×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Sortu publizitate-kanpaina erraz bat sareetan eta sustatu zure negozioa

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Sare sozialen abantaila handienetako bat da edozein negozioren marketin-estrategiarako balio dutela. Berdin da nazioarteko enpresa baten edo tokiko ETE baten arduradun izatea, edo kanpaina horretarako aurrekontu txikia izatea: kasu guztietan izango duzu aukera zure premietara doitutako merkatu potentzial batetara iristeko eta zure produktuak eta zerbitzuak zure aukeretara egokitutako kostuekin sustatzeko.

Galdera honakoa da: Nola egin? Erantzuna bikoitza da: batetik, sare sozialetako estrategia egoki batekin eta, bestetik, publizitate-kanpaina errazekin, horiekin bezero gehiagorengana iritsi ahal izango baituzu zure eragin-eremuan.

Beste post batzuetan azaldu dizugu nola eman ezagutzera zure negozioa sareetan eta zein diren sare sozialetan ekintza-plan on bat sortzeko jarraibideak. Oraingo honetan, publizitatean eta hura egiteko sarerik egokienetan jarriko dugu arreta: Facebook eta Instagram, Twitter eta LinkedIn. Kanpaina horiek agentzia espezializatuei eskatzeko beharrezko baliabideak ez badituzu, izan itzazu gogoan jarraibide hauek, publizitate-kanpaina errazak egiten lagunduko baitizute.

Facebook Ads.

Facebooken eta Instagramen online publizitate-plataforma autokudeagarria da. Haren bitartez, iragarkiak erakutsi ahal izango dizkiegu erabiltzaileei, branding-ekintzak egiteko, gure webgunea sustatzeko, gure webgunera trafikoa erakartzeko, gure produktuak saltzeko eta abarretarako. Google Ads plataformaren eskaintza-metodo berdinarekin funtzionatzen du, baina merkatua segmentutan banatzeko askoz gaitasun handiagoa du. Eta kanpaina bat konfiguratzea oso erraza da:

Zehaztu zertarako nahi duzun iragarkia (erabiltzaileak bere datuak uzteko, zure webgunera joateko, zure argitalpenean Like egiteko…).

Segmentatu publikoa: iragarkia argitaratuko den gunea, data, zure bezero potentzialen adin-tartea, hezkuntza, interesak, hizkuntzak, generoa…

Aukeratu pantailako zein lekutan agertuko diren iragarkia, aurrekontua, argitalpen-datak eta ordaintzeko modua (klik eginda edo inprimatze bidez).

– Ordaindu eta kito.

Argitaratu aurretik, zirriborro bat ikusiko duzu eta, gero, iragarkien eta emaitzen jarraipena egin ahal izango duzu haren pixelari esker. Facebook Ads plataforman doan sor daitezke iragarkiak: erabiltzaileek egiten duten klik bakoitzeko (CPC) edo mila inprimatze bakoitzeko (CPM) bakarrik ordaintzen da, eta gutxieneko aurrekontua 5 eurokoa da.

Abantaila asko ditu, baina honako hauek dira garrantzitsuenak: erraztasuna, segmentutan banatzeko gaitasuna eta bezeroen merkatu potentziala, Facebook baita gure inguruan gehien erabiltzen den sare soziala. Laguntzaile hau erabiltzen hasteko, sartu esteka honetara.

Twitter Ads

Twitterren publizitate-plataforma Facebookenaren nahiko antzekoa da, baina intuitiboagoa eta zertxobait garestiagoa da. Harekin, followerrak, gure webguneko bisitak, gure webguneko bihurketak, gure argitalpenen retweetak, beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko helbideak eta abar lor ditzakegu. Facebooken bezala, zer lortu nahi dugun erabaki behar dugu lehenengo. Gero, kanpainaren iraupena zehaztu eta hura segmentutan banatu behar dugu, eskaintzen dizkigun irizpideak kontuan hartuta; iragarkiak zein kokaleku geografikotan erakutsi adieraziko dugu; aurrekontua eta gure eskaintza zehaztuko ditugu, lortutako ekintza bakoitzeko; eta ordaindu egingo dugu. Kasu honetan ere kanpainak emandako emaitzen jarraipena egin ahal izango dugu. Twitter Ads oso erabilerraza da, kanpainak oso azkar konfiguratzen dira eta jarraitzaileak lortzen baditugu bakarrik ordaindu ahal izango dugu, segmentazio handia eskaintzeaz gain. Gainera, beste orientazio batzuetara iristeko aukera izango dugu, telebista-programetako Twitter kontuekin jarduten duten erabiltzaileengana, adibidez.

Kanpaina bat Twitter Ads bidez sortzeko, sare horretan kontu bat izan eta esteka honetan sartu behar duzu, besterik gabe.

