Pop The Wine, ardo-denda bat baino gehiago

Pop The Wine, ardo-denda bat baino gehiago

«Saltzen ditugun ardo guztiak hautatzen ditugu. Denak edan ditugu». Pop The Wine ardo-denda bat baino askoz gehiago da. Ardandegi bat da. Zer esan nahi du horrek? Euskaltzaindiaren arabera, «Ardoa saltzen eta zerbitzatzen den etxea edo denda» da. Iruñean Pop The Winera bazatoz, ardoari eskainitako toki bat aurkituko duzu. Lokala babestuta dago eguzki-izpietatik. Iparraldera ematen du, klimatizatuta dago eta, erakusleihoan, UVA izpien kontrako kristalak ditu. Hori guztia, ardoak egoera ezin hobean kontserbatzeko. Denda bat da, fisikoa eta lineakoa, baina baita dastatzeak egiteko topaleku bat ere. Gainera, bezeroak deskontuen bidez fidelizatzen dituen klub baten egoitza ere bada, Yo bebo vino klubarena, hain zuzen. Alberto Ditok, Pop The Wineren jabeak, bere negozioaren gakoak azaldu eta Gaztenpresak nola lagundu zion esango digu.

 

GAZTENPRESA BLOGA. Zergatik ardandegi bat?

ALBERTO DITO. Sektorean egiten nuen lan, eta ikusten nuen ardo askori ez zitzaiela promoziorik egiten, batik bat upategi txikietakoei, upategi familiarretakoei. Jendeari beste proposamen bat eskaini nahi niola sentitu nuen. Gure abiapuntua Nafarroan aurkitu ezin ziren ardoak bilatzea zen. Gure ustez, eskaria nahikoa zegoen. Beraz, lan egiten nuen enpresa itxi zenean, ardandegiaren ideia banerabilen buruan.

GZT. Zaila izan zen pauso hori ematea?

A.D. Ez. Nik argi neukan zer egingo nuen. Banekien zer ardandegi mota nahi nuen eta nire ideia gauzatzeari ekin nion. Zaila izango da proiektu hau nahi dudan mailara iristea, baina aurrera egiten ari gara pixkanaka.

GZT. Nola aurkitu zenuen Gaztenpresa?

A. D.: Banku guztietara joan nintzen, eta jarduera-proiektu bat egin nuen. Hartan, zer egin nuen azaltzen nuen eta fakturazio-aurreikuspenak sartu nituen. Baina, azkenean, banku gehienek abalak eta abalak baino ez zizkidaten eskatzen. Nik ezin nuen etxe baten bermea eman, ezta antzekorik ere. Azken batean, zailtasunak nonahi. LABORAL Kutxara joan nintzenean, abalen beharrik gabeko finantzaketa eskaini zidaten, Gaztenpresaren bidez, eta hori gustatu zitzaidan. Nire proiektuan konfiantza zeukatela sentitu nuen. Gainera, mentoring-zerbitzuari esker, oso esperientzia aberasgarria ari da izaten. Esperientziadun pertsona bat ezagutu dut, eta aholku asko eman dizkit. Batzuetan, zalantzak dituzu, etorkizunean zer gerta daitekeen. Mentorea egoera horretan egon izan da, eta zuk ikusten ez dituzun gauzak ikusten ditu; hortaz, aholku eman diezazuke. Oso baliagarria deritzot programa horri.

GZT. Zein izan dira ekintzailea izateko gainditu behar izan dituzun oztopo nagusiak?

A.D. Burokrazia eta administrazio publikoa dira zailtasunik handienak jartzen dituztenak. Negozioa, azkenean, saltzea eta erostea baino ez da. Badakizu nola funtzionatzen duen. Burokrazia, ordea, ez dakizu zer den. Paperak kudeatzen egun osoak ez galtzeko modu bakarra aholkulari bati noizean behin ordaintzea da, eta hori eromena da. Onura baino arazo gehiago sortzen dituen egoera bat da.

GZT. Pop The Winek presentzia handia du Interneten. Zergatik egin zenuen merkataritza elektronikoaren alde salmenta-bide osagarri gisa?

A.D. Funtsezkoa dela iruditzen zait, baina, nire ustez, Internetek ez du zentzurik denda fisiko bat ez badago. Gure sektorean, bere inguruan aurkitzen ez duena erosten du jendeak Interneten. Internet bidezko salmentak gainditu egin ditu gure itxaropenak, baina ez uste genuen bezala. Saiakuntza- eta errakuntza-prozesu bat izan da. Batzuetan, zure ustez emaitzarik izango ez duten aldaketek oso salmenta-igoera handiak ekartzen dituzte.

Sare sozialak

GZT. Sare sozialak eta bloga ere asko lantzen dituzu. Zer ematen diote sareek zure negozioari? Hedabide ona dira nork bere burua ezagutzera emateko?

A.D. Sare sozialak zuk zeuk kudeatu behar dituzu beti. Eragin handiegirik ez duen burbuila moduko bat dela uste dut, eta ziur nago sektorean aldaketa bat gertatuko dela. Miragarriak balira bezala saltzen dituzte, baina ez dut uste hainbesterako direnik. Besteen sareek eragin handiagoa dute norberarenek baino. Produktu on bat saltzen baduzu eta lan ona egiten baduzu, ahoz ahokoak emaitza handiagoa izango du.

GZT. Eta zer esango zenioke ekitea gogoan duen pertsona bati?
A.D. Oso egun onak eta oso egun txarrak izango dituzu. Egun beltzak eta egun oparoak. Nik, behintzat, banekien non sartzen ari nintzen. Jakin behar duzu zenbait egunetan 12 edo 14 orduko lanaldia egin beharko duzula, baina negoziotik urruntzen ere ikasi behar da. Proiektua ondo prestatzea gomendatuko nioke, oso errealista izatea eta negozio bat aurrera eramateak zer zailtasun dituen oso argi edukitzea. Ezusteko gastuak egongo direla kontuan hartzeko esango nioke, eta araudia arreta handiz aztertu behar duela. Eta, gainera, akats bat egin bezain laster hura errotik jotzea gomendatuko nioke; izan ere, funtzionatzen ez duen zerbaitetan tematuz gero, oso azkar joan zaitezke pikutara.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?