×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Arrakastara eramango zaituzten ohiturak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Adituak bat datoz, eta diote gaur egungo belaunaldia dela inoizko prestatuena; hala ere, oso hedatuta dago aurrera egiteko zailtasun handienak izan dituen belaunaldia den ideia ere.

Horregatik, eta Gustave Flaubert idazle frantziarrak esan zuen bezala, «bizitzak etengabeko hezkuntza izan behar» duen arren, gaur egun ez da prestakuntza gure helburuak lortzeko erabili behar dugun aldagai bakarra.

Orduan, zein da arrakasta lortzeko gakoa?

Ez dago erantzunik galdera horrentzat, ezta horri erantzuteko gai den gururik ere, baina harrituko zaituzte jakiteak aditu gehienak bat datozela, haien artean alde batzuek dauden arren, arrakasta profesionaltzat jo dezakegun horretara iristea ahalbidetuko diguten aholkuei dagokienez.

Benetako tresnak ohitura bihurtu

Konstantzia, pertseberantzia eta hobetzeko grina, gure garapen pertsonalean lagunduko diguten bertuteak izateaz gain, egunero gure arrakasta oinarritzeko balio diguten benetako tresnak dira. Jarrera horiek, ohitura bihurtuta, gure izaera indartzea, gure eraginkortasuna areagotzea eta edozein egoerari fidagarritasunez aurre egitea ahalbidetuko digute.

  1. Izan ezazu proaktibotasuna. Horixe da Stephen Coveyk Jende oso eraginkorraren zazpi ohiturak (Los siete habitos de la gente altamente efectiva) liburuan ematen dituen gomendioetako bat; liburu hori auto-laguntzari buruzko best-sellerra da, eta 30 bat milioi ale saldu dira mundu osoan. Pertsona proaktiboek beren gain hartzen dituzte erantzukizunak, inguruabarrak ebaluatu eta erabakiak hartzen dituzte; arazo edo zoritxar baten aurrean, ez dira kexatzera mugatzen. Proaktibotasunak gure gizaki-izatea ustiatzen du, askotariko egoerak modu kontzientean geure gain har ditzagun eta geure patuari buruz erabaki dezagun. Bertute hori Gaztenpresan lantzen ditugun baloreetako bat ere bada, eta gure laguntasuna bilatu duten pertsonen ezaugarri garrantzitsuenetako bat. Horixe izan zen Mikel Fernandezen eta Francisco Javier Colladoren kasua; bi ekintzaile horiek, lanean ziharduten enpresa itxi ondoren, kooperatiba bat sortu zuten eta arazo handi bat paregabeko aukera bihurtu zuten.
  2. Begiratu aurrera perspektibaz. Miopia, perspektiba falta, atzera ez begiratzea… gauza bera esateko modu ezberdinak dira. Egoera konplexuek eta arazoek irtenbide globala behar dute eta, askotan, adabaki hutsak besterik ez ditugu jartzen. Puzzle baten pieza batetik bakarrik ezin dugu ondoriorik atera; ondorioak puzzle osotik ateratzea da zentzuduna. Baina hori ez da egoera jakinetara bakarrik bideratu behar: gure bizitzara, oro har, aplika daitekeen kontua da. Nola nahi dugu besteek gu gogoratzea? Argi al dugu? Hala bada, zehaztu dezagun zein den gure bizitzaren xedea, esparru pertsonalean zein profesionalean; ondoren, har dezagun geure gain nahi dugun rol hori, eta ezar ditzagun eguneroko helmugak, lortu nahi ditugun helburuak nahi dugun bezala lortzeko. Defini ezazu zer nahi duzun, sor ezazu etorkizuneko zure misioa eta betearaz ezazu egunero.
  3. Inplika zaitez, eman ezazu guztia. Askotan damutu al zara gehiegi egin izanagatik? Eta zenbat aldiz damutu zara gutxiegi egin izanagatik? Balantzak azken aukera horren aldera egiten badu, egoera zuzentzeko garaia da, inplikazioa ekintzailetzaren ezaugarria baita. Ez ezazu horretarako beldurrik izan: pertsona arduratsuek eta egiten duten guztian dena ematen dutenek, soberan izaten dute eraginkortasuna. 10 emateko gai izan eta 4 besterik ematen ez baduzu, ez duzu 4 irabazi: 6 galdu duzu. Gaztenpresan harro gaude proiektu berrietan inplikatzeko beldur izan ez diren ekintzaileekin lan egin izanagatik; horixe da Maialen Fernandez eta Irati Gonzalez Buzzko agentziaren sortzaileen kasua. Krisi bete-betean sortu zuten Buzzko, marketin digitaleko agentzia, eta beren inplikazioari esker, porrot egiteko beldurra gainditu eta gaur egun sendo dagoen kaudimendun enpresa sortu zuten.
  4. Garaipenak, hobeto partekatuta. Gure produktua onena dela sinesteaz gain, oso komenigarria da aurrean dugun eroslea egokiena dela uste izatea ere. Arrakasta partekatuak onuragarriagoak dira guztiontzat; horregatik, bizitzako edozein esparrutan (profesionala, bikotearekin), irabazle-galtzaile dualtasuna bazter utz badezakegu, galtzaile bat egotea saihestu eta aliatu bat irabaziko dugu. Eta aliantza horiek dira denboran zehar indartsuen irauten dutenak.
  5. Enpatizatu, ulertu eta harremanak izan. Besteekiko errespetuaren funtsetako bat da lehenengo haiei ulertzea eta ondoren azaltzea. Denok dugu ulertuak izateko beharra; horregatik, funtsezkoa da besteak ere gugan asmo hori ikustea. Beste pertsonaren ikuspuntua ulertzea funtsezko ohitura da gizakien arteko harremanak eraginkorrak izan daitezen. Baina horren aurretik, eraiki egin behar ditugu harreman horiek. Ezingo dugu arrakasta sozialik lortu, beste pertsona batzuekin harremanak izateko ahaleginik egiten ez badugu. Harreman sozialen bitartez eraikitzen da dena eta, esparru profesionalean ez dagoen arren gaitasun profesionala eta ondo egindako lana baino aurkezpen-txartel hoberik, harremanetarako trebetasunik ez badugu, ezingo dugu inoiz lan hori modu egokian saldu. Beharrezkoa da harreman sakonak, iraunkorrak eta eraginkorrak eraikitzea.
  6. Sortu sinergiak. Taldean lan egiteko gaitasuna ezinbestekoa da enpresa-erakunde batean sartzeko. Baina ez gara ari besterik gabe izaera atsegina izateaz edo lankideekin ongi moldatzeaz: kontua da aniztasuna baloratzea, komunikazioa sustatzea eta lankidetza suspertzea. Osotasunaren boterea zatiena baino askoz handiagoa da; bestela esanda, proposamen dibergenteen sintesiak indibidualak baino ideia hobeak sortzen ditu.
  7. Zorroztu ezazu zerra. Horixe egiten ari zara post hau irakurrita. Metafora horrekin, Stephen Coveyk esan nahi du oso eraginkorrak diren pertsonek beharrezko denbora eskaintzen diotela beren tresnak zorrozteari, beren buruak intelektualki eta fisikoki lantzeko helburuz. Eta horrek gorputza, arima, burua eta bihotza lantzea esan nahi du. Ohitura hori da, etengabe prestatzearena, Gaztenpresan funtsezkotzat jotzen dugun beste balio bat; horren adibide da Cristina Santiago, Potxolines Haurreskolako zuzendaria. Gure Mentoring programan sartu zen Cristina, 10 urteko ibilbidearen ondoren, bere negozioari bulkada berria emateko asmoz.

