×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zer izan behar du kontuan ekintzaileak lege-aholkulari batekin lan egitean?

gzt-art-asesor-legal
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekintzaileak gai askoren inguruko ezagutzak izan behar ditu, baita bere jarduerarekin zerikusirik ez dutenen inguruan ere: teknologia, informatika, jendaurrean nola hitz egin, saltzeko teknikak, marketina, komunikazioa… eta kontabilitatea ere bai.

Baina gauza bat da gai horiei buruzko oinarrizko ezagutzak izatea, egunerokotasunean funtzionatu ahal izateko, eta beste bat, oso desberdina, erabaki estrategikoak hartu ahal izatea, zure negozioaren etorkizuna baldintza dezaketen gai espezializatuei buruz. Lege-esparrua da espezializazio hori beharrezkoa den gaietako bat, bereziki krisi-garaietan.

Lege-aholkulari on bat bilatzeko xehetasunak  

Joan den urtean, aholkularitza juridikoek oso eginkizun garrantzitsua bete zuten negozio askoren jarduerari eusten laguntzeko orduan, eta ziurtasuna eman digute ziurgabetasunez betetako une honetan, batez ere enpresentzat erabaki kritikoak iradokitzeko orduan. Zure lana indarreko legeriaren arabera, enpresari segurtasun juridikoa emanez, egitearen berme bihur daiteke lege-aholkularia. Horregatik, ezinbestekoa da zerbitzu hori eskainiko dizun pertsona edo bulegoa aukeratzerakoan denbora hartzea, eta hainbat xehetasun kontuan izatea.

  1. Bilatu zure hizkuntzan mintzatzen diren eta konfiantza ematen dizuten profesionalak. Aholkularitza juridikoko zerbitzu bat izateak ez du ezertarako balio hark helarazten dizkizun kontzeptuak ulertzeko gai ez bazara. Horregatik, interesgarria izaten da zurea bezalako profil ekintzailea duten pertsonak aurkitzea.
  2. Aholkulari on batek lege- eta ekonomia-arloko aholkuak emateko gai izan beharko luke enpresaren mugimendu estrategiko guztietan: bazkideen arteko itunetan, kapitalaren salmentan, balizko aliantzetan, erosketetan, kapital-handitzeetan edo bat-egiteetan.
  3. Une egokian aholku egokia eman ahal izateko prestutasuna eskaini behar dizu.
  4. Bilatu zure sektorean espezializatuta dagoen bulego bat, eta egiaztatu beste enpresa batzuen erreferentziak.
  5. Bere partner sarea edo beste sektore batzuetan espezializatutako laguntza-sarea izan behar du, nazioartekotze-prozesu bati ekiteko orduan, adibidez, erabateko zerbitzua eman diezazun.

Zer nolako aholkularitza izango dut?

Oraindik ere aholkularitza juridiko on baten baliagarritasunari buruzko zalantzak badituzu, ikusi zertan lagun diezazukeen.

  • Zure enpresa martxan jartzen. Enpresa berria sortu behar baduzu, legezko bulego batek formularik egokiena aukeratzen lagunduko dizu, besteak beste, zerga-sistema eta bazkideen erantzukizun-maila kontuan hartuta.
  • Lege-balioa duten kontratuak edo akordioak sinatzen. Askotan pentsatzen dugu bosteko sinple bat, telefono-dei bat edo mezu elektronikoak nahikoak izan daitezkeela akordio profesional bat ziurtatzeko. Baina gauzak ez dira izaten horren errazak. Aholkularitza juridikoko zerbitzu baten bidez, segurtasunez bete ahal izango dituzu ekintza horiek guztiak eta bitartekaritzara jo ahal izango duzu gatazkaren bat izanez gero, besteak beste.
  • Zure bezeroen datuak behar bezala erabiltzen. Datuak babesteko gaur egungo politikak erkidego-mailakoak eta oso murriztaileak dira, zure bezeroen datuak erabili nahi badituzu, esaterako, merkataritza-ekintzetarako. Aditu batek hori segurtasunez egin ahal izateko jarraibideak emango dizkizu.
  • Norbere ondarea eta jarduera profesionala bereizten. Batzuetan, sozietate bateko administratzaileek edo administrazio-kontseiluko kideek beren ondare pertsonalarekin erantzun behar izaten dute. Lege-aholkularitza juridikoko zerbitzu batek egoera horiek identifikatzen lagun diezazuke, jarduera profesionalak zure ondare partikularrari eragin ez diezaion.
  • Pertsona bat kontratatzen. Pertsona bat kontratatzeak zure enpresak ondo funtzionatzen duela esan nahi du. Baina lan-unibertsoa oso zabala da, eta praktikaldiko nahiz probako kontratuak eta Gizarte Segurantzako kotizazioak ere hartzen ditu barne. Zuretzat nekagarriak izan daitezkeen xehetasun horietako asko eguneroko errutina dira lege-aholkularitzentzat.
  • Zure estrategia digitalean laguntzen. Jarduera digitala enpresa baten funtzionamendurako ezinbesteko alderdia bihurtu da, eta zure web-orriak hainbat elementu izan behar ditu, hala nola lege-oharra, cookieen politika eta webgunearen pribatutasun-politika.

