×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zenbat kostatuko zait nire negozioa abian jartzea?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Hauxe da zure ekintzailetza-abentura abian jartzeko beharko duzun azken pieza. Puntu honetara iritsi bazara, horrek esan nahi du:

Ekintzarako urratsa egiteko eta zure negozio-planean sartu dituzun datuak aurreikuspen ekonomiko-finantzario bihurtzeko garaia da, planaren bideragarritasuna ebaluatu eta ezustekoak saihestu ahal izan daitezen.

  • Gogoan izan bideragarritasun ekonomikoak honako hau baloratzen duela: gure negozioak bere funtzionamendua ziurtatzera eta, beraz, irautera bideratu behar diren diru-sarrera nahikoak sortzeko dituen aukerak.

Zifra horiek egokiak ez badira, hobe da aurrera ez jarraitzea. Zenbakiak zure aldekoak badira, berriz, hurrengo mailarako urratsa egiteko prest zaude:

  • Finantza-bideragarritasuna aztertzea, hau da, negozioa abian jartzeko inbertsioak eta gastuak eta proiektuaren ondorengo etapa guztiak finantzatzeko diru nahikoa lor dezakezun ikustea.

Datu horiek zehatz-mehatz ezagutzeko, komeni da honako kalkulu hauek egitea:

  1. Hasierako inbertsioen plana. 2. Aurreikusitako emaitzen kontua. 3. Diruzaintza-aurrekontua. 4. Hasierako egoeraren balantzea.

Negozio bakoitzaren eta ekintzailetza-talde bakoitzaren abiapuntuko errealitatea desberdina denez gero, ezin dugu datu zehatzik eman, baina zure kontuak ongi egiteko orientazio bat eta gida bat eskain diezazkizukegu.

Ondoren, egin behar duzun lehen azterketa laburbilduko dugu, eta hurrengo artikuluetan, berriz, Plan ekonomiko-finantzarioaren funtsezko kalkuluak laburbilduko ditugu.

Hasierako inbertsioen plana

Dokumentu horren bidez, jarduera hasteko behar dituzun elementuen zerrenda osatua eta zehatza edukiko duzu, haien kostua eta zenbatetsitako bizitza baliagarria adierazita.

Zure enpresari onura ekonomikoa ekarriko dion eta zure ondare material edo ukiezinaren parte izango den guztia kalkulatu behar duzu.

Hortaz, besterik gabeko gastuez gain (zergak edo notariotza-gastuak, adibidez), honako hauek kontabilizatu behar ditugu:

  • Ekipamendua (ibilgetu materiala) eskuratzea eta zure webgunea (ibilgetu ukiezina) garatzea; epe labur, ertain edo luzera onura ekonomikoa ekarriko dizuten inbertsioak dira biak.

Ondoren, zure enpresa abian jartzeko beharko dituzun elementuen zerrendaren adibide bat emango dugu, kostua eta zenbatetsitako bizitza baliagarria adierazita.

Puntu honetan, garrantzitsua da irizpide berari jarraitzea eta BEZa produktuaren zenbatekotik bereiztea, noizbait Ogasunari itzultzeko eska badiezaiokezu ere.

Nolanahi ere, kontuan izan beti Gaztenpresak zure negozioarekin zerikusia duen guztia kudeatzen lagunduko dizula, abiaraztearekin hasi eta finantzaketarekin amaitzeraino. Zure LABORAL Kutxako bulegoan, Gaztenpresaren webgunean eta gure sare sozialetan (Facebook, Twitter eta, jakina, LinkedIn) aurki gaitzakezu. Zain izango gaituzu!

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...