Baliteke ohitura sorta honekin guztiok momentuko enpresaririk onenak izatera ez iristea, baina bizitzako esparru gehienetan lagunduko digun oreka pertsonala lortzeko aukera emango digu.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Abril 19, 2024
Lo más difícil de poner en marcha un nuevo negocio no es tener la idea de lo que se quiere montar, sino bajarla a tierra y analizar si esa idea que ronda tu cabeza puede convertirse en un negocio real que, además, sea viable y rentable. Una herramienta que te puede resultar muy útil en...
Abril 12, 2024
Un buen plan de negocio es el primer paso para el éxito empresarial. GAZTENPRESA: ¿Para qué dirías que es importante un plan de negocio? AMAIA MAZÓN: Cuando empiezas a materializar la idea, hay que ser consciente de si para esa idea realmente vas a necesitar un local, vas a necesitar socios, si vas a necesitar...
Marzo 4, 2024
La digitalización es la asignatura pendiente de muchos negocios de a pie. Por ello, hoy contamos con Cristina Terán, periodista y consultora en marketing digital.   Gaztenpresa: Cuando emprendes, parece que tienes que saberlo todo. Y muchas veces, yo me puedo identificar o puedo sentirme bien y cómoda con herramientas tecnológicas como puede ser la...
Febrero 8, 2024
GAZENPRESA: Inma, antes, fuera de micros, comentábamos que es importante descubrir que emprender no es algo trivial. Y hacías un símil que me parece muy interesante. ¿Nos lo cuentas? INMA RAMOS: Nosotras llevamos 30 años trabajando con personas que emprenden. Y muchas veces, cuando la persona emprende, es la primera vez que lo hace. Con...
Enero 15, 2024
Simon Zineck decía que el emprendimiento no es una carrera, es un viaje que nunca termina. En este viaje tenemos que llevar la mochila llena de muchas herramientas y una fundamental es la salud financiera. Arrancamos esta serie de charlas con Iñaki Ruiz de Balugera, que ha dedicado toda su carrera profesional a asesorar a...
Diciembre 13, 2023
Hablamos con Patxi Vizcaíno, que junto a Imanol Lecuona e Iñigo Gracia, han puesto en marcha Vaprest, una empresa guipuzcoana dedicada a la instalación, reparación y mantenimiento de aparatos a presión para todo tipo de sectores, desde acerías y fundiciones hasta fábricas alimentarias, pasando por hospitales, lavanderías, etc. ¿Cómo os decidisteis Imanol, Iñigo y tú...