×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Teknologia berriek sustatutako etorkizuneko profil profesionalak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Duela hainbat urte murgildu ginen iraultza teknologikoa beste iraultza batekin batera garatu da: iraultza profesionalarekin, premia berri horietara egokitutako lan-profilen eskaerarekin lotuta. Gero eta gehiago, enpresek eskakizun teknologiko berriei eta 4.0 Industriaren digitalizazioari erantzuteko gai diren profesionalak bilatu behar dituzte. Duela 10 urtera arte ia ez zegoen mota horretako lanik, baina gaur egun funtsezkoak dira: Big Data, teknologia berrietan espezializatutako Merkataritza Zuzenbidea, Adimen Artifiziala, Cloud Computinga eta, guztien gainetik, Zibersegurtasuna. Horiek dira, besteak beste, hurrengo urtean eskatuko diren etorkizuneko profil profesionalak.

Espezialitate, gradu edo master bakoitzaren enplegagarritasunari buruzko datu zehatzik ez egon arren, digitalizazioarekin lotutako IT profilek hurrengo bost urteetan 1.250.000 lanpostu inguru xurgatuko dituztela zenbatesten da, horien artean, Big Data, Zibersegurtasun eta Robotika arloetako adituak. Aurreikuspenen arabera, STEM (Science, Technology, Engineering & Maths) diziplinetako lanpostuen eskaera % 14ko erritmoan haziko da 2020. urtera arte. Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren arabera, digitalizazioak 300.000 lanpostu berri inguru sortuko ditu hurrengo bi urteetan.

Big Datan aditua

Gaur egun gehien entzuten den profiletako bat Big Data espezializazioa da, iraultza teknologikoaren ondorio zuzen gisa jaio zena. Digitalizazioak ia dena neurtzea ahalbidetzen du eta datuen analisiak, berriz, oinarrizko informazioa lortzea, edozein enpresa edo sektoreren emaitzak hobetzeko: arkitektura, kontsumoa, banka, hezkuntza edo turismoa. Gaur egungo gizarte digitalean, enpresek izugarrizko datu-kantitateak bildu ditzakete, eta teknologia egokiak behar dituzte horiek behar bezala kudeatzeko.

Zibersegurtasuna

Zibersegurtasuna ezinbestekoa da gizarte digital batean. 4.0 Industriaren esparruan lan egiten duen edozein enpresak behar bezala babestu behar ditu bere datu guztiak eta bere bezeroen datuak. Horrez gain, bere komunikazioak seguruak direla eta horiek blindatuta daudela bermatu behar du, espioitza industrialaren aurrean, esaterako. Gidaririk gabeko ibilgailuen eta robotika industrialaren gisako teknologiak ia bideraezinak izango lirateke WiFi sare guztiz segururik gabe.

Adimen Artifiziala

Azken urteetan, Adimen Artifizialaren hazkundea esponentziala izan da, batik bat 4.0 Industriaren aurrerapenarekin. Gaur egun, enpresak eta zentro teknologikoak asko saiatzen dira makinak hobetzen, lan mekanikoak garatzeaz gain, haien higadura aurreikusi eta ekoizpen-akatsak automatikoki zuzendu ahal izateko. Eta hori adibide bat baino ez da. Aplikazio asko duela hainbat urte hasi ziren garatzen, eta horiek profesionalen eskaera bereganatuko dute hurrengo urteetan. Hor ditugu, esaterako, ahotsaren ezagutza, eragile birtualak, machine learninga, medikuntza eta finantzak.

Cloud Computing-ean aditua

Hodeiko konputazio edo Cloud computing deiturikoaren aroan gaude, hau da, mota guztietako informatika-zerbitzuak Internetez eskaintzeko aroan, hala nola zerbitzariak, memoriak, datu-baseak, sareak, softwarea eta analisiak. Datuak hodeian biltzeko azpiegitura horiek cloud kudeatzaileak behar dituzte, horiek modu ezin hobean diseinatu eta mantentzeko gai izango direnak. Horrenbestez, erantzun integrala eman behar diete artxiboak digitalizatu eta erabilgarritasun, eskalagarritasun eta etekin handiak nahi dituzten konpainiei.

