×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Nola prestatu aurrekontu egoki bat gure bezeroentzat

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Funtzio komertziala garrantzitsuenetako bat da bere negozioa martxan jarri berri duen edozein ekintzailerentzat. Zure bezero potentzialak erakartzeko eta zure zerbitzua edo produktua saltzeko unea da; horretarako, bisita komertzial bat hitzartzen duzu zure bezeroarekin; merkataritza-negoziaziorako teknika onenak erakusten dizkiozu… eta bingo!: aurrekontu bat eskatzen dizu.

Garrantzitsuena egin duzu jadanik, baina ezin duzu guardia jaitsi: aurrekontu bat egiteak ez du izapide hutsal bat izan behar, ezta pentsatu ere. Bezero potentzial baten aurrean zure lehen aurkezpen-gutuna izango den dokumentua prestatu behar duzu. Salmenta ixteko xehetasun guztiak zaindu behar dituzu, zure bezeroa pozik gera dadin eta, batez ere, etorkizunean berriz kontrata zaitzan.

Ez duzu egin beharreko lanek izango duten kostuaren kuantifikazio hutsal bat balitz bezala hartu behar: gogoratu zure bezero potentzial askok zuk prestatu diezun aurrekontua aztertu ondoren hartuko dutela zu kontratatzeko erabakia. Eta garrantzitsuena beti prezioa dela uste baduzu ere, hori ez da beti horrela izaten: askok aurrekontu pertsonalizatua, argia, xehatua eta bisualki garbia eta erakargarria ikusi nahi izaten dute.

Aurrekontu egoki batek honako elementu hauek hartu behar ditu barne:

  • Enpresaren edo autonomoaren datuak. Dokumentuaren goiburuan zure enpresaren edo zure informazio fiskala adierazi behar da, hau da, zure izen-abizenak, helbidea eta IFZ edo IFK.
  • Bezeroaren datuak. Aurrekontu guztiek pertsonalizatuta egon behar dute eta, horregatik, oso garrantzitsua da, gure datuez gain, bezeroaren datuak gaineratzea.
  • Azken kostua. Aurrekontu bat jasotzean edozein bezerok bilatzen duen lehenengo gauza azken prezioa da. Saihestezina da. Horregatik, argi eta garbi adierazi behar duzu, BEZ barne, erraz identifikatzeko gai izan dadin.
  • Xehakapena eta deskribapen osoa. Zure lanaren esparru guztietan aplikatu behar duzu ordena eta, horretarako, partida guztiek xehakatuta egon behar dute aurrekontuan, bakoitzaren deskribapen-oharrak eta azalpenak eta kasuan kasuko prezio xehatuak adieraziz, BEZari dagokion zenbatekoa barne.
  • Aurrekontuaren baldintzen data eta iraupena. Aurrekontuek ez dute betirako balio: zerbitzuen eta materialen prezioak aldatu egin daitezke urte batetik bestera, eta zuhur jokatu behar duzu. Gerta liteke bezero batek aurrekontua eskatzea, denbora-tarte luze batean aurrekontuaz ahaztea eta, berriz hartzean, hasiera batean eskainitako prezioa manten diezaiozula eskatzea. Horrelakoetan, zure esku dago lana prezio horretan emateak merezi dizun edo eguneratu egin nahi duzun erabakitzea; edonola ere, interesgarria da dokumentuan argi eta garbi adieraztea hasiera batean eskaini dizkiozun prezioek eta baldintzek zenbateko indarraldia izango duten.
  • Ordaintzeko modua. Bezeroari ordainketa-prozesua errazteko, adieraz iezaiozu aurrekontuan bertan nola egin behar duen. Erosoa izan behar du bezeroarentzat eta, ahal izanez gero, ziurta zaitez zuk ere denbora eta modu egokian kobratzen duzula. Zenbat eta garbiago utzi gauza horiek guztiak, askoz hobeto denontzat.
  • Kalitatearen bermea. Oso garrantzitsua da zure lanaren kalitatea, zure konfidentzialtasuna edo zure produktuaren funtzionalitatea bermatzea. Bermeak konfiantza eta segurtasuna ematen ditu eta, askotan, hori izan daiteke balantza zure alde inklinatuko duen pisua.
  • Epeak eta aseguruak. Zerbitzuen eskaintza guztiek horiek gauzatzeko epe bat izan behar dute, eta hark behar bezala zehaztuta egon behar du. Erantzukizun zibileko aseguruei dagokienez, enpresa batzuek horrelako bat izan behar dute lan bat egiten duten bitartean gerta daitezkeen gorabeherei aurre egiteko.

