×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zergatik sartu emailinga gure marketin digitaleko estrategian?

gzt-art-webinar-email-marketing
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gaztenpresan lan egiten dugunok, askotan, honela jokatzen duten ekintzaileak aurkitzen ditugu: negozioa irekita hilabete batzuk igaro ondoren, kosta ahala kosta bezero berriak lortu nahi dituzte, eta oraindik negozioaren berri ez duten bezeroekin konektatzera bideratzen dituzte marketin digitaleko ahalegin guztiak.

Estrategiak argia dirudi: zenbat eta pertsona gehiagok ezagutzen duten nire negozioa, orduan eta aukera gehiago izango ditut neure produktuak eta zerbitzuak saltzeko. Egia esan, arrazoibide egokia da, batez ere negozioaren hastapenetan. Alabaina, zer estrategia baliatu behar duzu zugan konfiantza jarri duten eta dagoeneko zure produktuak erosi edo zerbitzuak kontratatu dituzten bezeroak fidelizatzeko, eta, areago, zure marka edo negozioa gomenda dezaten?

Ez ote da zentzuzkoagoa pentsatzea gure markan konfiantza jarri duen pertsona bat, jasotako zerbitzuarekin pozik badago, gure negoziora itzuliko dela, guregana lehen aldiz bultzatu zuen premia hori berriro sortzen zaionean? Hori lortzeko, bezero horrek gure negozioa ez ahaztea lortu behar dugu, eta, are garrantzitsuagoa, sentiaraztea guk bera ez dugula ahaztu, aintzat hartzen dugula eta zaindu egiten dugula, guretzat oso baliotsua baita.

Eta hortxe sartzen da jokoan posta elektroniko bidezko marketina.

Baliabide digital horren ezaugarriak

Posta elektroniko bidezko marketina tresna baliagarria izan daiteke pertsona-mota jakin batzuekin ditugun harremanak sendotzeko: alde batetik, noizbait erosi digutenekin eta, bestetik, gure negozioarekiko interesa dutelako posta elektronikoz jakinarazpen komertzialak —newsletterrak, buletinak, salmenta pribatuak, eskaintza esklusiboak eta abar— jaso nahi dituztenekin. Bi kasuotan, bezeroa izan ala ez, berariazko baimena behar dugu jakinarazpenak bidaltzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak agintzen duen bezala.

Hona hemen posta elektroniko bidezko marketinaren beste ezaugarri baliotsu bat: sare sozialetan ez bezala, hemen ez gaude inongo algoritmoren mende. Gogoratu beharra dago sare sozialetan, oro har, gure jarraitzaileen % 5-10ek soilik ikusten dituela gure argitalpenak (artikuluak) modu organikoan. Aitzitik, posta elektroniko bidezko marketina zuzenean komunikatzeko tresna da, helbide elektronikoa eman diguten pertsonen sarrera-ontzian sartzeko aukera ematen diguna. Horrela, gure hartzaileen % 30-40rengana iritsiko gara, eta ehuneko hori handitu egingo da gure mezuak baliotsuak badira haien interesetarako.

Posta elektroniko bidez haien behar edo interesetara egokitutako informazioa edo sustapena jasotzen dutenek askoz ere aukera gehiago dituzte jakinarazpen horretan proposatzen diogun ekintza betetzeko: gure produktuak eta/edo zerbitzuak erosteko, ikastaro batean izena emateko, inkesta bat egiteko eta abar.

Azpimarratzekoa da, orobat, posta elektroniko bidezko marketinean datuak gureak direla, ez sare sozialarenak. Hau da, Facebooken, Instagramen, Twitterren eta abarretan, gure komunitatearen datuak ez daude gure esku, baizik eta sare sozialaren esku. Beraz, egunen batean sare horrek ixtea erabakitzen badu edo sartzeko baldintzak aldatzen baditu, galdu egingo genituzke «gure jarraitzaileak».

Marketineko gainerako kanalak ahaztu eta posta elektronikora mugatu behar dugula esan nahi du horrek? Ezta pentsatu ere. Baliabide horietako bakoitzak funtsezko eginkizuna du funnel edo konbertsio-inbutu ospetsuan (pertsona batek gure marka ezagutzen duenetik azkenean erosi eta, batzuetan, markaren zale edo enbaxadore bihurtu arte igarotzen duen prozesuan—. Kontua da estrategia konbinatua erabiltzea, kanal guztiak erabiliz. Halere, kanal bakoitzak zer eskaintzen digun ulertu behar dugu, batik bat autonomoak edo ETE txikiak bagara eta denbora mugatua eskaini ahal badiegu webari, sare sozialei, posta elektroniko bidezko marketinari eta abarri.

Azkenik, gure marketin digitaleko estrategian emailinga sartzea erabakitzen badugu, kontuan izan beharko dugu pertsonalizazioa dela gure kanpainen arrakastaren gakoa. Guk bidalitako mezu elektroniko bakoitza dagokion hartzailearengana berariaz bidalita dagoela sentitu behar dute, ahal dela, erabiltzaileek. Eta hori ez da haren izenarekin agurtzera mugatzen; gure bezeroak segmentatu egin behar ditugu (generoaren, adinaren, zaletasunen, erosteko portaeraren eta gurekiko harremanaren arabera, besteak beste), eta benetan garrantzitsuak eta egokiak diren edukiak bidali behar dizkiogu segmentu horietako bakoitzari. Horretarako, gure datu-basea landu behar dugu, eta informazio egokiaz elikatu, bezero-taldeak osatzeko (gustuak, portaerak, ezaugarri demografikoa eta abar kontuan hartuta). Horrez gain, gure komunikazioa planifikatu egin beharko dugu, haien ondoan egoteko baina gogaitu gabe.

