Nola dago zure negozio-ideia? - Gaztenpresa

Nola dago zure negozio-ideia?

Zure negozioa prest dago. Ideia garatuta dago, lehenengo merkatu-testa egin duzu eta bezero potentzialak aztertu dituzu. Oraingoz dena ongi doa:

  • Aurreikuspenak betetzen ari dira.
  • Zure negozio-ideia, ona izateaz gain, errentagarria dela dirudi.

Baina ez zaitez fidatu: asko inbertitu duzu, eta berriro aztertu behar duzu merezi ote duen zure denbora, ahalegina, lana eta dirua enpresa berrira bideratzen jarraitzea. Orain da hori egiteko unea. Aurrera jarraitu baino lehen, zein agertokitan zauden jakin behar duzu, zure ideia zein egoeratan dagoen, zehatz-mehatz:

Zalantzak airean

Jarraitu aurretik, egiazta ezazu zure negozioan eragina izango duten aldagai guztiak konpondu dituzula, ez dagoela ezer lotu gabe eta ez dagoela zalantzarik airean. Baina ideiak agortzen ari bazaizkizu eta zorte onaren zain bazaude, gelditu egin behar duzu, apala izan eta egoera onartu:

  • Zorte ona ez da horrelakoetan azaltzen, eta egin dezakezun okerrik handiena da % 100 konbentzitzen ez zaituen produktuarekin aurrera egitea.

Zure negozio-ideiak arrakasta izateko oinarriak baditu, baina litekeena da orain ez izatea unerik aproposena, edo ekarpen bikainen bat behar izatea aurrera egiteko.

  • Nolanahi ere, ez jarraitu aurrera egindako akatsekin, proiektua gelditzeko ordua da, bilatu kanpoko laguntza eta birpentsatu ongi egitasmoa, aurrera egin baino lehen.

Proiektua aurrera doa eta aurreikuspenak betetzen ari dira

Horixe da agertoki ideala, denbora asko daramazu lanean horretarako. Baina dena ez dago eginda: merkatura jauzi egin baino lehen komenigarria da azkenaurreko egiaztapenak egitea eta bide onetik zoazela ziurtatzea:

  • Egin ezazu simulatutako salmenta-proba bat. Saia zaitez jakiten zure produktuak aukerarik bat ote duen merkatuan; oraindik fisikoki ekoiztu gabe badago ere ahalegindu zaitez modu birtualean saltzen. Jendea produktua erosteko prest badago, ez izan zalantzarik.
  • Merkaturatu zure produktua kontrolatutako ingurunean. Jo ezazu saltoki gutxi batzuetara eta proposa iezaiezu salmenta-proba egitea abantaila batzuen truke. Horrela jakingo duzu zure produktuak zer nolako aukerak dituen.
  • Egiaztatu hobekuntzak nabariak direla. Galdetu zure publiko potentzialari produktuari edo zerbitzuari egin dizkiozun hobekuntzak gustuko ote dituen, lehiakideen produktuarekin edo zerbitzuarekin alderatuta. Eta bezero horien erantzuna epela bada, galdetu zer gehitu beharko litzaiokeen erosteko erabakia har dezaten.
  • Kontuan hartu bezeroak azken diseinua egiteko orduan. Gutxieneko Produktu Bideragarri bat baduzu, egiozu bezero-testa hobetzeko eta azken emaitza zehazteko. Erabiltzaileek atsegin dute produktu baten diseinuan parte hartzea.
  • Berritu ezazu etengabe. Zure produktuaren behin betiko diseinua zehaztuta baduzu ere, zure lana ez da amaitu: gaur egun, merkatu globalizatuan eta lehia izugarria den honetan, komenigarria da produktuari A/B testa egitea sistematikoki, denbora gutxian zaharkituta edo lehiakideek gaindituta gera ez dadin. Berrikuntza funtsezkoa da enpresan, ez utzi inoiz alde batera.

Eta oraindik ere laguntza behar baduzu zure negozioaren bilakaeraren inguruko zalantzaren bat argitzeko, jar zaitez harremanetan Gaztenpresarekin. Joan den urtean 415 enpresa berriren sorreran hartu genuen parte, eta negozio ugari sendotzen lagundu genuen gure ikastaroen, mintegien eta Mentoring-programen bidez. Zain gaituzu.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?