LinkedIn Ads

Hiruen artean honako hau izango da, seguruenik, errazena. Gainera, publiko jakin batengana iristeko iragarkiak argitaratzea eta argitalpenak babestea ahalbidetzen du, horiek irismen handiagoa izan dezaten. Plataforma honek ere enkante bidezko sistema batekin funtzionatzen du eta, bertan, iragarkiak gure publikorik garrantzitsuenari helaraztea da helburua. Sare hau profesionala da, jakina, eta oso lan-profil zehatzak dituzten erabiltzaileak izango dira beti haren xede. Horregatik, oso segmentazio-aukera bereziak eskaintzen ditu: kokapen geografikoa, adina eta generoa, baina baita enpresan duen kargua, laneko funtzioa, tituluak, gaitasunak, prestakuntza-zentroak eta abar ere. LinkedIn bidez, klik bakoitzeko (CPC) edo 1.000 inpresio bakoitzeko (CPM) ordain dezakegu. Gainera, oso aukera interesgarria eskaintzen du: iragarkiak erabiltzailearen LikedIn postontzira (InMail babestua) zuzenean bidaltzeko aukera. Abantaila horrez gain, sare honek irisgarritasun handia eskaintzen die enpresei, eta ezin hobea da profil profesional zehatz batengana iritsi nahi badugu.

Bestalde, oso CPC eta CPM altuak ditu, eta gure publiko potentzialak guztiz zehaztutako profil profesionala izan behar du aukera hau eraginkorra izan dadin. Edonola ere, emaitza mugatuak ditu eta, beraz, publizitate-kanpaina osagarri gisa zehaztea komeni da. LinkedInen iragarki bat egiteko, hemen klik egin behar duzu.

Zure negozioa marketin-kanpainen bitartez sustatzeko informazio gehiago behar baduzu, gogoratu Gaztenpresan prestakuntza-tailerrak eta -ikastaroak ditugula zuri laguntzeko. Ez izan zalantzarik: konta iezaguzu zure ideia eta ausartu ekitera!

¿Quieres leer más artículos relacionados?

January 13, 2021
Ekintzailea sekulako balioa da berez: negozio-ikuspegia, ekimena, sormena eta lidergoa eskaintzen ditu; berritzailea eta erabakitzailea da; oztopoak gainditzen daki, eta gai da bere negozioari eustearren bere burua berrasmatzeko. Baina ekintzailea beste enpresa bateko kide denean, ondo zaindu beharreko benetako altxorra da, eta behar dituen tresna guztiak eman behar zaizkio, bere potentzial osoa bilatzeko. Barne-ekintzailetzaz ari...
January 4, 2021
2020. urte zaharrak utzitako lezioetako bat hauxe da: ekintzailetzak berekin dakartzala elkarlanean jardutea, egokitzea eta, batez ere, berritzea. Hori dela eta, webgune berritua jarri du martxan Gaztenpresak 2021 urte berriarekin batera. Tresna berritzailea da, ekintzailetzaren agertoki guztietara egokitzeko diseinatua, zuri negozio berriarekin laguntzeko. Jakin nahi duzu nola lagundu ahal dizun? Zatoz gurekin. Webgune berrian nabigatzen...
December 30, 2020
Albert Einstein handiak esana da: «Krisialdietan sortu ohi dira asmamena, aurkikuntzak eta estrategia apartak». Eta 2020a jende askorentzat urte benetan zaila izan bada ere, agerian utzi ditu pertsona askoren talentua, hobetzeko gaitasuna eta ekiteko gogoa. Horiek, zuk bezala, osasun-krisiari traol-hitz erraz batekin egin diote aurre: #JarraitzekoBerritzen. Gabonetako post hau zuentzat guztiontzat da. Zuen ahalegina eta...
December 7, 2020
Canvas eredua da negozio-ideia bat modu sinplean, bisualean eta ulergarrian deskribatzeko metodo eraginkorrenetako bat. Alexander Osterwalder-ek idatzitako The Business Model Canvas liburuan dago oinarrituta. Metodo horrek hau du premisatzat: enpresek lau ardatz izan behar dituzte. Hauek dira: bezeroak, eskaintza, azpiegitura eta bideragarritasun ekonomikoa. Hortik aurrera, produktuak edo zerbitzuak bezeroei balio erantsia ematea lortu behar du...
December 1, 2020
Ostalaritza pandemiak gehien zigortu duen sektoreetako bat izan arren, egunero aurkitzen ditugu pertsona ekintzaileen adibideak, inoiz etsitzen ez dutenak, eta egoera zail honi sormenarekin eta gogo onarekin aurre egiten saiatzen ari direnak. Juan Carlos Carok eta Borja García Argüellesek, adibidez, osasun-krisi honetan aurrerapauso bat ematea eta beren lokalekin —Zelai Txiki eta Matalauva, Donostiako bihotzean— #JarraitzekoBerritzea...
November 6, 2020
Gaztenpresaren Sendotze Programaren barnean, hainbat webinar diseinatu ditugu zure negozioaren digitalizazioan eta altxortegiaren gestioan laguntzeko helburuarekin. Bost webinar izango dira, ordubeteko iraupenekoak eta gai osagarriei buruzkoak, eta banaka edo guztiak egin ahal izango dira. Gainera, Gaztenpresaren aholkularitza jasotzen duten eta webinar hauetakoren bat egiten duten negozioek bi tutoretza digital pertsonalizatu egin ahal izango dituzte, 45...

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara aipatutako cookie-ak eta horien politikak onartzeko.