Webinarra: zure negozioaren estrategia digitalaren diseinua
DATA: Otsailak 8 ANTOLATZAILEA: Gaztenpresa IRAKASLEA: Lanbide – No te pierdas en las redes DESKRIBAPENA: Azken urteotan, ingurune digitalak garrantzi handia hartu du empresa guztientzat, eta, beraz, horren araberako estrategia bat diseinatzeko beharra dago. Horregatik, funtsezkoa da ingurune horretarako ekintzak antolatzea. “Gaztenpresako astelehen digitalak” osatzen dituzten 7 webinar-ren parte da webinar hau, eta ingurune digitalarekin […]
2020a, urte zaila baina ekintzailetzari buruzko jarduerez betea
2020a urte gogorra izan da; zalantzarik gabe, COVID-19aren krisia dela eta gogoratuko dugu. Dena den, Gaztenpresan enplegua sustatzeko lanean jarraitu dugu, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan enpresak sortuz, eta ekintzailetzako abentura honetan gure laguntza onartu duten ekintzaileei lagunduz. Halaber, azpimarratu behar da fundazioa egoerara egokitu dela, eta ekintzailetzarekin lotutako eta hura sendotzen laguntzeko hainbat ekitaldi […]
Networkinga egiteko eta gehiago erakartzeko aholkuak
Ekintzaile, startup eta ETE-en arteko lankidetza enpresen hazkunderako formula eraginkorra bihurtu da, bereziki azken urteetan, eta are gehiago krisi-garaian. Hainbat enpresaren arteko lan estrategiko bateratuari esker, enpresek: Zeregin jakin batzuk parteka ditzakete, hala nola komertziala, eta horrela, eraginkortasuna handitu eta gastuak murriztu ditzakete. Beren jatorrizko zerbitzuak areagotu eta osa ditzakete, irtenbideen katalogo zabalagoa eskaintzeko eta […]
Zer izan behar du kontuan ekintzaileak lege-aholkulari batekin lan egitean?
Ekintzaileak gai askoren inguruko ezagutzak izan behar ditu, baita bere jarduerarekin zerikusirik ez dutenen inguruan ere: teknologia, informatika, jendaurrean nola hitz egin, saltzeko teknikak, marketina, komunikazioa… eta kontabilitatea ere bai. Baina gauza bat da gai horiei buruzko oinarrizko ezagutzak izatea, egunerokotasunean funtzionatu ahal izateko, eta beste bat, oso desberdina, erabaki estrategikoak hartu ahal izatea, zure […]
Zer da barne-ekintzailetza eta nola egiten dio mesede nire enpresari?
Ekintzailea sekulako balioa da berez: negozio-ikuspegia, ekimena, sormena eta lidergoa eskaintzen ditu; berritzailea eta erabakitzailea da; oztopoak gainditzen daki, eta gai da bere negozioari eustearren bere burua berrasmatzeko. Baina ekintzailea beste enpresa bateko kide denean, ondo zaindu beharreko benetako altxorra da, eta behar dituen tresna guztiak eman behar zaizkio, bere potentzial osoa bilatzeko. Barne-ekintzailetzaz ari […]
Webgune berrituarekin eta ekintzailetza gehiagorekin ekin diogu urte berriari
2020. urte zaharrak utzitako lezioetako bat hauxe da: ekintzailetzak berekin dakartzala elkarlanean jardutea, egokitzea eta, batez ere, berritzea. Hori dela eta, webgune berritua jarri du martxan Gaztenpresak 2021 urte berriarekin batera. Tresna berritzailea da, ekintzailetzaren agertoki guztietara egokitzeko diseinatua, zuri negozio berriarekin laguntzeko. Jakin nahi duzu nola lagundu ahal dizun? Zatoz gurekin. Webgune berrian nabigatzen […]
Eskerrik asko eta zorionak, ekintzaileok
Albert Einstein handiak esana da: «Krisialdietan sortu ohi dira asmamena, aurkikuntzak eta estrategia apartak». Eta 2020a jende askorentzat urte benetan zaila izan bada ere, agerian utzi ditu pertsona askoren talentua, hobetzeko gaitasuna eta ekiteko gogoa. Horiek, zuk bezala, osasun-krisiari traol-hitz erraz batekin egin diote aurre: #JarraitzekoBerritzen. Gabonetako post hau zuentzat guztiontzat da. Zuen ahalegina eta […]
Garatu zure negozio-ideia: Canvas eredua
Canvas eredua da negozio-ideia bat modu sinplean, bisualean eta ulergarrian deskribatzeko metodo eraginkorrenetako bat. Alexander Osterwalder-ek idatzitako The Business Model Canvas liburuan dago oinarrituta. Metodo horrek hau du premisatzat: enpresek lau ardatz izan behar dituzte. Hauek dira: bezeroak, eskaintza, azpiegitura eta bideragarritasun ekonomikoa. Hortik aurrera, produktuak edo zerbitzuak bezeroei balio erantsia ematea lortu behar du […]
Elkarrekin berrasmatzea: Zelai Txiki jatetxea eta Matalauva taberna
Ostalaritza pandemiak gehien zigortu duen sektoreetako bat izan arren, egunero aurkitzen ditugu pertsona ekintzaileen adibideak, inoiz etsitzen ez dutenak, eta egoera zail honi sormenarekin eta gogo onarekin aurre egiten saiatzen ari direnak. Juan Carlos Carok eta Borja García Argüellesek, adibidez, osasun-krisi honetan aurrerapauso bat ematea eta beren lokalekin —Zelai Txiki eta Matalauva, Donostiako bihotzean— #JarraitzekoBerritzea […]
Zure negozioa sendotzeko webinar eta tutoretza digital berriak
Gaztenpresaren Sendotze Programaren barnean, hainbat webinar diseinatu ditugu zure negozioaren digitalizazioan eta altxortegiaren gestioan laguntzeko helburuarekin. Bost webinar izango dira, ordubeteko iraupenekoak eta gai osagarriei buruzkoak, eta banaka edo guztiak egin ahal izango dira. Gainera, Gaztenpresaren aholkularitza jasotzen duten eta webinar hauetakoren bat egiten duten negozioek bi tutoretza digital pertsonalizatu egin ahal izango dituzte, 45 […]