Teknologia berrietan aditua den abokatua

Merkataritza Zuzenbidean eta Teknologia Berrietan espezializatutako profil hau Zuzenbidean gero eta gehiago hazten ari den irudi bat bihurtu da: teknologia-enpresen eta startupen esparruan indarrean den legeria ezagutzeaz eta aplikatzeaz gain, horiek arlo horretan gertatzen diren araudi-aldaketak aurreikusteko eta etorkizunerako legezko proposamenak gomendatzeko gai izan behar dute. Gainera, esparru horrek ─juridikoak─ IKTak bere lan-metodoetara txertatzeari uko egin izan dio tradizioz. Horri informatika-delituetan adituak diren abokatuen premia gehitu behar zaio, gero eta ohikoagoak baitira.

Egiaztatuko zenuen moduan, gai horiek oso prestakuntza zehatza eta osoa behar dute, baina zure negozioa sortzeko orientazioa behar baduzu, Gaztenpresan laguntzeko prest gaude. Gogoratu prestakuntza-tailerrak prestatu ditugula, ekintzaile gisa zure ibilbide guztian zehar lagundu ahal izateko. Zain izango gaituzu!

Post gehiago irakurri.

Urria 18, 2021
Erantzuna BAI da, baina ez gaitezen engainatu. Denok ez daramagu argazkilari bat barruan, eta gure telefono adimendunarekin ateratako argazkiek ez dute inoiz izango profesional batek atera ditzakeen argazkien kalitate bera, argazkilaritza beti gure hobbyetako bat izan ez bada eta arlo horri buruzko prestakuntzarik ez badugu behintzat. Baina kontu hori argi badugu, eta une horretan argazkilari...
Urria 13, 2021
LinkedIn 2002an sortu zen, eta, 20 urte eskasean, profesionalen sare sozial nagusia eta B2B sektoreko negozioen ezinbesteko elkargunea izatera heldu da. Izan ere, plataforma hori erabiltzen dute beren produktu eta zerbitzuak beste konpainia eta profesional batzuei eskaintzen dizkieten enpresa eta espezialistek. Sare sozial horretan lehen aldiz jotzen duten pertsona askok ez badakite ere, LinkedInen egoteko bi...
Urria 6, 2021
Zure enpresa-proiektua sortu eta haren buru izan nahi baduzu, konpetentzia pertsonalak oso lagungarriak izan daitezke proiektu horretan arrakasta izateko. Zer dira soft skill edo konpetentzia pertsonalak? Gure helburuak lortzen laguntzen diguten jokabideak, jarrerak eta ezaugarri pertsonalak dira. Inguratzen gaituzten pertsonekin gustura lan egiten eta ziurgabetasun-egoeretan arazorik gabe nabigatzen laguntzen digute: gaur egun bizi dugunaren gisako...
Urria 1, 2021
Urte eta erdi daramagu egokitzen jakitea eta berritzea zein garrantzitsua den azpimarratzen. Labur esanda, #JarraitzekoBerritzen. Horregatik, 25 urte baino gehiago egon ondoren zu bezalako pertsona ekintzaileei laguntzen, 2021a berritasunez eta berrikuntzaz beteriko urtea da Gaztenpresan. Urtea hasteko, gure webgunearen irudia garbitu genuen, sinpletu eta intuitiboagoa egiteko. Horrela, orain konexiorik gabe nabiga daiteke bertatik, aplikazio bat erabiliz,...
Iraila 22, 2021
Internetek bere gain hartu ditu gure denbora profesionala, aisialdia, harreman sozial eta sentimentalak, erosketak…, eta pertsona gehienek beren telefono adimenduna piztu eta itzaltzeko botoia sakatuz hasten eta amaitzen dute eguna. Hootsuite plataformak eta We Are Social agentziak Digital 2021 txostenerako egindako azterketa baten arabera, egunean 6 ordu baino gehiago pasatzen ditugu gure mugikorrera, ordenagailura edo tabletara...
Iraila 8, 2021
Seguruenik gertatuko zitzaizun noizbait, negozio baten jabeari bere negozioaren onurei buruz hitz egiten entzun eta, lokalera iritsitakoan, hau pentsatzea: «Amatxo maitea… Hemen ez dut zoratuta ere erosiko!». Salmenten arrakastaren zati handi bat pertsonak erosteko unean duen pertzepzioaren araberakoa izaten da. Horregatik, funtsezkoa da bezeroaren azalean jartzea eta haren gustuak eta beharrak ezagutzea. Baina badago albiste...