Toldos Beroa, inplikazioaren eta ahaleginaren eredu

Toldos Beroa, inplikazioaren eta ahaleginaren eredu

Toldos Beroa kooperatibako bazkideei bikain doakie, elkarrizketa hau da horren erakusgarri. Ez da erraza bost minutuko tartea har dezaten lortzea, galdera hauei erantzun diezaieten. Gelditu gabe dabiltza lanean.  Azkenean, Mikel Fernandez eta Francisco Javier Collado bazkideek denbora hartu dute eta hobetzeko grinaren erakusgarri den beren historia azaldu digute. Inspirazio-iturri diren horietakoa. Enpresa bat itxi ondoren sortu zen Toldos Beroa. Enpresa hura itxi ondoren, langileak ez ziren besoak uztarturik gelditu. «Arazo bat, aukera bat» esaldia bere egin eta batu egin ziren, Gaztenpresaren laguntzarekin Gasteizen Toldos Beroa enpresa martxan jartzeko.

GAZTENPRESA BLOGA Toldos Beroa kooperatiba-sozietate bat da. Zergatik aukeratu zenuten egitura juridiko hori?

TOLDOS BEROA. Negozio bat aurrera eramateko modurik onena dela uste dugu; izan ere, guztion inplikazio-maila handiagoa da, jakin dakigunean erabakiek eta egiten dugun ahaleginak gugan eragin zuzena izango dutela.

G. B. Gaztenpresaren urteko memorian kontzeptu bat nabarmendu duzue: ez egotea inoren mende, etorkizuna zeuen kabuz erabaki ahal izatea. Hori izan al zen ekitera bultzatu zintuzten arrazoi nagusia?

T. B. Funtsezkoa iruditzen zaigu inoren mende ez egotea. Gasteizko betiko enpresa batetik gatoz, eta, kudeaketa txarraren ondorioz, itxi egin behar izan zuten. Langile ginen aldetik, ezin izan genuen ezer egin. Orain, kooperatibista garenez, egokitzat jotzen ditugun erabakiak har ditzakegu. Ez dago beti asmatzerik; baina, behintzat, ez gaude hor begira, beste batzuek egin beharrekoa ez dutela egiten ikusten.

G. B. Ekiteko orduan, zein izan ziren aurrean aurkitu zenituzten oztopo nagusiak?

T. B. Lokal egokia aurkitzea eta burokrazia guztia: administrazioarekin egin beharreko izapideak, nagusiki. Herri honetan, enpresak sortzea oso korapilatsua da oraindik ere.

G. B. Horregatik jo al zenuten Gaztenpresara?

T. B. Batez ere, eskaintzen zizkigun erraztasunengatik jo genuen bertara; enpresa sortzeko aholkularitzaz gain, behar bagenuen, finantzaketa ere eskaintzen zigutelako.

Bezeroa, guztiaren gainetik

G. B. Komunikabideetan ekiteari buruz hitz egiten dutenean, berritu beharra aipatzen dute maiz. Zuen ustez, hori al da arrakastaren gakoa? Edo garrantzitsuagoak iruditzen al zaizkizue egunerokoan arruntagoak diren eta adituek horrenbeste aipatzen ez dituzten beste jarrera batzuk: gogor lan egitea eta bezeroari tratu egokia eskaintzea, adibidez?

T. B. Bai, noski. Oso modan dago I+G+b siglak dituen oro, baina gure ustez hori ez da nahikoa. Gure kasuan, behintzat, ahalegina, laguntasuna eta bezeroa lehenestea dira negozioaren oinarriak.

G. B. Sare sozialen bidez zuen lanetako batzuk erakusten dituzue bideoetan eta argazkietan. Merezi al du esfortzu horrek? Lagungarri al zaizue bezero gehiago erakartzeko?

T. B. Garaiotan laguntza oro da ona, eta, jendeak ezagutu gaitzan balio badu, ongi etorria izan dadila.

G. B. Zer esango zeniekete Euskadin eta Nafarroan ekiteko asmoa dutenei? Gomendatuko al zeniekete Gaztenpresa?

T. B. Une gogorretan ere eutsi diezaiotela goiari esan nahi genieke, horrelako uneak egongo dira eta. Gainera, abian jarriko duten enpresa ondo ezagutzen duten sektore batekoa izan dadila gomendatuko genieke. Inbertsioa aurreikusteko plan egokia ezinbestekoa dela jakin behar dute. Eta gastuekin poliki joateko esango genieke; izan ere, hasieran, enpresa diru-jario galanta baita. Erosi eta erosi egin behar da, eta gastuak kontrolatu egin behar dira, ezustekorik nahi ezean. Gaztenpresa gomendatu egingo genuke, zalantzarik gabe. Laguntza oro dator ondo, eta profesionalen aholkularitza ezinbestekoa da.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?