Dagoeneko ezagutzen dituzu aurrekontuan sartu beharreko elementu guztiak, baina gerta liteke hura prestatzeko tresna bat behar izatea. Beti jo dezakezu Word dokumentu edo Excel orri batera, baina badira prozesuan lagun diezazuketen beste erreminta batzuk ere.

  • Prolance. App hori iOS sisteman bakarrik erabil daiteke, eta eskaini behar duten zerbitzuaren truke beren bezeroei zenbat kobratu behar dieten argi ez duten freelancer guztientzat diseinatutako erreminta da. Proiektua, hura gauzatzeko beharrezko orduak, esperientzia eta abar hartzen dira kontuan.
  • Quotebase. Aplikazio horren bitartez, aurrekontuak PDF formatuan sortu ahal izateaz gain, sarean lan egin ahal izango duzu lantalde bateko kideekin, eta aurrekontuak sortu ahal izango dituzu beste profesional batzuekin.
  • Cuentica. Kudeaketa-programa hori besteak baino zabalagoa da eta, haren bitartez, fakturak eta aurrekontuak sortu, gastuak jaso, bezero eta hornitzaileen datu-baseak sortu eta fakturak posta elektronikoz bidali ahal izango dituzu, besteak beste.

Orain, aurrekontu egoki bat egiteko behar duzun guztia duzu. Honako bi elementu hauek bakarrik izan behar dituzu gogoan:

  • Deskontuen kudeaketa. Zure negozioak deskontuak egiteko formula onartzen badu, izan ezazu kontuan, zure produktuari edo zerbitzuari eskaintza horiek aplikatzeak zure bezeroaren pertzepzioa hobetu baitezake.
  • Jantzi ondo zure aurrekontua. Fakturen kasuan ez bezala, dokumentu hauek ez dute modu korrelatiboan zenbatuta egon behar, baina aurrekontu-zenbaki bat jartzeak dinamismo- eta mugimendu-irudia ematen dio enpresari.

Ekintzailetzarekin lotutako edozein zalantzarekin laguntza behar baduzu, zure Laboral Kutxa bulegoan eta Gaztenpresaren web-orrian aurkituko gaituzu. Baita sareetan ere: Facebooken, Twitterren eta Linkedinen. Zain izango gaituzu!

¿Quieres leer más artículos relacionados?

enero 13, 2021
Una persona emprendedora es un auténtico valor en sí misma: aporta visión de negocio, iniciativa, creatividad y liderazgo; es innovadora, resolutiva, sabe sobreponerse a los obstáculos y es capaz de reinventarse para mantener su negocio. Pero cuando una persona emprendedora forma parte de otra empresa se convierte en una auténtica joya a la que hay...
enero 4, 2021
Una de las lecciones que nos ha dejado el viejo 2020 es que el emprendimiento implica colaborar, adaptarse y, sobre todo, innovar. Por eso en Gaztenpresa hemos aprovechado la llegada del nuevo año 2021 para poner en marcha nuestra web renovada, una herramienta innovadora diseñada para adaptarse a todos los escenarios del emprendimiento con el...
diciembre 30, 2020
El genial Albert Einstein dijo una vez: “Es en épocas de crisis cuando nace la inventiva, los descubrimientos y las grandes estrategias”. Y aunque 2020 ha sido un año especialmente duro para mucha gente, también nos ha permitido descubrir el talento, la capacidad de superación y el espíritu emprendedor de muchísimas otras personas que, como...
diciembre 7, 2020
El modelo Canvas es uno de los métodos más efectivos que existen para describir una idea de negocio de una manera sencilla, visual y comprensible. Se basa en el libro The Business Model Canvas, escrito por Alexander Osterwalder. Este método parte de la premisa de que cualquier empresa debe asentarse sobre cuatro pilares: los clientes,...
diciembre 1, 2020
Aunque la hostelería es uno de los sectores más castigados por la pandemia, cada día encontramos ejemplos de personas emprendedoras que no se resignan y que intentar combatir esta difícil situación con creatividad y buen ánimo. Juan Carlos Caro y Borja García Argüelles son dos de esas personas que han decidido dar un paso adelante...
noviembre 6, 2020
Como parte del Programa de Consolidación de Gatenpresa, hemos diseñado una serie de webinars que tienen como objetivo ayudarte en la digitalización de tu negocio y la gestión de la tesorería de tu negocio. Son cinco webinars de una 1 hora de duración y temática complementaria, que se pueden realizar individualmente o en su totalidad....

Esta web utiliza cookies para que tengas la mejor experiencia. Si continúas navegando estás dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y de sus políticas.