Bost aholku zure langile-taldearekin harreman osasungarria eta estresik gabekoa edukitzeko
Zure enpresan lan egiten duten pertsonen gestioak zure zerbitzuaren edo produktuaren kalitateak bezainbesteko garrantzia du, ia. Zure negozioa epe ertain eta luzera arrakastatsua izatea nahi baduzu, lanean txertatuta eta gustura egongo den plantilla egonkorra osatu behar duzu.Izan ere, laneko gogobetetasunaren arabera, zure langileak enpresaren enbaxadore ala negoziorako galga bihurtuko dira.Lan-giro osasungarrialortzeko eta zure plantillarekiko harremana estresik […]
Kontuan hartu beharreko 2020ko dirulaguntzak autonomoentzat
Ideia zehaztuta dago, negozio-plana prestatu duzu, eta kontu gutxi batzuk besterik ez dituzu konpondu behar zure negozio berria abian jartzeko, horien artean oso garrantzitsua den bat: finantzaketa. Fase horretan baldin bazaude, bultzada txiki bat bakarrik behar duzu ekintzailetzaren unibertsoan sartzeko. Eta pauso hori ematen laguntzeko, erakunde eta organismo publikoek mota askotako dirulaguntzak eta laguntzak eskaintzen […]
Sortu publizitate-kanpaina erraz bat sareetan eta sustatu zure negozioa
Sare sozialen abantaila handienetako bat da edozein negozioren marketin-estrategiarako balio dutela. Berdin da nazioarteko enpresa baten edo tokiko ETE baten arduradun izatea, edo kanpaina horretarako aurrekontu txikia izatea: kasu guztietan izango duzu aukera zure premietara doitutako merkatu potentzial batetara iristeko eta zure produktuak eta zerbitzuak zure aukeretara egokitutako kostuekin sustatzeko. Galdera honakoa da: Nola egin? […]
Antolaketarako ezinbesteko bost tresna digital
Badakigu: ekintzaileen egunerokoan nagusi dira bilerak, gestioak, deiak, izapideak, kolaborazioak eta abar. Zoragarria bada ere, beti ez da erraza izaten. Gaztenpresan ondo dakigu hori eta guztia ordenan eramaten lagundu nahi dizugu. Zer egin dezakezu? Badaude betiko agendarekin ondo moldatzen direnak, papera eta boligrafoa erabiliz, baina, egia esan, gero eta programa hobeak daude zure denbora kudeatzeko. […]
Zergatik erabili behar duzu bideoa marketin digitaleko zure estrategian
Bazenekien YouTubek planeta osoan 1.000 milioi erabiltzaile bakar baino gehiago dituela hilean eta 4.000 milioi bistaratze izaten dituela egunero? Munduko hirugarren orrialderik bisitatuena dela? Internetera konexioa duten bi pertsonatik batek bisitatzen duela? Eta 18 eta 34 urte arteko pertsonek telebista ikusten baino denbora gehiago pasatzen dutela online bideoak ikusten? Arrazoi gehiago behar dituzu bideo-marketinerako aurrerapausoa […]
Claret Askartza ikastetxeak irabazi du PREUNICA Marketin eta Ekintzailetza Lehiaketaren IX. edizioa
Honako helburu hauek ditu Cámarabilbao University Business Schoolek eta Gaztenpresa Fundazioak elkarlanean antolatutako ekimenak: Batxilergoko ikasleak enpresa-ingurunera hurbiltzea. Nola? Lehiaketa bat antolatuz, ikasleek marketineko eta ekintzailetzako proiektuak egin ditzaten. Ikasleek berek euren proposamenak defendatzea, Fundazioaren Marketin Departamentuan lan egiten duten itxura eginez. Euskadiko 40 ikastetxe, institutu eta ikastolatako Batxilergoko 2. mailako 1.500 ikaslek […]
Teknologia berriek sustatutako etorkizuneko profil profesionalak
Duela hainbat urte murgildu ginen iraultza teknologikoa beste iraultza batekin batera garatu da: iraultza profesionalarekin, premia berri horietara egokitutako lan-profilen eskaerarekin lotuta. Gero eta gehiago, enpresek eskakizun teknologiko berriei eta 4.0 Industriaren digitalizazioari erantzuteko gai diren profesionalak bilatu behar dituzte. Duela 10 urtera arte ia ez zegoen mota horretako lanik, baina gaur egun funtsezkoak dira: […]
Changemaker Lab-en bigarren edizioak badu irabazlea
Joan den urtarrilaren 17an banatu zituzten Changemaker Lab ekintzailetza bultzatzeko programaren bigarren edizioko sariak. Mondragon Unibertsitateko 22 ikaslek hartu dute parte ekimenean, bost proiektu aurkeztuta. Ikasleen artean enpresen sorrera sustatzea da programaren helburua, diziplina anitzeko taldeetan proiektu ekintzaileak sortzen eta garatzen ikas dezaten. Programan MTA (Mondragon Team Academy) metodologia erabiltzen da, ikasleak oinarri dituen prestakuntza-prozesu […]
Argazkigintza-trikimailuak, zure produktuak online dendan dotore agertzeko
E-commerce edo marketplace batean, produktuak kontsumitzaileen begietatik sar daitezen lortzea erosketa posible baten erdia burututa edukitzea da. Horregatik, nahitaezkoa da zure online salmentarako webgunearen diseinua sektorerako egokiena eta zure salgaien argazkiak ahalik eta erakargarrienak izatea. Zentzu horretan, salgaien irudiek xehetasun nahikoa izan behar dute, irudi horren bidez ordeztu behar baitira negozio fisiko bateko teknika komertzialak […]
Bezeroak zure markaren enbaxadore izan daitezen
Salmenta-arduradunek ondo dakite ahoz ahokoa dela salmenta-metodorik eraginkorrenetako bat, batez ere komunikazio hori gizarte- edo familia-eremu bereko pertsonen artekoa bada. Ez gara ari influencer-marketinari buruz, ezta gizartean nolabaiteko ospea duten pertsonak gure produktuak gomenda ditzaten kontratatzeko aukerari buruz ere. Lan hori gure bezeroek egiteari buruz ari gara, bezero horiek ezagunen eta hurbilekoen artean gure markaren […]