×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Lagunduko zaituen eskarmentudun gidaria: Gaztenpresaren Mentoring programa

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ekiteak erabaki mordoa hartu beharra dakar. Negozio-ideiatik hasita publikoarentzako salmenta-estrategiaraino, bidean egiten dugun urrats bakoitzean erabakiak hartu, helburuak berraztertu, atzera egin eta geure asmoak zehaztu behar ditugu. Eta prozesu horretan zehar zalantzak sortuko dira, nahitaez. Bide onetik al goaz? Hasierako ideiatik gehiegi urruntzen ari ote gara? Beharrezkoa da benetan partida horiek murriztea edo gastu horiek handitzea? Sarritan, ekintzaileak egoera horiei aurre egiteko laguna izan nahiko luke ondoan, baina ez da ohikoa inguruan iritzia emango dizun eskarmentudun profesionala edukitzea.

 

Gaztenpresan badugu.

Pentsa zer izango litzatekeen zure negozioaren gorabeherak ezagutzen dituen norbait aldamenean izatea, haren laguntza jasotzea. Lan-munduan eskarmentua duen gidari pertsonalizatua izatea, zure enpresa-abenturan funtsezkoak diren erabakiak hartzeko orduan zalantzak argituko dizkizuna. Zure egitasmoari Gaztenpresaren laguntzarekin ekiten badiozu eta gure Mentoring-programako kide bazara, laguntza hori eskura izango duzu. Bere esperientzia eta denbora eskainiko dizkizun boluntarioa izango duzu ondoan, zure proiektuan aurrera egin eta egitasmo ekintzailea finkatu dezazun.

 

Zure mentoreak honako eginkizun hauekin lagundu ahal dizu:

  • Urtebetez gutxienez (beste urtebetez luza daiteke epea), hilean edo hamabostean behin elkartuko da zurekin, 2-4 orduz.
  • Zure negozioaren helburuak identifikatzen, horiek lortzeko beharrezko estrategiei buruz hausnartzen, jarduketak planifikatzen eta emaitzak neurtzen lagunduko dizu. Gainera, zure harreman profesionalen sarea zabaltzeko aukera eskainiko dizu.
  • Gaztenpresan zuen arteko harremanaren jarraipena egingo dugu, programa monitorizatzeko eta ebaluatzeko galde-sorten bidez.

 

Eta honako hauek dira mentoreak izango dituen onuretako batzuk:

  • Programan boluntarioki eta doan parte hartzen duen mentoreak enpresa-ehun gaztea finkatzen lagunduko du.
  • Beraz, gizarte osoari egingo dio ekarpena, bere ezagutza eta esperientzia eskainita.
  • Bere bizitzan ikaskuntza-tarte berri bat izango du, eta bere negozioan barneratutako ezagutzarekin esperientzia gutxiago dutenen arrakasta sustatuko du.

 

Gaztenpresak Mentoring-programa batean parte hartzen du Youth Business Internationalen eta YBSren eskutik. YBI irabazi-asmorik gabeko erakundeen nazioarteko sarea da, eta euren enpresa sortzen laguntzen die gazteei, prestakuntza, finantzaketa eta mentoringa uztartzen dituen metodologiaren bidez.

 

Mentore izan nahi al duzu?

Hemen aurkituko duzu beharrezko informazio guztia eta baita izena emateko inprimakia ere.

 

Programan ekintzaile gisa parte hartu nahi al duzu? Gaztenpresari buruz eta zure negozio-ideiaren alde egin dezakegun guztiaz informazioa nahi al duzu?

Bidal iezaguzu mezu elektroniko bat info@gaztenpresa.org helbidera edo deitu 900 101 143 telefonora. Hemen gaituzu!

 

Post gehiago irakurri.

Apirila 19, 2024
Negozio berri bat martxan jartzeko zailena ez da sortu nahi denaren ideia izatea, lurrera jaistea baizik, eta zure buruan dagoen ideia hori bideragarria eta errentagarria den benetako negozio bihur daitekeen aztertzea. Kasu hauetan oso erabilgarria gerta dakizukeen tresna bat Canvas Negozio Eredua da (Business Model Canvas); izan ere, paper-orri bakar batean ikus ditzakezu ekiteko orduan...
Apirila 12, 2024
Negozio-plan on bat da gure enpresak arrakasta lortzeko lehen urratsa. GAZTENPRESA: Zertarako esango zenuke dela garrantzitsua negozio-plan bat? AMAIA MAZÓN: Ideia gauzatzen hasten zarenean, beharrezkoa da jakitea ea horretarako lokal bat behar duzun, bazkideak beharko dituzun, hornitzaileak beharko dituzun, toki batean edo bestean kokatuko zaren etab. Gai izan behar zara, baita ere, ideia hori zure...
Martxoa 4, 2024
Digitalizazioa da negozio askoren konpondu gabeko arazoa. Horregatik, gaur Cristina Terán kazetari eta marketin digitaleko aholkularia dugu.   Gaztenpresa: Ekiten duzunean, badirudi dena jakin behar duzula. Eta askotan, tresna teknologikoekin (sare sozialak, internet, etab.) identifikatu naiteke edo ongi eta eroso senti naiteke. Baina izerdi hotzak ematen dizkidate kontabilitatearekin, finantzekin eta abarrekin lotutako beste gai batzuekin....
Otsaila 8, 2024
GAZTENPRESA: Inma, lehen, mikroetatik kanpo, ekitea gauza hutsala ez dela jakitea garrantzitsua dela komentatzen ari ginen. Eta oso interesgarria iruditzen zaidan konparazio bat egiten zenuen. Kontatuko diguzu? INMA RAMOS: Guk 30 urte daramatzagu ekiten duten pertsonekin lanean. Eta askotan, pertsonak ekiten duenean, egiten duen lehen aldia da. Beraz, gelditu gabe korrika egiten ari naizen esprint...
Urtarrila 15, 2024
Simon Zineckek zioen ekintzailetza ez dela lasterketa bat, inoiz amaitzen ez den bidaia baizik. Bidaia honetan, motxila tresna askorekin beteta eraman behar dugu, eta funtsezko tresna bat finantza-osasuna da. Iñaki Ruiz de Balugerarekin hasiko dugu solasaldi sorta. Bere ibilbide profesionala enpresei eta ekintzaileei helburu hori lortzeko aholkuak ematen eman du. GAZTENPRESA: Badirudi ekintzaileek denetik jakin...
Abendua 13, 2023
Patxi Vizcainorekinhitz egin dugu. Imanol Lecuona eta Iñigo Graciarekin batera, Vaprest enpresa gipuzkoarra jarri dute martxan. Enpresa horrek mota guztietako sektoreetarako presiozko aparatuak instalatu, konpondu eta mantentzen ditu: altzairutegiak, galdategiak, elikagai-fabrikak, ospitaleak, garbitegiak, etab. Nola erabaki zenuten Imanolek, Iñigok eta zuk ekitea? Gure ekintzailetza beharretik dator. Argi eta garbi. Hirurok lurrunezko galdarak eta fluido termikoak...