Online publizitatea: nola lagun diezaioke nire negozioari?
Ekintzaile askok, beren negozioaren publizitatea Interneten eta/edo sare sozialetan egiteko aukera planteatzen zaienean, ez dute beharrezkotzat hartzen, inbertsio gisa baino gehiago gastu gisa ikusten baitute aukera hori. Eta, jakina, Googlen, Facebooken, Instagramen… iragarkiren bat egiten badugu zein helburu lortu nahi dugun argi izan gabe eta iragarki hori zein publikok jasoko duen ondo zehaztu/segmentatu gabe, seguruenik, […]
Zorionak emakume ekintzaileok!
Gaur, azaroak 19, Emakume Ekintzailearen Nazioarteko Eguna da. Horregatik, Gaztenpresatik, zorionak guri, emakume ekintzaileoi, gure negozioa aurrera ateratzeko egiten dugun etengabeko lan eta ahaleginagatik. Badakigu gaur egun oraindik ere desparekotasun handia dagoela gure gizartean, eta aparteko ahalegina egin behar dugula. Hala ere, Gaztenpresako ekintzaileen artean, % 42 emakumeak izan ziren 2020an; horrek esan nahi du emakumeak […]
Zergatik sartu emailinga gure marketin digitaleko estrategian?
Gaztenpresan lan egiten dugunok, askotan, honela jokatzen duten ekintzaileak aurkitzen ditugu: negozioa irekita hilabete batzuk igaro ondoren, kosta ahala kosta bezero berriak lortu nahi dituzte, eta oraindik negozioaren berri ez duten bezeroekin konektatzera bideratzen dituzte marketin digitaleko ahalegin guztiak. Estrategiak argia dirudi: zenbat eta pertsona gehiagok ezagutzen duten nire negozioa, orduan eta aukera gehiago izango […]
«Ilusioz, gogoz eta aholkularitza onez, dena lortzen da»
Pandemiak ere ezin du espiritu ekintzailea geldiarazi. Ia 20 urtez inoren kontura lanean aritu eta langabezian geratu ondoren, 3 emakume ekintzaile hauek lanari ekin eta beren proiektua aurrera ateratzea erabaki zuten. Euren buruarekiko, bezeroekiko eta merkatuari buruz zuten ezagutzarekiko konfiantzaren ondorioz, ideiak oso argi zituzten, eta jauzi egitera animatu ziren. Duela hilabete batzuk, ilusioz beteta, Magdalena Grandek, […]
Negozio-eredua: enpresa-tresna horri buruz jakin beharrekoak
Ekitearen gakoetako bat negozio-eredua zehaztea da, zure enpresa izango denak diru-sarrerak lor ditzan eta errentagarria izan dadin. Planteamendua itxuraz erraza bada ere, negozio-eredua erabakitzeko funtsezko alderdi batzuk zehaztu behar dira, honako hauek, adibidez: bezeroak, haien gustuak eta beharrak, haiengana hurbiltzeko modua zure bezero egin daitezen, eta, azken finean, erabaki estrategikoak hartzeko behar duzun informazioa lortzea. […]
Zerbitzuak emateko kontratuaren gakoak
Kostata, baina iritsi zara. Neuronak astindu dituzu, zehatz-mehatz prestatu duzu negozio-plana, eta orain pauso erabakigarria eman behar duzu: ideia hori ahalik eta ondoen gauzatzea. Jakina, inoiz ez zara arrisku guztietatik libre egongo, baina ahalik eta gutxien arriskatzea da helburua. Zure beharren araberako kontratuak egitea da horretarako gakoetako bat. Hasi berritan, partner edo lankideekin negoziatu beharko […]
Posible al da nire mugikorrarekin argazki onak ateratzea, sare sozialetarako eta nire negozioaren webgunerako?
Erantzuna BAI da, baina ez gaitezen engainatu. Denok ez daramagu argazkilari bat barruan, eta gure telefono adimendunarekin ateratako argazkiek ez dute inoiz izango profesional batek atera ditzakeen argazkien kalitate bera, argazkilaritza beti gure hobbyetako bat izan ez bada eta arlo horri buruzko prestakuntzarik ez badugu behintzat. Baina kontu hori argi badugu, eta une horretan argazkilari […]
Aukeratu zure negozioa LinkedInen aurkezteko modurik onena
LinkedIn 2002an sortu zen, eta, 20 urte eskasean, profesionalen sare sozial nagusia eta B2B sektoreko negozioen ezinbesteko elkargunea izatera heldu da. Izan ere, plataforma hori erabiltzen dute beren produktu eta zerbitzuak beste konpainia eta profesional batzuei eskaintzen dizkieten enpresa eta espezialistek. Sare sozial horretan lehen aldiz jotzen duten pertsona askok ez badakite ere, LinkedInen egoteko bi […]
Baduzu ekintzailetzarako konpetentziarik?
Zure enpresa-proiektua sortu eta haren buru izan nahi baduzu, konpetentzia pertsonalak oso lagungarriak izan daitezke proiektu horretan arrakasta izateko. Zer dira soft skill edo konpetentzia pertsonalak? Gure helburuak lortzen laguntzen diguten jokabideak, jarrerak eta ezaugarri pertsonalak dira. Inguratzen gaituzten pertsonekin gustura lan egiten eta ziurgabetasun-egoeretan arazorik gabe nabigatzen laguntzen digute: gaur egun bizi dugunaren gisako […]
Hemen da Gaztenpresa Digitala!
Urte eta erdi daramagu egokitzen jakitea eta berritzea zein garrantzitsua den azpimarratzen. Labur esanda, #JarraitzekoBerritzen. Horregatik, 25 urte baino gehiago egon ondoren zu bezalako pertsona ekintzaileei laguntzen, 2021a berritasunez eta berrikuntzaz beteriko urtea da Gaztenpresan. Urtea hasteko, gure webgunearen irudia garbitu genuen, sinpletu eta intuitiboagoa egiteko. Horrela, orain konexiorik gabe nabiga daiteke bertatik, aplikazio bat erabiliz, […]