Web-mintegia: «Nola aplikatu posta elektroniko bidezko marketina gure negozioan. Mailchimp»

Posta irakurritakoan gehiago ikasteko gogoz geratu bazara eta jakin nahi baduzu nola lagundu ahal dizuten emailingeko kanpainek zure bezeroak fidelizatzen, web-mintegi hau gomendatzen dizugu: «Nola erabili posta elektroniko bidezko marketina gure negozioan. Mailchimp». Lantegi hori «Gaztenpresaren astelehen digitalak» ekimenaren barruan dago, No te pierdas en las redes marketin digitaleko agentziarekin elkarlanean antolatutakoan.

Saio honetan, posta elektroniko bidezko marketinaren aplikazioak aztertuko ditugu, eta hainbat kontu bereizten lagunduko dizugu: zer den emailing-kanpaina bat, zer eskatzen duen DBEOak eta zer mezu elektroniko ez diren kontzeptu horren barruan sartzen. Horrez gain, Mailchimp erreferentziatzat hartuta, posta elektroniko bidezko marketineko plataformek eskaintzen dizkiguten aukera hauek jorratuko ditugu: erabiltzaileen baimena jasotzea posta elektroniko bidezko jakinarazpenak bidaltzeko, kontaktuak gestionatu eta segmentatzea, emailingak pertsonalizatu eta automatizatzea eta, jakina, gure kanpainen emaitzak aztertzea.

Post gehiago irakurri.

Iraila 26, 2023
2004an hasi zuen bere harremana Gaztenpresarekin Irene Rodríguez ekintzaileak, bere kontura delineatzaile gisa lan egiten hasteko pausoa eman zuenean. Baina harremana ez zen hor bukatu. 2016an, goi-kualifikazioko langile teknikoen outsourcinga bere jardueraren ardatz gisa hartzea erabaki zuen Iddtekek, bere zerbitzuak zabalduz, eta, berriro ere, Gaztenpresan oinarritu zen aldaketa horri aurre egiteko. Eta, orain, mentore gisa...
Iraila 14, 2023
Maiatzaren amaieran ireki zuten Bilbon House Of Movement Experience (HOME) zentroa, entrenamendu pertsonal eta mugimendu egokiturako gunea. Proiektu horren atzean, Laura Leandro eta Noel Herresánchez ditugu, eta euren esperientzia ekintzailea kontatuko digute elkarrizketa honetan. Entrenamendu-zentro horretara joaten diren guztientzat “etxe” bihurtzeko asmoz sortu duzue HOME. Zer du bereizgarri zuen proposamenak ariketa fisikoa egiteko beste aukerekin...
Iraila 4, 2023
Bi emakume gazte ekintzaile hauek urte batzuk zeramatzaten Concha Calle Decoración dendan lanean, Portugaleten (Bizkaia) erreferentziazkoa den interiorismoko negozioa. Orain, jabeek erretiroa hartu dute, eta proiektuaren buru jartzea erabaki dute Cristinak eta Edurnek. Elkarrizketa honetan kontatuko digute prozesu hori nolakoa izan den.   Zein unetan erabaki zenuten dekorazioko eta interiorismoko denda honen jarduerarekin jarraitzea? Edurne:...
Uztaila 7, 2023
Gaur Leire Uretarekin hitz egingo dugu, Nukka dendaren sortzailearekin. Emakume eta gizonentzako marka anitzeko moda-denda da Nukka, duela hiru urte irekia Amorebieta-Etxanon (Bizkaia). Bere apustua outfit erosoak egitea da, estilo handiko jantziekin eta osagarriekin, Leirek 20 urte baino gehiagoko eskarmentua baitu retail sektorean. Baina utz diezaiogun berari kontatzen. Zergatik erabaki zenuen zeure arropa-denda martxan jartzea?...
Ekaina 7, 2023
Laida San Sebastianena izan zen Gaztenpresatik ekimenean jasotako azken testigantza. Gizarte arloan ia 20 urtez ekintzaile izan ondoren, orain Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko ikasleekin partekatzen ditu bere ezagutzak eta esperientziak, Ekintzailetza Teknologikoko arduraduna baita han. “Ni naiz guztiari ‘bai’ esatearen asmatzailea”, aitortu zuen Laidak keinu bat eginez Andrea Fernandezek egin zuen aurreko mintzaldiari. Hain zuzen...
Maitza 31, 2023
Andrea Fernández-ena izan zen Gaztenpresatik ekimenean ezagutu genuen beste ekintzailetza-istorioetako bat. “Argentinar doinurik ez duen ekintzaile argentinarra eta erremediorik gabeko ibiltaria” da. Orain dela 20 urte baino gehiago etorri zen Andrearen familia Bilbora, hark hamabi urte baino ez zituenean. Bizitza pertsonalaren eta profesionalaren arteko orekari eusteak duen garrantziaz hitz egin zigun arlo anitz jorratzen dituen...