×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Bost aholku zure langile-taldearekin harreman osasungarria eta estresik gabekoa edukitzeko

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Zure enpresan lan egiten duten pertsonen gestioak zure zerbitzuaren edo produktuaren kalitateak bezainbesteko garrantzia du, ia. Zure negozioa epe ertain eta luzera arrakastatsua izatea nahi baduzu, lanean txertatuta eta gustura egongo den plantilla egonkorra osatu behar duzu.Izan ere, laneko gogobetetasunaren arabera, zure langileak enpresaren enbaxadore ala negoziorako galga bihurtuko dira.Lan-giro osasungarrialortzeko eta zure plantillarekiko harremana estresik gabea izateko, ez duzu zertan kide guzti-guztien adiskide bihurtu:nahikoa da guztiok ere printzipio batzuk argi edukitzea, eta aholku erraz batzuei kasu egitea:

1. Zaindu langileekiko harremana. Oso garrantzitsua da langileek nabaritzea nagusia ez ezik, gida profesionala ere bazarela eta halakotzat jarduten duzula.Pentsatu ohi denaren aurka, langileek, eta batez ere gazteenek, beteranoen (eta bereziki enpresan lidergoren bat dutenen) aholkuak eskertzen dituzte. Horrek ez du esan nahi beraien lagun bihurtu behar duzunik, baina bai zurekin ia edozeri buruz hitz egiteko konfiantza eskaintzen diezula.Sentitu egin behar dute entzun egiten dituzula eta beraien iruzkinak, kexuak eta iradokizunak aintzat hartzen dituzula. Baina ez soilik laneko kontuetan:batez ere esparru profesionalean jardun behar duzu horrela.Talde-lana funtsezkoa da harreman profesionalak sendotzeko eta esperientzietatik irakaspenak ateratzeko. Eta emaitza are biribilagoa izango da taldean orotariko adin, arlo eta estiloetako jendea biltzen bada, bakoitzak elementu bereiziak eta osagarriak ekarriko ditu eta.

2. Izan malgua. Enpresa-arduradun askok egiten dute huts berdina: eginbehar gehienak beren gain hartzen dituzte, ez dakitelako eginkizunak delegatzen. Jarrera horren atzean pertzepzio oker bat dago; izan ere, uste dute inork ez dituela gauzak eurek baino hobeto egingo, lanean buru-belarri murgilduta daudelako.Alabaina, zertarako dituzu langileak, ez badiezu beraien lana egiteko eta dakitena erakusteko aukerarik eskaintzen?Enpresako langileek jarduteko askatasun-esparru zabala eduki behar dute, horri esker denbora irabaziko duzulako, bezeroei zerbitzu hobea eskainiko diezuelako eta langileak lanean txertatuago sentituko direlako.Eta malgutasun hori bera erabil dezakezu beste alor batzuetan, hala nola ordutegietan eta telelanean, baldin eta zure sektoreak hala aritzeko aukera eskaintzen badu.Zure taldeko kideei beren denbora kudeatzeko aukera ematen badiezu, konfiantzaere eskaintzen diezu, eta langileak lanean txertatzeko modu bikaina da hori.Gehien-gehienetan, enpatia da lidergo onaren gakoa; hala bada, pentsatu zerk suspertuko zintuzkeen, eta saia zaitez hori ezartzen.

3. Onartu kritika eraikitzaileak eta inoren irakaspenak.Irakaspenek ez dute beti noranzko bakarra eduki beharrik:nagusia zeu izan arren, ez duzu beti egia absoluturik edukiko eta ez dituzu beti enpresaren xehetasun guzti-guztiak ezagutuko.Oso garrantzitsua da langileei entzuten jakitea eta, egindako lanagatik norbait zoriontzen duzun bezala, kritika eraikitzaileak onartzeko gai ere izatea errendimendu-arazoakdaudenean.Gogoan izan azken erabakia beti zure esku egongo dela eta, horrenbestez, iradokizun horiek ez dutela zure agintea gutxiesten; aitzitik, langileak akuilatu eta emaitza hobeak lortzera animatuko dituzu.Eta arlo profesionalean langile-talde bizia baduzu, planteatu erronkak: aurkeztu lanerako helburu zehatzak eta sentiarazi zeure konfiantza.Eta ez ahantzi beraien ezagutzei probetxua ateratzeaSare sozialetan aditu-aditua den millennial bat sartu berri bada plantillan, eskatu sare sozialei atarramentua ateratzen irakasteko edo zure enpresaren estrategia digitalean parte hartzeko.Batez ere, ez utzi ezagutza hori alferrik galtzeneta egin ahal duzun guztia areagotzeko.Gogoan izan Derek Bokek, Harvardeko Unibertsitateko errektoreak, esan zuena:«Prestakuntza garestia dela uste baduzu… saiatu ezjakintasunarekin».

4. Utzi tartea, baina zehaztu mugak argi eta garbi. Batzuetan, agintaritza onaren eta lagunkeriaren arteko tartea oso fina izaten da eta, horregatik, oso garrantzitsua da argi eta garbi zehaztea lanean onartu ezin diren portaerak. Adibidez, langileeidebekatzen badiezu lanaldi oso-osoan posta elektronikoa eta sare sozialak asmo pertsonaletarako erabiltzea, gauza bat baino ez duzu lortuko: langileek motibazioa galtzea eta despistatzen zaren uneren batean erabiltzea.Izan ere, ez dago pertsonarik zortzi orduan jarraian erabat produktiboa izango denik, atsedenaldirik eta iheserako tarterik gabe. Horregatik, garrantzitsua da ohiko lan- eta hierarkia-eredua haustea eta eskuratu nahi dituzun helburuak era errealista batean jakinaraztea langile-taldeari.