Gogoratu Gaztenpresan zure proiektu ekintzailea martxan jartzeko behar duzun laguntza aurki dezakezula, baita finantzaketa-biderik onenak bilatzeko eta zure negozioa sendotzeko ere, beste gauza askoren artean. Zatoz, nahi duzunean!

Post gehiago irakurri.

Otsaila 23, 2023
Iazko abenduaren 23an argitaratu zen BOEn enpresa emergenteen ekosistema sustatzeari buruzko legea, startupei buruzko lege bezala ezagunagoa dena. Estatua pertsona ekintzaileentzat eta horrelako negozioetan interesa duten inbertitzaileentzat helmuga erakargarri bihurtu dadila lortzea da arau berri honen helburua, hau da, enpresa berritzaile sortu berrietan, oinarri teknologikoa dutenetan, hazkunde bizkorrekoak direnetan eta negozio-eredu eskalagarri bat dutenetan interesatuta...
Otsaila 17, 2023
Aurten ere, Gaztenpresaren Astelehen Digitalak itzuliko dira, marketin digitaleko “No te pierdas en las redes” agentziak online ematen dituen prestakuntza-saioak. Saio hauetan, zure negozioaren eremu digitalarekin lotutako gaiak eguneratu ahal izango dituzu. Ordu edo ordu eta erdi inguruko iraupena duten tailer horietan, zure negozioan erantsi ditzakezun baliabide digitalen ikuspegi orokorra lortuko duzu. Izan ere, kontua...
Azaroa 30, 2022
Estatuko enpresen erdia baino gehiagok azken urtean zibereraso bat jasan dutela onartzen dute. Ezagutzen zenuen datu hau? Ezagutzen dituzu Phising, Vishing edo Smishing kontzeptuak? Artikulu honetan, Lautik IT Solutions hori eta askoz gehiago kontatu digu. Konponbide teknologikoetara eta eraldaketa digitalera bideratutako enpresa honek iaz Gaztenpresaren mentoretza-programan parte hartu zuen. Zibersegurtasunaren Eguna dela eta, negozio bat...
Iraila 16, 2022
Ekintzailetzaren igerilekuan murgildu aurretik, urik badagoen egiaztatu beharra dago; gure kasuan, horrek esan nahi du arrisku-analisia gauzatzea eta negozio-plana egitea. Gogoan izan ezazu negozio-plana edo enpresa-plana oso tresna baliagarria dela eta laburbildu behar duela enpresa-proiektu berria nolakoa den eta jaso egin behar dituela negozio arrakastatsu bihurtuko duten helburuak, identitatea eta funtzionamendua. Gainera, une oro gidatuko...
Uztaila 29, 2022
HALO Donostia hiru erizain elkartzetik sortutako proiektua da; hirurek ekiteko gogoa zuten, eta bereziki, erizaintzako zein dermoestetikako sektoreko egungo eskaintzari buelta emateko asmoa. Kooperatiben hilabetean, Halo Donostia-tik eman digute haien historiaren eta lehen urratsen berri.   HALO Donostia “estetika aurreratuko tratamenduetan espezializatutako erizaintza-zentro” moduan definitzen da. Azalduko zenigukete zertan datzan, eta zein den zuen balio...
Uztaila 15, 2022
Modu juridiko askotan gauzatu daitekeen proiektu ekintzaile bat: autonomoa, sozietate mugatua, kooperatiba… Ingravity Dreams elkarrizketatuko dugu Kooperatiben Nazioarteko Eguna dela-eta, Gaztenpresaren eskutik bere enpresa-ibilbideari ekin zion abereen ongizatera zuzendutako zentroa, hain zuzen ere.   Zer da Ingravity Dreams eta nola sortu zen? Abereen ongizatea da Ingravity Dreams. Gure abereak fisikoki indarberritzeko teknika naturaletan espezializatutako lekua,...