eta negozio berri bat abiarazteko nahiko eskuragarriak direlako eta nolabaiteko arrakasta-bermeak eskaintzen dituztelako. Horien hedapena sekulakoa izan da eta, urtero, frankiziei buruzko azoka ugari egiten dira gure inguruko puntu askotan. Azoka horiek ekintzailetzaren unibertsoaren erdigune bihurtu dira. Dena den, mundu horretan sartzeko ezinbestekoa da kontzeptu batzuk […]
Marketin digitaleko 10 tip zure negoziorako
Steve Jobsek berak esan zuen: “Kontsumitzaileek ez dakite zer nahi duten, guk erakutsi arte”. Eta honako hau gaineratu zuen: “Interneten ez badago (zure produktua), ez da existitzen”. Bi esaldi horiek edozein negozio motatarako marketin-estrategia ororen oraina eta, batez ere, etorkizuna laburbiltzen dute: dena iristen da Internetera. Eta oraindik garbi ikusten ez baduzu, agian honako bi […]
Marketin-estrategia ulertzen eta zeurea diseinatzen lagunduko dizuten kontzeptuak
Marketina funtsezko lan-tresna da edozein negoziotan: zerbitzu edo produktu bat eskaintzen duenak horiek sustatzeko estrategia bat abiarazi beharra du. Baina kontzeptua ez da erraza. Marketineko tresnak eta joerak asko dira eta, ondorioz, sektorea eremu oso konplexu eta espezializatua bilakatu da: influencer bidezko marketina, bideo-marketina eta baita neuromarketina ere… Aro digitalean, marketina eremu oso zabala da […]
Zure enpresaren ospe digitala kontserbatzeko eta hobetzeko aholkuak
“Egiten duzuna egiten duzula, egin ezazu zure bezeroak itzultzeko eta, gainera, beraien lagunak ekartzeko moduan”. Walt Disneyren esaldi horrek beste ezein esaldik baino hobeto laburbiltzen du zer den zure enpresa edo markaren ospea. Edozein enpresak nahi du bere bezeroak gogobeteta izatea; baina bezero horiek esperientzia partekatzen badute beraien lagun eta ezagunekin, gure negozioa aberasten ariko […]
Zenbat kostatuko zait nire negozioa abian jartzea?
Hauxe da zure ekintzailetza-abentura abian jartzeko beharko duzun azken pieza. Puntu honetara iritsi bazara, horrek esan nahi du: Negozio-ideia ona Enpresa-plan bat lantzen ari zarela. Aurki ireki ahal izango dituzula zure enpresa berriko ateak. Ekintzarako urratsa egiteko eta zure negozio-planean sartu dituzun datuak aurreikuspen ekonomiko-finantzario bihurtzeko garaia da, planaren bideragarritasuna ebaluatu eta ezustekoak saihestu ahal […]
Zergatik egon behar dugu egunean SEOan?
Zure enpresan SEOa ezartzeko arrazoiak Interneten, edukia da erregea, eta SEOa haren ordezkaria. Blogak edo webguneak ezin dira bilatzaileetako lehen postuetan egon, ez badute eduki interesgarririk eta kalitatekorik eskaintzen. Salbu eta ordainpekoak badira, jakina. Halere, ekarpen bereizgarri hori askotan ez da nahikoa, orrialde bat Interneteko unibertsoaren handitasunean nabarmentzeko. Kontuan izan datu hauek: Gaur egun ia […]
Non zabaldu behar dut nire negozio berria?
Lokalik egokiena aukeratzeko aholkuak Irisgarria, funtzionala eta erakargarria. Zure lokalak hiru ezaugarri horiek izatea lortzen baduzu, aurrerapauso handia emango duzu zure negozioak arrakasta-aukerak izan ditzan. Izan ere, enpresarentzat lokal egokia aukeratzea funtsezkoa da, arrazoi askorengatik. Baina hauek dira bereziki kontuan hartu beharreko biak: Zure establezimenduak zehazten du zer bezero-mota lortu nahi duzun. Inbertsio ekonomiko handia […]
Negozio Plan on baten gakoak
Negozio Plana edozein ekintzailetza-abenturaren kanpamentu nagusia da, abiapuntua. Dokumentu horrek gai izan behar du enpresa-proiektu berriaren izaera laburbiltzeko eta proiektu hori negozio arrakastatsu bihurtuko duten helburuak, identitatea eta funtzionamendua jasotzeko. Hainbat arrazoi daude Negozio Plan on bat diseinatzeko: Enpresaren funtzionamendu-gakoak finkatzen ditu. Enpresaren egitura eta antolamendua zehazteko aukera ematen du. Ahuleziak, Mehatxuak, Indarrak eta Aukerak […]
Zure negozio-ideia gauzatzeko tresnak
Ekintzaile batek aditua izan behar du bere lanbide-arloan eta jakin behar du nola eraman aurrera negozio-ideia errentagarri bat. Baina, horrez gain, beste gai batzuei buruzko ezagutzak ere izan behar ditu, hala nola kontabilitateari, diseinuari, web-garapenari eta enpresa-gestioari buruzkoak. Zure baliabideen bidez arlo horiek kontratatzeko bezain zorionekoa ez bazara, horiek guztiak bideratzen lagunduko dizuten tresna batzuk […]
Zure ideia erregistratu eta babesteko gomendioak
urtean, Sara Blakely izeneko gazteak bere baliabide guztiak inbertitu zituen Spanx sortzeko, emakumeen figura moldeatzen duen paxa berritzailea. Sara, lehenik eta behin, Estatu Batuetako Patenteen Bulegora joan zen, patentea idatzi eta erregistratzeko. Bere bizitzan hartutako erabakirik onenetako bat izan zen: Hamabi urteren buruan, bere enpresak 1.000 milioi dolar baino gehiago balio zuen. Forbes zerrendan inoiz sartu […]