5. Langileak jardunaren parte senti daitezela. Ez dago ezer hoberik motibatuta eta enpresaren helburuetan parte sentitzen den langile-taldea edukitzea baino… eta ez dago arduradunarentzako amets gaiztoagorik motibaziorik gabeko langile-taldea edukitzea baino.Negozioaren osasunak harreman zuzena du zure langile-taldearen aldartearekin, eta langileen motibazioari eutsi nahi badiozu, honako hauek egitea komeni zaizu:

Zehaztu argi eta garbi enpresaren xedea eta asmoak.

Planteatu helburu egingarriak.

Izan zeu eredua.

Zehaztu argi eta garbi pertsona bakoitzaren ardurak.

Eman langileei lana egoki egiteko behar dituzten tresnak.

Eskaini lantoki bakoitzerako ordainsari egokia.

Aholku erraz horiek, lan txukuna eta sen ona uztartzen badituzu, langileekin harreman arina eta estresik gabea edukiko duzu. Eta gogoan izan plantilla gestionatzeko laguntza behar baduzu, Gaztenpresarekin harremanetan jartzeko aukera duzula, dela telefonoz (900 101 143), dela sare sozialen bidez –Facebook, Twitter etaLinkedin–, dela gure webgunearenbidez. Eta dagoeneko LABORAL Kutxaren bezeroa bazara, ez ahantzi Consulting Proko profesionalak zure zerbitzura dituzula.

Post gehiago irakurri.

Otsaila 23, 2023
Iazko abenduaren 23an argitaratu zen BOEn enpresa emergenteen ekosistema sustatzeari buruzko legea, startupei buruzko lege bezala ezagunagoa dena. Estatua pertsona ekintzaileentzat eta horrelako negozioetan interesa duten inbertitzaileentzat helmuga erakargarri bihurtu dadila lortzea da arau berri honen helburua, hau da, enpresa berritzaile sortu berrietan, oinarri teknologikoa dutenetan, hazkunde bizkorrekoak direnetan eta negozio-eredu eskalagarri bat dutenetan interesatuta...
Otsaila 17, 2023
Aurten ere, Gaztenpresaren Astelehen Digitalak itzuliko dira, marketin digitaleko “No te pierdas en las redes” agentziak online ematen dituen prestakuntza-saioak. Saio hauetan, zure negozioaren eremu digitalarekin lotutako gaiak eguneratu ahal izango dituzu. Ordu edo ordu eta erdi inguruko iraupena duten tailer horietan, zure negozioan erantsi ditzakezun baliabide digitalen ikuspegi orokorra lortuko duzu. Izan ere, kontua...
Azaroa 30, 2022
Estatuko enpresen erdia baino gehiagok azken urtean zibereraso bat jasan dutela onartzen dute. Ezagutzen zenuen datu hau? Ezagutzen dituzu Phising, Vishing edo Smishing kontzeptuak? Artikulu honetan, Lautik IT Solutions hori eta askoz gehiago kontatu digu. Konponbide teknologikoetara eta eraldaketa digitalera bideratutako enpresa honek iaz Gaztenpresaren mentoretza-programan parte hartu zuen. Zibersegurtasunaren Eguna dela eta, negozio bat...
Iraila 16, 2022
Ekintzailetzaren igerilekuan murgildu aurretik, urik badagoen egiaztatu beharra dago; gure kasuan, horrek esan nahi du arrisku-analisia gauzatzea eta negozio-plana egitea. Gogoan izan ezazu negozio-plana edo enpresa-plana oso tresna baliagarria dela eta laburbildu behar duela enpresa-proiektu berria nolakoa den eta jaso egin behar dituela negozio arrakastatsu bihurtuko duten helburuak, identitatea eta funtzionamendua. Gainera, une oro gidatuko...
Uztaila 29, 2022
HALO Donostia hiru erizain elkartzetik sortutako proiektua da; hirurek ekiteko gogoa zuten, eta bereziki, erizaintzako zein dermoestetikako sektoreko egungo eskaintzari buelta emateko asmoa. Kooperatiben hilabetean, Halo Donostia-tik eman digute haien historiaren eta lehen urratsen berri.   HALO Donostia “estetika aurreratuko tratamenduetan espezializatutako erizaintza-zentro” moduan definitzen da. Azalduko zenigukete zertan datzan, eta zein den zuen balio...
Uztaila 15, 2022
Modu juridiko askotan gauzatu daitekeen proiektu ekintzaile bat: autonomoa, sozietate mugatua, kooperatiba… Ingravity Dreams elkarrizketatuko dugu Kooperatiben Nazioarteko Eguna dela-eta, Gaztenpresaren eskutik bere enpresa-ibilbideari ekin zion abereen ongizatera zuzendutako zentroa, hain zuzen ere.   Zer da Ingravity Dreams eta nola sortu zen? Abereen ongizatea da Ingravity Dreams. Gure abereak fisikoki indarberritzeko teknika naturaletan espezializatutako lekua,...