Sortu estrategia bat zure bezero ideala identifikatzeko eta zeureganatzeko - Gaztenpresa

Sortu estrategia bat zure bezero ideala identifikatzeko eta zeureganatzeko

Identificar cliente y conquistarlo

“Enpresa baten funtzioa bezeroak sortzea da”. Esaldi bikain hori Peter Ferdinand Druckerrek esan zuen, enpresa-munduko pentsalaririk garrantzitsuenetako batek, eta zure negozioaren arrakasta bermatzeko egin behar duzun lehenengo gauza laburbiltzen du, argi eta garbi.

Druckerrek bezeroak “sortzeaz” hitz egiten zuenean, ez zuen “fabrikatzea” esan nahi, identifikatzen jakitea baizik. Horrela, gure publiko idealarengana bidera ditzakegu ahaleginak, gure produktuak eta zerbitzuak bezeroen premia eta gustuen arabera pertsonalizatzeaz gain. Bezero ideala (Buyer pertsona, marketineko hizkuntzan) bilatzean, haren interesak zehaztu eta premia eta kezka zehatzak ezagutu behar ditugu, gure kanpainak eta mezuak egokitu ahal izateko.

Lortu datu garrantzitsuak.

Profil bat zehaztu ahal izateko, ahalik eta informazio objektibo gehien bildu behar dugu. Informazio horrek honako datu hauek hartzen ditu barne:

  • Adina, generoa, lanbidea, sexua, nazionalitatea eta egoera zibila.
  • Sektore profesionala.
  • Gutxi gorabeherako diru-sarrerak.
  • Premiak eta erosteko interesak eta ohiturak.
  • Non bizi den eta nora joateko ohitura duen.
  • Zer kanal erabiltzen dituen informazioa jasotzeko.

Datu horiek lortzeko, merkatuko ikerketa bat egin, zure datu-basea erabili edo zure blogak edo webguneak lortzen duen trafikoari buruzko informazioa bildu dezakezu, Google Analytics bidez.

Identifikatu bezeroaren helburuak eta premiak.

Bezeroaren premiak, helburuak, motibazioak eta interesak identifikatzea da hurrengo urratsa. Zentzu horretan, argitasunez eta enpatiaz jokatu behar duzu, zure produktua zergatik erosi duen edo zure zerbitzua zergatik kontratatu duen jakin ahal izateko.

Ulertu zure bezeroa.

Honako hau da zeure buruari egin behar diozun galderarik garrantzitsuenetako bat: Zergatik erosi du nire produktua? Hausnartu prezioari, kalitateari eta abarri buruz; zure produktua edo zerbitzua zergatik erosi duen argitzen lagunduko dizun guztia funtsezkoa da etorkizunean are gehiago hobetu ahal izateko.

Pentsatu nola gauzatu salmenta.

Dagoeneko baduzu zure bezeroak behar duen produktua: orain, saldu egin behar diozu. Horretarako, online salmentaren fase guztiak berrikusi behar dituzu, konbertsioa barne.

Zaindu saldu osteko prozesua.

Azkenik, gogoratu gaur egun transakzio batek ezin duela inoiz salmentarekin amaitu: zure produktuari Bezero Esperientzia on bat gehitzen badiozu, bezeroa pozik geratuko da. Esparru horretan sartzen da, hain zuzen ere, sare sozialetako komunikazioa, zure blogeko eduki interesgarrien eta erabilgarrien ekarpena… Zure markaren enbaxadore bihurtzeko beharrezko guztia.

Dagoeneko zehaztu duzu nolakoa den zure bezero ideala. Orain, zeureganatzeko edo konkistatzeko estrategia batzuk bete behar dituzu.

  • Erakutsi zeu zarela aukerarik onena. Zure bezeroak eskatu dizun lehen eginkizuna iristen zaizunean, ez ahaztu zure aurrerabideen inguruko informazio eguneratua ematea. Partekatu emaitza guztiak (onak eta txarrak) eta konpondu sor daitezkeen arazo guztiak modu bateratuan. Erakutsi, uneoro, ahal duzun guztia egiten ari zarela eta bien onura lortzeko ari zarela lanean. Hala egitea lortzen baduzu, harreman ona sortuko duzu, eta, gainera, gogobetetasun-sentimendua piztuko duzu kontsumitzailearengan. Horrela, kontu hori eta beste asko irabazteko aukerak hobetuko dituzu.
  • Jarri arreta xehetasunetan. Zure produktua edo zerbitzua ona izan arren, seguruenik ezaugarri asko partekatuko ditu zure lehiakideekin. Horregatik, oso garrantzitsua da lehiakideengandik bereizten gaituzten xehetasunak nabarmentzea. Gogoratu bezeroaren inguruko informazio asko duzula; beraz, erabil ezazu zein alderdi baloratzen dituen jakiteko eta alderdi horiek nabarmentzeko.
  • Konpondu bezeroaren arazorik handiena. Bezero batekin harremanetan jartzen hasteko modurik onena haren arazorik handienei (inork konpondu ezin izan dituenei) erantzunen bat eskaintzea da.
  • Utz iezaiozu zure lana probatzen. Produktu bat benetan probatzeko aukera ematea da bezeroari sinesgarria iruditzeko modurik onena. Horrela, zuzenean ezagutuko ditu zure proposamenak eta nola lan egiten duzun. Eta, batez ere, haren konfiantza lortu ahal izango duzu.
  • Egokitu zure bezeroaren ezaugarrietara. Bezeroaren hizkuntza bera hitz egin behar duzu: termino teknikoak erabiltzen baditu, moldatu zaitez edo jar ezazu harremanetan pertsona egokiarekin. Mimetizatu bezeroaren premiekin eta, batik bat, ez utzi zalantza edo kezka bat bera ere argitu gabe. Jokatu enpatiaz eta saiatu zuk sentitu nahiko zenukeen bezala sentiarazten.

Eta, batez ere, gogoratu Gaztenpresan zure negozioa martxan jartzeko eta sendotzeko behar dituzun erreminta guztiak jartzen ditugula zure eskura: mentoring-programak edo behar dituzun gaitasun guztiak lortzen lagunduko dizuten prestakuntza-ikastaroak. Sartu gure webgunean eta informatu. Zure zain gaude.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?